Mezuak etiketatuta ‘ kabia ’

Kabian egindako buruhandiak Biteri txikian daude

2012/10/23
Nork
Kabian egindako buruhandiak Biteri txikian daude

Kabia Espazio Kreaktiboan egindako buruhandien tailerrean egindako lanak Biteri txikiko erakusleiho batean daude jarrita. Guztira, zazpi lan daude bertan, eta era guztietako pertsonaia mitologikoak aurki daitezke bertan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Kabiaren balorazioa egingo dute asteazkenean partaideen artean

2012/10/12
Nork

Duela aste batzuk kendu zuten maiatzetik Pontikan jarrita egon den Kabia Espazio Kreaktiboaren egitura. Lau hilabetez herritarrek antolatutako hainbat ekintza egin dituzte bertan. Orain, egitura falta den arren, proiektuak aurrera egitea da asmoa. Hori guztia, ordea, asteazkenetik aurrera joango dira zehazten. Egun horretarako bilera antolatu dute Merkatuzarren, 19:00etan. Kabian parte hartu duten herritar guztien artean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Gizartea, Hirigintza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Kabia beteta Jon Maia entzuteko

2012/09/25
Nork
Kabia beteta Jon Maia entzuteko

Joan den ostegunean Jon Maia bertsolari zumaiarrak etorkizunerako bidea irekitzeko asmoa duen hitzaldi bat eman zuen Kabian: . Hitzaldia kolore askotariko eragileek eta Udalbatzan ordezkatuta dauden alderdi politiko guztiek antolatu zuten, eta eurek egindako deialdiari masiboki erantzun zioten herritarrek, leporaino bete baitzen Kabia. Irudian, Maiaren albo banatan, Julen Mendoza alkatea eta Casa de Galiciako kide [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Buruhandien tailerra bihar bukatuko dute, egun osoko festa batekin

2012/09/21
Nork

Buruhandiak egiten ibili dira azken asteotan Kabian, eta esperientzia “polit eta arrakastatsu” hori behar bezala bukatzeko, bihar festa egingo dute egun osoz. Goizean, karetak egiteko tailerra izango dute; eguerdian, bazkaria bakoitzak janaria etxetik eramanda; eta arratsaldean kalejira Kabian eta herriko kaleetan. Guztira, zazpi buruhandi egin dituzte. Horietako bi tailerrean parte hartu duten umeen artean zozkatuko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Buruhandien festa izango da larunbatean

2012/09/20
Nork

Kabia Espaziko Kreaktiboan buruhandiak egiten aritu dira azken asteotan, eta orain, horiek erakusteko garaia iritsi da. Antolatzaileek esperientzia “polita eta arrakastatsua” izan dela adierazi dute, eta merezi duen bukaera emateko festa antolatu dute. Auzotar eta herritar guztiak animatu dituzte lanaren emaitza ikusi eta denen artean ospatzeko. Guztira, zazpi buruhandi egin dituzte, eta horietako bi lan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Buruhandiak egitea ez da batere zaila

2012/09/07
Nork
Buruhandiak egitea ez da batere zaila

Globo batekin hasten da dena. Hori da gero buruhandi bezala ikusiko dugun eskulanaren abiapuntua. Gero puxika tapatzen joan behar da egunkari paperarekin, kapak eta kapak eginez, nahi den tamaina eman arte. Ondoren, piezak itsatsi, zuloak egin, margotu, dekoratu eta kitto. Abuztuan hasi ziren Kabian buruhandiak egiteko tailerra ematen. Hamarnaka haur dabiltza, eta gurasoen laguntzarekin, zazpi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Kabia Topaketak egingo dituzte etzi Kabia espazio kreaktiboan

2012/07/26
Nork

Kabia Topaketak egingo dituzte etzirako Kabia espazio kreaktiboan, Barandiaran plazan. Egitarau zabala antolatu dute horretarako goizean hasi eta arratsaldeko zortziak arte. Besteak beste Aaarraun ekimenaren barruan auzolan artistikoa, bazkaria eta Teknofobiaren aurkako tailerra antolatu dituzte. Halaber, Hormachic ekimenaren barruan, Mikel Laboaren omenez egindako murala aurkeztuko du Ibai Maritxalarrek. Egitaraua:  11:00: Aaarraun ekimenaren barruan auzolan artistikoa. 14:00: [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Udala | Ez dago iruzkinik »

Kulturen arteko topaketa egingo dute bihar Kabian

2012/07/18
Nork

Ezberdinen arteko harremana sustatzeko bidean, Aniztaldia: zurea, nirea, gurea ekimena proposatu du Kabia Espazio Kreaktiboren barruan dagoen Giza Harremanak-Elkarbizitza taldeak. Bihar izango da kultura eta hizkuntzen topaketa hori, Kabian bertan 19:00etan, eta nahi duenak parte hartu ahal izango du. Errenteria-Oreretan askotariko kultura eta hizkuntzak biltzen dira. Horrenbestez, askotariko jatorriko jendea bildu nahi dute bihar Kabian, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Kabia: asteburuko egitaraua

2012/07/14
Nork

Gaur, musika elektronikoa izango da protagonista, eta herriko DJek parte hartuko dute ElektroniKabia ekimenean. Emanaldia 16:00etan hasiko da. Bihar, 11:00etan, Klasikoak datoz ekimenaren txanda izango da, 15:00ak arte. Musika bakoitzak emateko deia egin dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Musika | Ez dago iruzkinik »

Dantza eta musika bihartik igandera Kabian

2012/07/11
Nork

Bihartik hasi eta igandera arte dantza eta musika izango dira Kabian egingo diren ekitaldi nagusiak. Bihar, 19:00etan, Erromeria Egunaren harira, dantza ikastaroa emango dute. Etzi, berriz, 22:00etatik aurrera, mikrofono irekiak izango dira musikan iaioa den guztiarentzat. Larunbatean, musika elektronikoa izango da protagonista, eta herriko DJek parte hartuko dute. Emanaldia 16:00etan hasiko da. Azkenik, igandean, 11:00etan, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Elhuyar fundazioa
13,70 €

deskontua

%5

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)