Errenteria Musikalek Profesional mailan dauden ikasleen egutegiaren berri eman du. Astelehenean hasiko dira emanaldiekin, eta egun horretan sokazko musika tresnak jotzen dituzten ikasleen emanaldia entzun ahal izango da. Hurrengo egunetan, haizea eta perkusioa, pianoa, eta akordeoi eta trikitia landuko dituzte. Kontzertu horiek guztiak 18:00etan hasiko dira, bigarrena izan ezik (19:30ean da) Errenteria Musikaleko entsegu gelan. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:errenteria, kontzertu, Musikal
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Kontzertu sorta emango du Errenteria Musikalek hilaren 10etik hasi 18ra bitartean. Lehen egunean, soka landuko dute, eta gero etorriko dira, haizea eta perkusioa, pianoa, eta akordeoi eta trikitia. Hilaren 17an, berriz, musika eta mugimendua, eta hurrengo egunean baxu elektronikoa, klarinetea, kontrabaxua, dultzaina, perkusioa, pianoa, tronboia, biola, biolina, gitarra eta biolontxelo tailerra. Guztiak izango dira 18:00etan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:errenteria, kontzertu, Musikal
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »
EMTE Errenteriako Musika Taldeen Elkartea lanean dabil bere barruan dauden taldeak ezagutarazteko. Helburu horrekin antolatu du etziko kontzertu maratoia ere. Guztira, zortzi talde igoko dira Zumardian jarriko duten oholtzara, eta arratsaldetik gauera, askotariko musika estiloak entzuteko aukera izango da. Etziko emanaldiak kanpoan izango direnez, eguraldia kontuan izan du elkarteak, eta horretarako karpa bat prestatu du. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:EMTE, kontzertu, maratoia
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Errenteriako Musika Taldeen Elkartearentzat egun berezia izango da larunbata. Elkartearen barruan dauden taldeak ezagutarazteko kontzertu maratoia egingo baitute larunbatean, Gamon Zumardian. Zortzi taldek parte hartuko dute, eta emanaldiak arratsaldean eta gauean izango dira. Kontzertuak kalean izango diren arren, eguraldiari begira ederki prestatuko dira, karpa jarrita egongo baita. Horrenbestez, herritar guztiak animatu dituzte horietatik pasatzera. Egitaraua 19:00: [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:EMTE, kontzertu, maratoia
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »
Hilero moduan, etzi eguerdian mutxikoak izango dira Herriko Enparantzan. Beti Prest dantza taldeak antolatu du, eta udal txistulari taldearen doinuak dantzatuko dituzte. Zuzendari lanetan Xabier Vesga ariko da. Mutxikoekin batera, beste zenbait dantza egiteko aukera izango dute animatzen direnek: kontradantzak, polkak, fandango eta arin-arina, kalejirak… herritar guztiak gonbidatu dituzte ekimen horretan parte hartzera.
Irakurri gehiago
Etiketak:kontzertu, mutxikoak, txistulari
Bidalita Dantza, Ekitaldiak, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Udal txistulariek igandean hasiko dute ikasturte berria kontzertuarekin. 12:45ean udaletxeko arkupeetan elkartuko dira Xabier Vesgaren zuzendaritzapean. Egitarau oparoa prestatu dute, mota askotariko piezak biltzen dituena. Egitaraua Roberto-Martin (Biribilketak). Frantzisko Laskurain Mold. J.I Ansorena Estropadetako zortzikoa . Jose Inazio Ansorena Tambourino . Mr. Laval liere Mold J.I Ansorena Bi dantza (Orripekoa eta Ariñ-ariña) . Tomas Garbizu Dos danzas . Pablo Sorozabal Zubigain (Rapsodia) Kristalezko perlak (Polka) Puxketan (Biribilketa) . Isidro [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ikasturte, kontzertu, lehen, txistulari
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »
Andra Mariren abesbatzek (Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri) kurtso bukaerako kontzertua emango dute, etzi, 20:00etatik aurrera, Fatimako Andra Mariren elizan. Imanol Elizasuk zuzenduko ditu koruak. Andra Marik jakinarazi duenez, aurten, abesbatzako mutilek eskolania osatuko dute, eta gizonen abesbatza gisa abestuko dute. Bakoitzak bere abesti zerrenda prestatu du, baina bukaeran hirurek batera Xalbadorren heriotzean eta We are the world kantatuko dituzte.
Irakurri gehiago
Etiketak:Andra, bukaera, kontzertu, kurtso, Mari
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »
Bihar De Cyne Reynan hip hop gaua izango dute. Bi talde igoko dira taula gainera. Batetik, Torke&Ionji eta bestetik, Kaizen. Emanaldia 22:30ean hasiko da. Torke eta Ionji etxeko musikari gazteak dira. Ionji, Ion Jimenez, lezoarra da eta 16 urte ditu. Rap eta hip-hop estiloan ibiltzen da, eta dagoeneko maketa bat atera du, Mi mejor defensa. Bigarrena ateratzear du, Paz. Aurtengo udararen bukaerarako kalean egotea espero du. Torke, berriz, Kristian Marques errenteriarra da, eta 18 urte ditu, eta duela lau urte hasi zen rap estiloan idazten. Lehen lana aurten atera du berak ere, otsailean A corazón abierto . Hurrengoa ere [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Cyne, De, hip, hop, kontzertu, Reyna
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »
San Marko Eguna herenegun izan arren, Errenteria-Oreretako mendian etzi egingo dituzte ekimenak. Aurten, gainera, inoiz baino ekitaldi gehiago prestatu ditu udalak herritarrekin elkarlanean, eta horien artean, Ze esatek taldearen kontzertua nabarmendu daiteke. Urtero moduan, krosa izango da protagonista goizean. Errenteriako Atletismo Taldeak antolatzen duen San Markorako Igoera 10:30ean aterako da Herriko Plazatik. Aurretik izena eman [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:eguna, esatek, kontzertu, Marko, San, ze
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Andra Mari Abesbatza Manlleun (Bartzelona, Herrialde Katalanak) izan zen duela aste batzuk, eta orain Manlleuko abesbatzak bisitatuko du Errenteria-Orereta, eta baita Euskal Herriko beste zenbait toki ere. Etzi iritsiko da, eta maiatzaren 1era arte izango da bertan. Abesbatza 40 gaztez osatuta dago, eta Buia Reixach-ek zuzentzen du. Bi egunez entseatu ondoren, astelehenean emango dute kontzertua [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abesbatza, Andra, kontzertu, manlleu, Mari
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »