Goiko kaletik izenburupean, Koldo Mitxelenaren gaineko hitzaldia egingo dute astelehenean Xenpelar Etxean, 19:30etik aurrera. Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginda, eta Mitxelenaren heriotzaren 25. urteurrena bete denean, hizkuntzalaritzaren arloan errenteriarrak euskararen alde egindako lan handia gogora ekarri eta omenaldi txikia egin nahi dio udalak.
Euskararen Egunaren ekitaldien artean, Elixabete Perez Gazteluk hitzaldi bat emango du astelehenean, Koldo Mitxelena Elissalt hizkuntzalari errenteriarrari buruz: Goiko kaletik . Aurten 25 urte bete dira hil zela, urriaren 11n, hain zuzen. Hitzaldia 19:30ean hasiko da Xenpelar Etxean. Ekitaldi horren bidez, Koldo Mitxelenaren oroitzapena eta ondarea bizirik mantentzea da helburua, “euskararen inguruan egindako lan handia izan baita [...]
Herriko lau ikastetxetako langileek, Koldo Mitxelena, Langaitz Ikastola, Beraun Berri eta Gamon, idatzi bat sinatu dute Espainiako Gobernuak hezkuntzan egindako erreformak direla eta. Bertan mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute. Gaur, 17:00etan, ikastetxe publikoetako lehen hezkuntzako langileek elkarretaratze zaratatsua egingo dute. Era berean, biharko greba orokorrean parte hartzeko deialdia egin dute. Langileen arabera, murrizketek “langileen lan [...]
Koldo Mitxelena ikerketa bekaren 11.en aldian parte hartzeko epea zabalik dagoela jakinarazi du udalak, uztailaren 13ra arte. Ikertu beharreko gaia Errenteriako euskaldunen historia soziala eta euskara izango da, eta ikerketa lana, gehienez, hamabi hilabetean burutuko da. Beka, berriz, 6.100 eurokoa izango da. Oinarriak Errenteriako Udalaren webgunean daude eskuragarri.
Igandean Euskal Eskola Publikoaren Jaia izan zen Zarautzen, eta Gurasoen Elkarteen hezkuntza jardueren II. lehiaketa egin zuten. Lehiaketa horretan Koldo Mitxelena ikastetxeko guraso talde bat saritu zuten. Hain zuzen, Euskal kantuen txokoa ekimenari esker lortu zuten. Accesita lortu zuten. Isabel Zelaak eman zien saria.
Espainiako Gobernuak murrizketan egingo dituen murrizketen kontra Koldo Mitxelena ikastetxeko irakasleak elkarretaratzeak antolatu dituzte asteazkenero. Martxoaren 29ko grebaren ondotik hilabetez egin zituzten elkarretaratzea asteazkenero. Orain, joan den asteko lanuzteen ondoren, berriro hasi dituzte. Ikasturte amaierara arte egingo dituzte asteazkenero, 16:30etik 17:00etara Biteri zein Markolako ikastetxeetan, eta irailera begira ere ekintzak prestatzea aztertzen ari dira.
Koldo Agirrek transformazioaren gainean egindako hausnarketarekin osatu du argazki erakusketa, eta hilabete osoan zehar (bihartik hilaren 29ra arte) Mikelazulon ikusteko aukera izango da. Gizakiaren aldaketa, bere esistentzia eta ingurumena landuko ditu. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lan osoa kamera analogikoekin egina da lehen egiten zen prozesua errespetatuz. Agirrek 23 urte ditu eta hainbat erakusketa kolektiboetan parte hartu [...]
Gaur bertso saioa izan dute Koldo Mitxelena ikastetxean Amets Arzallus eta Sustrai Colinarekin. Gai jartzaile lanetan ikasleak berak aritu dira, 4. DBH eta 1. Batxilergokoak, hain zuzen. Institutuko euskara taldeak antolatu du.
Tulleko hainbat ikasleri harrera egin diete udaletxean gaur eguerdian. Koldo Mitxelenako 34 ikasle eta Tulleko Collège Victor Hugo eta Lycée Edmond Perrier 36 bildu dira. Kanpoaldean Udal Txistulari Taldeak harrera egin die, eta hiru dantzarik ere aurreskua dantzatu dute. Barruan, berriz, Julen Mendoza alkateak eta udal taldeetako ordezkariak zeuzkaten zain. Ongietorria egin die alkateak, eta [...]
Lana bilatzera joan ziren pasa den otsailaren 1ean Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleak Oarsoaldea Garapen Agentziaren enplegu zerbitzuetara. Lana bilatzeko nahiz hobetzeko garapen agentziaren bidez zein baliabide eduki ditzaketen jakin ahal izan zuten: Lanbiden izena emanez edota lanbide prestakuntza edo lantokiko prestakuntza programen bidez, besteak beste. Hala ere, lana bilatzeko modu bakarra aktiboki bilatzea dela nabarmendu [...]
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Bertsolari gazteen 21.en Xenpelar Saria Jone Uria getxotarrak irabazi du. Oier Aizpurua bigarren sailkatuarekin parekatuta ibili zen final osoan, baita kanporaketan ere, baina azkenean aurre [...]
Urteko azken txanpan sartzearekin batera San Silbestretako lasterketetarako prestatzen hasteko garaia izaten da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan, dagoeneko eman daiteke izena EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako [...]
Bi nafar Poloniako Ligan nagusi: Legiak irabazi du, eta han dira Iñaki Astiz atzelaria eta Kibu Vicuña 2. entrenatzailea. Jan Urban entrenatzaile. Kopa ere irabazi dute. 2007tik daude hirurak Legian.
Ordizia, Tolosa, Arrasate eta Beasaingo saskibaloi jokalariak elkartu dira gaur arratsaldean Antzizar Kiroldegian egin duten saskibaloi eskolen arteko topaketan. Lau herri horietako 10 eta 12 urte bitarteko
“Gure eskola txikia, gure txoko bizia, gure eskola txikia mundu handia”. Aitor Furundarenaren musikaren erritmora gorputzak berotzen aritu dira haur eta gurasoak gaur Olaberrian. Goierriko eskola txikien