Mezuak etiketatuta ‘ jaia ’

Alabergako elkarteak ostegunean izango du kurtso hasierako jaia

2012/09/21
Nork

La Magdalena Alabergako erretiratuen elkarteak urrian hasiko du ikasturtea, eta aurretik, ostegunean, kurtso hasierako jaia egingo du, 18:00etatik aurrera. Bertan, luntxa eta bingoaz gain, datorren ikasturterako programatutako jardueren gaineko informazioa emango dute. Norbaitek elkarteko bazkide izateko interesa badu, bulegotik pasatu daiteke astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Bizikleta erabiltzera

2012/09/20
Nork
Bizikleta erabiltzera

Mugikortasunaren Europako Astea da honakoa, eta horri begira, Errenteriako Udalak hainbat ekimen prestatu ditu. Garrantzitsuena etziko Bizikleta Eguna izango da. Horretarako, Biteri kalea itxita egongo da goizeko hamaiketatik gaueko hamarrak arte. Sinbolikoa izango da, egunero auto mugimendu handia ibiltzen den kalea moztuta egongo delako, eta horren tokian bizikleta izango dira garraiobide nagusia. Horren bidez, udalak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Laguntasunak ikasturte hasierako jaia egingo du bihar

2012/09/19
Nork

Gabierrotako Laguntasuna elkartea laster jarriko da martxan ikasturte berriari begira. Hala, bihar, jaia egingo dute ikasturtea inauguratzeko, 17:30ean elkartean. Bertan, urria hasieran martxan jarriko diren jarduerei buruzko informazio emango dute, eta bingo partida eta merienda ere ez dira faltako. Izena emateko asmoa duenak hilaren 24 eta 25ean egin beharko dute, 16:00etatik 18:00etara.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Arramendipek ikasturte hasierako jaialdia egingo du 20an

2012/09/13
Nork

Pontikako Arramendipe erretiratuen elkarteak ikasturte hasierako jaia prestatu du hilaren 20rako. 17:00etan izango da elkartean bertan. Jaialdi horretan emango dute ikasturte berrira begira antolatu dituzten ekintzen berri. Era berean, bingoan jokatzeko eta txokolatea hartzeko aukera izango da. Matrikulatzeko epea hilaren 24an irekiko dute, eta 28ra arte izena emateko aukera izango da, 17:00etatik 19:00etara.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Danborren jaiak 500 ume bilduko ditu

2012/07/20
Nork

Madalen Egunean, igandean, egingo dute danborren jaia, eta bertan 500 umek parte hartuko dute. Alaberga, Telleri Alde, Gabierrota, Agustinak, Koldo Mitxelena, Galtzaraborda eta Cristobal Gamoneko haur danborradek parte hartuko dute. Errenteriako dantzariak, Pasai, Gauerdi, Deiadar, Tximeletak, Txorongo eta Lagunak txarangak lagunduta, Alabergatik aterako dira Zumardira iristeko. Hori amaitutakoan, Gabierrotako zaharren egoitzara joango dira. Antolatzaileek gogorarazi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Eskolatik Kalera, jaietik topaketara

2012/06/19
Nork
Eskolatik Kalera, jaietik topaketara

Ikasturtea amaitzeko, aurten Eskolatik Kaleraren ekimena ez da jaia izango, topaketa baizik. Hala, gaur, Eskolatik Kalera I. Topaketa aurkeztu du Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak. “Egitasmoa bera indartu eta ekimen berriekin osatze aldera, eta garaiak ere hala eskatzen dutelako” egitarau xumeagoa izango da, eta egun osoa beharrean, egun erdiz egingo dute. Larunbatean izango da, 09:30etik 14:00etara. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Euskara | Ez dago iruzkinik »

Denboraldi bukaerako jaia egingo du Gamon KEk

2012/06/14
Nork

Gamon Kirol Elkarteak denboraldi amaierako jaia egingo du etzi. Gamon ikastetxean izango da, eta ikasturtean zehar Gamongo eskola kiroleko, saskibaloiko eta areto futboleko taldeetan jokatzen aritu diren hamasei taldeak (200 jokalari) eta entrenatzaileak omenduko dituzte. Gamon Kirol Elkartearen denboraldi amaierako jaia arratsaldeko seietan hasiko da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Eskola publikoaren jaian Koldo Mitxelenako gurasoak saritu dituzte

2012/06/14
Nork
Eskola publikoaren jaian Koldo Mitxelenako gurasoak saritu dituzte

Igandean Euskal Eskola Publikoaren Jaia izan zen Zarautzen, eta Gurasoen Elkarteen hezkuntza jardueren II. lehiaketa egin zuten. Lehiaketa horretan Koldo Mitxelena ikastetxeko guraso talde bat saritu zuten. Hain zuzen, Euskal kantuen txokoa ekimenari esker lortu zuten. Accesita lortu zuten. Isabel Zelaak eman zien saria.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »

Belaunaldien arteko jaia egingo dute hilaren 19an

2012/05/09
Nork

Errenteriako erretiratuen elkarteek belaunaldien arteko jaia antolatu dute hilaren 19rako (larunbata), Gizarte Zerbitzuen Sailarekin batera. Goizetik hasi eta egun osoz hainbat ekimen prestatu dituzte antolatzaileek jai egun horretarako. Eguraldi ona eginez gero, San Markoko zelaian bertan egingo dute jaialdia, antolatzaileek zehaztu dutenez: “Txarra egiten badu, berriz, gotorlekuko goiko solairuan egingo ditugu prestatu ditugun ekimenak”, gaineratu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Olagarroa eta ribeiroa nagusi Zumardian

2011/06/25
Nork
Olagarroa eta ribeiroa nagusi Zumardian

Ekitaldi folkloriko eta gastronomikoak bihurtu dira gaurkoan protagonista Galiziako Astearen XXII.aldian. Zumardian instalatutako txosnan, Galiziako produktuak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek gaueko bederatziak arte: olagarroa, enpanada, lakoia, Santiagoko tarta, ribeiroa eta albarinoa ez dira faltako besteak beste. Eguerdian Donostiako Galiziako etxeko triskele taldeko gaita jotzaileek emanaldia egin dute Zumardian bertan eta 19:00etan berriz, Eibarko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Koparia
90,00 €

deskontua

%15

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)