Kabia Espaziko Kreaktiboan buruhandiak egiten aritu dira azken asteotan, eta orain, horiek erakusteko garaia iritsi da. Antolatzaileek esperientzia “polita eta arrakastatsua” izan dela adierazi dute, eta merezi duen bukaera emateko festa antolatu dute. Auzotar eta herritar guztiak animatu dituzte lanaren emaitza ikusi eta denen artean ospatzeko. Guztira, zazpi buruhandi egin dituzte, eta horietako bi lan [...]
Igandean Polinesiako dantzen jaialdia izango da Errenteriako Hiria Kulturgunean. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrerak 5 euroko prezioa du. Errenteria Hiria kulturguneko leihatilan lor daitezke ohiko ordutegian. Hala ere, beste modu bat ere izango dute interesdunek sarrera lortzeko, HITZA-ko harpidedun izanez gero. Izan ere, bi pertsonentzako bina sarrera zozkatzen ditu. Horretarako, telefonoz 943 34 03 [...]
Elkartasun jaialdia izango da hilaren 19an Errenteria-Oreretan. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Zazpikoloroa ikuskizuna aurkeztuko dute, eta ekimenean bildutako dirua Ademgi Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari emango diote. Diru hori, hain zuzen, 346 bazkide gaixoei birgaitze edo errehabilitazio zerbitzua emateko erabiliko dute. Jon Barriola Ademgiko gizarte langileak azaldu duenez, egiaztatuta dago gaixoen bizi kalitatea eta autonomia hobetu egiten [...]
Emakumeen Egunaren harira, auzoetako elkarteetako emakumeek jaialdia egin zuten Galtzarabordan, eta zeinen ongi pasatu zuten ikus daiteke bideo honetan.
Gaur martxoaren 8a izanik, urteroko ohiturari jarraituz Emakumeen Eguneko jaialdia egingo dute auzoetako emakume taldeek. Jaialdirako hainbat dantza prestatu dituzte urtean zehar, eta jantzi bereziak eramango dituzte gainean. Emakumeei ez ezik, gizonei ere egin diete deialdia Galtzarabordako kiroldegira bertaratzeko, 17:00etatik aurrera. Honako egitaraua prestatu dute: Euskal dantzak: agurra, arin-arina… Kaputxinoak: Musika ikuskatzea Erdialdea: Musikaren historia [...]
Askotan, gertukoa baino hobeto ezagutzen da urrunekoa, eta horrelakorik gertatzerik ez dute nahi Oarsomusikan. Horri irtenbide bat emateko, bihar Oarsoinua jaialdia egingo dute Errenterian, eta protagonistak etxekoak izango dira, eskualdeko musika taldeak. Antolatzaileek 11 talde elkartu dituzte jaialdirako, eta “sorta zabala” lortu dutela iritzi diote: metala, musika esperimentala, rock-and-rolla, funka, musika tradizionala… Oarsomusika krisia lehertu [...]
Pasa den asteburuko Andoaingo Piano Jaialdian lan bikaina egin zuten Errenteria Musikaleko ikasleek. Guztira, 887 piano jotzaile aurkeztu ziren, eta musika eskolak hamahiru ikasle eraman zituen: zazpi ikaslek urrezko domina lortu zuten, eta horietako batek, Irati Uriak, aipamen berezia ere jaso zuen. Beste sei ikaslek, berriz, zilarrezko domina eskuratu zuten. Errenteria Musikalek guztiak zoriondu ditu [...]
Gabonetako jaialdia antolatu dute etzirako, 18:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean. Bertan, Irungo Toxic Dantza Eskolak dantza modernoen erakustaldia egingo du. Ikuskizunerako sarrerak erosi behar dira, eta dagoeneko salgai daude lau euroan. Ikuskizunera joan nahi duten lagunek, Toxic Dantza Eskolak Irunen duen egoitzan (Miguel de Anbulodi kalea, 3) erosi behar dituzte sarrerak.
Landarbaso abesbatza Atapuercako Eboluzio Jaialdian parte hartzera gonbidatu dute. Hain zuzen, larunbatean emango du kontzertua 19:00etan, eta emanaldi horrekin itxiko dute jaialdia.Kontzertu horiek Atapuerca eta Ibeas de Juarroseko udalek (Burgos, Espainia) antolatzen dute. Beste emanaldiak Landarbasorekin batera beste talde batzuk ere ariko dira. Lehen egunean, bihar, ahots eta piano emanaldia izango da Laura Colina eta Marie Vidalekin, [...]
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Bertsolari gazteen 21.en Xenpelar Saria Jone Uria getxotarrak irabazi du. Oier Aizpurua bigarren sailkatuarekin parekatuta ibili zen final osoan, baita kanporaketan ere, baina azkenean aurre [...]
Urteko azken txanpan sartzearekin batera San Silbestretako lasterketetarako prestatzen hasteko garaia izaten da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan, dagoeneko eman daiteke izena EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako [...]
Aspek bi eta hiru hilabeteko arteko zigorra jarriko dio Sebastian Gonzalezi. Tarte horretan ez du jokatuko, ezta kobratuko ere. Empresak aurki egin beharko luke publiko erabakia.
Evaristo Aiestaran II. Pilota Txapelketa antolatu du aurten ere Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak. Euskal Herriko puntako pilotariak bilduko ditu lehiak, eta igande honetan bertan hasiko da, 12:00etan.
Harekin zihoan laguna salbatzen saiatu da, baina ez du lortu. Helikopteroz atera behar izan dute gorpua uretatik. Lehen ikerketen arabera, erori delako zendu da.
"Eszeptizismo" hitza aipatu du EH BIlduk, eta PSE—EErentzat "oso zaila" izango da ezertara iristea. EAJk, berriz, Bizkai, Araba eta Gipuzkoako Ogasun departamentuen datuak "denbora errealean" komunikatuta