Bihar Julen Mendozari elkarrizketa egingo diote, 20:00etatik aurrera, Zintzilik irratian. Alkatetzan egin duen lehen urtearen errepasoa egiteaz gain, aurrera begirako proiektu eta erronkei buruz galdetuko diote. Entzuleek ere aukera izango dute parte hartu eta euren galderak eta zalantzak botatzeko, 20:30etik aurrera. 943 52 74 07 telefono zenbakira deitu beharko dute, horretarako. Dagoeneko Zintzilik irratiko zenbait [...]
Duela urtebete eta egun bat izendatu zuten Errenteriako alkate Julen Mendoza (Errenteria-Orereta, 1978). Aldaketaren alkatetzat jo zuten duela hamabi hilabete, PSE-EEri 28 urteren ostean aginte makila kendu baitzion Bilduk, eta Mendoza hori frogatu nahian dabil lanean. Horrekin batera, duela hamabi hilabete esandakoa berretsi du: “Saiatzen ari gara gobernatzen herri honetako herritar guztientzat, ez soilik bozkatu [...]
Gaur bete du urtebete alkatetzan Julen Mendozak (Errenteria, 1978). Joan den ostiralean, urte horren irakurketa egin zuen Udal Gobernu Taldeak , eta “herritarrekiko gertutasuna eta politika egiteko beste modu bat” nabarmendu zuen. Batik bat bigarren puntuari eman dio garrantzia Mendozak, eta hori “herritarren parte hartzearen bitartez” egiten ari direla adierazi du. Ildo horretatik, parte hartzea “espero baino askoz hobea izaten ari da, bai kantitate aldetik eta baita aniztasunaren aldetik ere”, gaineratu du. Oposizioarekin duen harremanari [...]
Gaur goizean aurkeztutako Kabia proiektua “hiria ulertzeko beste modu bat praktikan jartzea” dela azaldu du Julen Mendoza alkateak. Horretarako, herritarren “parte hartzea eta ahalduntzea beharrezkoak” direla esan du: “Herritarren parte hartzerik gabe proiektu honek ez du biderik”.
Irun bisitatzen izan zen atzo Julen Mendoza alkatea, eta bertan, Jose Antonio Santano Irungo alkatearekin bildu zen. Hiri barruko kudeaketa nola egiten duten ezagutu ahal izan zuen lehen eskutik, eta hala nola, HAZ Hiritarrak Atenditzeko Zentroko bulegoa bisitatu zuen. Bertan, Pedro Alegre Herritarren Parte Hartze Ordezkaria ere batu zitzaien bi alkateei.
Irun bisitatuko du gaur, Julen Mendoza alkateak. Bertan, Irungo alkatearekin bilduko da hiri kudeaketarekin lotutako gaiak lehen eskutik ezagutzeko, hala nola, HAZ Hiritarrak Atenditzeko Zentroko bulegoa. Pedro Alegre Herritarren Parte hartze Ordezkaria ere batuko zaie bulegoa bisitatzeko.
Oarsoaldeko eta Bidasoko udal gehienetan dagoeneko dena erabakita dagoen arren, Errenteria-Oreretan ezin da halakorik esan. Karguak hartzeko 48 ordu falta direnean oraindik ez dago ezer erabakita, eta hautesleek aukeratutako ordezkariek zer bozkatu duten ikusitakoan erabakiko da nola osatuko den udal berria. Hori etzidamu izango da, 11:00etatik aurrera. Hala ere, ezingo du edonork joan, gonbidapenak beharko [...]
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Bertsolari gazteen 21.en Xenpelar Saria Jone Uria getxotarrak irabazi du. Oier Aizpurua bigarren sailkatuarekin parekatuta ibili zen final osoan, baita kanporaketan ere, baina azkenean aurre [...]
Urteko azken txanpan sartzearekin batera San Silbestretako lasterketetarako prestatzen hasteko garaia izaten da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan, dagoeneko eman daiteke izena EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako [...]
Maratoi Erdia ez ezik, 10 kilometroko lasterketa ere antolatu dute. Hain zuzen ere, horren prestatuta ez dauden korrikalariek parte hartzeko aukera izan dezaten, proba nagusia baino motzagoa den bigarren bat jarri
Ikuskizun ederra eskaini dute goizean Donostiako Maratoi Erdian parte hartu dute korrikalariek. Ordubetez atertu du, eta euria etsai izan gabe korritu ahal izan dute lasterkariek; azkarren ibili direnak,
Zarauzko Santa Marina auzoan euriak ez du festa zapuztu, eta auzotarrek karpak eta bestelakoak jarri dituzte, ekitaldiak aurrera eraman ahal izateko. Jalgi dantza taldeak aterpean eskaini du emanaldia, eta
Beste hainbat herritan bezala, Zarautzen Musika Plazan bildu dira dozenaka herritar, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. Eguerdian elkartu dira kioskoan, eta eguneko planaren berri eman dute. Hasiera
“Guztiok daukagu mundua aurreko belaunaldiek jaso zuten aukera berdinekin jasotzeko eskubidea, eta ondorioz, guztiok daukagu mundua hurrengo belaunaldiei jaso dugun aukera