Kukai dantza konpainiak hamar urte bete ditu aurten, eta ibilbide osoan bildutako argazkiekin bideo bat osatu du. Horrez gain, hainbat pasarte eta hainbat ikuskizunen zatitxoak ere jaso dituzte ikus-entzuneko horretan. Urrian hamarkadan zehar ateratako argazkiekin erakusketa jarri zuten Xenpelar Etxean, eta horrez gain, eszenografia zein atrezzoko elementuak ere ikusteko aukera izan zen.
2002ko azaroan elkartu zen lehen aldiz Errenteria-Oreretako dantza munduko gazte koadrila bat. Duela hamar urte, “gaztetasunaren inozentziaz eta inkonszientzia” lanean hasi zen taldetxo horrek ibilbide motza baina mardula egin du egundaino. Orain, gazte koadrila zenetik Kukai Dantza Konpainia izatera pasatu den proiektu horren ibilbideari buruzko erakusketa zabaldu dute Xenpelar Etxean: konpainiari errepasoa egiten diote hamar [...]
Kukai dantza konpainiak hamar urte beteko ditu azaroan, eta horren harira, erakusketa jarri dute Xenpelar Etxean. Gaur arratsaldean irekiko dute, eta hilaren 26ra arte (ostirala) egongo da martxan.
Kukai dantza konpainiak 10 urte beteko ditu aurten, eta urteurren horren inguruko xehetasunak eta horren harira antolatutako ekintzak jakinaraziko ditu bihar dantza konpainiak. Hala nola, ibilbide horri errepasoa ematen dion erakusketa inauguratuko dute Xenpelar Etxean. Bertan, argazkiak, eszenografia, atrezzoa… ikusi ahal izango dira. Agerraldian izango dira Jon Maia Kukaiko kidea, Julen Mendoza alkatea eta Irune [...]
Errenteria-Orereta «dantzaren erreferente» bihurtu dela iritzi dio Jon Maia Kukaiko kideak, eta hori arrazoitzen duten hainbat ekimen aurkeztu dituzte, udalarekin elkarlanean, datozen egun eta asteetarako. Lehenengoa, bihar bertan izango da: Dantza Hirian. Miriam Arkaide zuzendariak azaldu duenez, zortzi hiritan egiten duten jaialdi independentea da, tartean, Errenteria-Oreretan, “dantza garaikidea herritarrengana hurbiltzeko”. Bihar lau dantza ikuskizun aurkeztuko [...]
Joan den astean Donostiako Viktoria Eugenia antzokian Hostoak ikuskizuna eman ondoren, Kukai dantza konpainiak sei emanaldi egingo ditu Montrealen datorren astean. Lehenik Ahuntsic Cartervielle kultur gunean Euskal Herriko dantzari buruzko solasaldi bat edukiko du ikusleekin. Hilaren 12tik 15era, berriz, Quartiersdanses jaialdian Sorbatza koreografia landuko du dantza konpainiak. Hurrengo emanaldiak honakoak dira: Sopelan, hilaren 12an , Hostoak, Dantza Hirian, hilaren 21ean eta 22an, Eibarren hilaren 21ean Gogoaren bidezidorretatik …
Jauzi ikastaroa hasiberrientzat eta jota tradizional ikastaroa antolatu ditu Kukaik uztailaren 9, 11 eta 12rako, 19:00etatik 21:00etara. Lehenengoan Jose Kazaubon izango da irakaslea, eta bigarrenean, Patxi Laborda eta Sabin Bikandi. Interesa dutenek dantza[a bildua]kukai.info posta elektronikora mezua bidali beharko dute izena emateko. Ikastaro bakoitzak sei euro balio du.
Komunikazioa-Inkomunikazioa da Kukai dantza konpainiaren hurrengo egitasmoa, Ttanttakarekin batera. Bilboko Arriaga antzokiak 2012-2013ko egitaraua aurkeztu du, eta Kukaik martxoan estreinatuko du azken lana bertan.
Bi dantza tailer antolatu ditu Kukai dantza taldeak uztailerako. Jauzien ikastaroa hasiberrientzat egingo dute uztailaren 9,11 eta 12an eta Jose Kazaubon izango da irakaslea. Bigarren ikastaroa, jota tradizionalarena izango da eta bertan Patxi Laborda eta Sabin Bikandi ariko dira irakasle uztailaren 9,11 eta 12an. Ordutegia bera izango da bi ikastaroetan, 19:00etatik 21:00etara. Interesdunek dantza[abildua]kukai.info posta [...]
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Bertsolari gazteen 21.en Xenpelar Saria Jone Uria getxotarrak irabazi du. Oier Aizpurua bigarren sailkatuarekin parekatuta ibili zen final osoan, baita kanporaketan ere, baina azkenean aurre [...]
Urteko azken txanpan sartzearekin batera San Silbestretako lasterketetarako prestatzen hasteko garaia izaten da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan, dagoeneko eman daiteke izena EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako [...]
Cadreita eta Alesbes artean egiten ari diren obretan sartu dira 40 bat pertsona gaur arratsaldean. Larunbatean Tafallan egingo duten manifestaziora dei egin dute.
Nuclenorrek, zentralaren jabeak, ixteko agindua bertan behera uzteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta CSNri galdetu zion hark. Goizeko hamarretan batzartu dira; oraindik ere bilduta daude, eta bilera bihar
Hizkuntza eta Letren Alemaniako Akademiak emandako Georg Büchner saria irabazi zuen 1996an. Gaixotasun luze baten ondoren, joan den maiatzaren 5ean zendu zela jakinarazi du, gaur, Deutsche Verlagas—Anstalt