Mezuak etiketatuta ‘ jardunaldiak ’

Beiraren artistak

2012/06/07
Nork
Beiraren artistak

Beira Artistikoaren I. Jardunaldien barruan gogotsu ari dira artisauak lanean Merkatuzarren. Beiraren gaineko teknikak azaltzeko tailerrak egiten dituzte goizetik bertan bildutako artisauek, argazkian ikus daitekeen bezala. Arratsaldez, berriz, egindako lanekin erakusketa kolektiboa eta bisita gidatuak egiten ari dira hurbiltzen diren herritarrei begira. Gaur, Jose Luis Alonso Irungo beiragilearen bisita jasoko dute Merkatuzarren. Beira margotzeko teknikaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Beira Artistikoaren I. Jardunaldiak egingo dituzte, astelehenean hasita

2012/06/01
Nork
Beira Artistikoaren I. Jardunaldiak egingo dituzte, astelehenean hasita

Beiraren eskulangintza zabaltzea eta sustatzea du helburu, astelehenean hasi eta hilaren 10era arte Merkatuzarren egingo duten Beira artistikoaren lehenengo jardunaldiak. “Modu dekoratiboan ez ezik, beira artistikoak, modu praktikoan eta arkitektonikoan ere aukerak ematen dituela erakutsi nahi dugu gainera”, azaldu du ekimenaren bultzatzaileetakoa den Igor Obesok. Obesorekin batera, Amaia Sanchez eta Iban Delgado aritu dira jardunaldiak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak, Gizartea, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »

Agustin Sarasola jardunaldiak, gaur eta bihar

2012/05/25
Nork
Agustin Sarasola jardunaldiak, gaur eta bihar

ZNN, Zer-Nori-Nork. Izenburu hori dute Agustin Sarasolaren omenez gaur eta bihar Errenteria-Oreretan egingo diren jardunaldiek. Otsailean hil zen Sarasola, eta besteak beste, herriko kronista izan zen, Zintzilik Irratian batik bat. Bere lana goresteko jardunaldiak dira ZNN, eta herri komunikazioaren gainean gogoeta egiteko. Errenteria-Oreretan herri komunikazioarekin harremana duten hainbat eragilek antolatu dituzte jardunaldiak: Mikelazulo Kultur Elkarteak, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Hedabideak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Energia nuklearrari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Eguzkik

2012/05/23
Nork

Datorren astean energia nuklearrari buruzko jardunaldiak izango dira Errenteria-Oreretan Oarsoldeko Eguzki talde ekologistak antolatuta. Astelehenean erakusketa zabalduko dute Xenpelar Etxean, asteartean mozioa aurkeztuko dute udalbatzarrean, eta ekainaren 7an, berriz, La Zona filma proiektatuko dute Errenteria Hiria Kulturgunean. Bide batez, Eguzkik Garoña zentral nuklearra ixteko eskatu du: “Aktibitatearen arriskuez gain, oso zaharkituta dagoelako, eta  energia beharrak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Hitzaldiak, Ikus-entzunezkoak | Ez dago iruzkinik »

‘Errausketa eta osasuna’ jardunaldiak abenduaren 2an iritsiko dira herrira

2010/11/18
Nork

Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak hondakinen gaineko zenbait jardunaldi antolatu ditu datozen asteetarako, Errausketa eta osasuna izenpean. Atzo egin zen lehen saioa Lasarte-Orian, eta abenduaren 2an egingo da azkeneko jardunaldia, Errenteria-Oreretan. Hondakinen bilketa sistemak izango da hitzaldiaren izena eta Rikardo Ortega San Markoseko Mankomunitateko presidente ohiak eta Mikel Izagirre Urnietako alkateak parte hartuko dute. Xenpelar Etxean hasiko da 19:30ean. Tartean beste [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Koparia
90,00 €

deskontua

%15

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)