Aurten Iztieta pasealekuko aparkalekuak erregulatzea erabaki du udalak, “auzo horretan autorik gehien ibiltzen den garaian”. Gainera paseo horretako jendearentzako gunea egunez ibilgailuak har ez dezaten soilik gauez aparkatzen utziko dute. Honakoak izango dira ordutegiak: abenduaren 24ko 19:00etatik 25eko 19:00etara; abenduaren 31ko 19:00etatik urtarrilaren 1eko 19:00etara; eta urtarrilaren 6an: 07:00etatik 19:00etara.
Irakurri gehiago
Etiketak:aparkalekua, gabonak, Iztieta, ordutegia, pasealekua
Bidalita Zerbitzuak | Ez dago iruzkinik »
Asteburura aurreratu dute hainbat auzotan San Tomas Eguneko ospakizunak, eta Iztietan ere gauza bera egingo dute. Auzo horren kasuan, igandean izango da jaia. Baserriko produktuen erakusketa, talogileak, txosna, eta txistorra pintxo nahiz ogitartekoak ez dira faltako egun osoan zehar. Horrez gain, 12:00etan, muxikoak dantzatuko dituzte. Herritar guztiak gonbidatu dituzte Iztietara.
Irakurri gehiago
Etiketak:Iztieta, San, Tomas
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Pinturas Iztieta saltokiak berriro egin du deialdia, dagoeneko hamazazpigarrenez, antolatzen duen pintura lehiaketan parte hartzeko. Dagoeneko aurkez daitezke lehiarako lanak hilaren 15era bitartean. Ohi bezala, haur, gazte zein helduei zuzenduta dago lehiaketa, eta helduek, esaterako, 150 eta 350 euroko sariak izango dituzte jokoan. Haur zein gazteentzako saria, berriz, olio margoekin maletin bat izango da. Saririk [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Iztieta, lehiaketa, pinturas
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Lehiaketak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Gaurtik hasi eta hilaren 15era arte izango da epea margolanak Pinturak Iztietak urtero antolatzen duen pintura lehiaketan aurkezteko. Lehiaketa horretan, haurrek, gazteek zein helduek parte har dezakete, eta gaia eta teknika erabat libreak dira. Horiek Pinturas Iztietan bertan entregatu beharko dira. Epaimahaiak hilaren 26an (larunbata) emango du erabakiaren berri, eta guztira, sei sari banatuko ditu. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Iztieta, lehiaketa, pinturas
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Lehiaketak | Ez dago iruzkinik »
Eguraldia lagun ez badute ere, jaian murgilduta jarraitzen dute Pontikako bizilagunek. Iztietakoak berriz, gaur hasi dituzte auzoko jaiak. Besteak beste, auzoko haurrentzako askaria eta mozorro lehiaketa zituzten antolatuta gaur arratsalderako Pontikakoek eta gauen berriz, 00:00etatik aurrera, kontzertua antolatu dute Matik 95 eta Incognita taldeekin. Iztietan berriz, gaur goizean hasi dira jaiak eta arratsaldean txikienentzako txokolate [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Iztieta, jaiak, Pontika
Bidalita Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Etzi hasiko dira Iztieta-Ondartxoko jaiak, eta lau egunez iraungo dute asteartera arte. Lau egun luze horietarako hainbat ekitaldi prestatu ditu Gurekin eta Batasuna auzo elkarteek, eta horietan janaria, kirola eta musika izango dira protagonista. EGITARAUA Etzi, hilak 28 11:00: Txupinazoa oinezko zubitik, trikitixa eta buruhandiekin poteoa. 12:00: Motor handien erakusketa eta paseoak. 12:30: Tortilla lehiaketa (12:00ak arte entregatu ahal [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:egitaraua, Iztieta, jaiak, janaria, kirola, musika, Ondartxo
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Maiatza inguruan izaten dira festak Iztieta auzoan, eta data hurbiltzen ari denez, jai batzordea bilduko da egitaraua prestatzeko. Deialdia biharko egin dute: 20:00etan elkartuko dira Gurekin auzo elkartearen lokalean. Antolatzaileen arabera, auzoak denen partaidetza behar du, eta horrenbestez, auzotar guztiak animatu dituzte jaien egitaraua prestatzeko lokaletik azaltzera.
Irakurri gehiago
Etiketak:auzo, elkarte, Gurekin, Iztieta, jaiak
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko Errenteriako ordezkaritzak jakinarazi duenez, odola emateko aukera izango da bihar Beraungo anbulatorioan. Saioa 18:30etik 20:30era egingo dute. Otsailaren 8an ere izango da aukera odola emateko, ordutegi berberean, Iztietako anbulatorioan. Odol emaileen elkartetik dei egin diete herritarrei bertaratu eta odola emateko.
Irakurri gehiago
Etiketak:Beraun, Iztieta, odol emaile
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Pinturas Iztietak antolatutako margolan lehiaketa irabazi du Donibaneko Pilar Rodriguezek, Entre luces lanarekin. Bigarren saria, berriz, San Pedroko Lourdes Arrietak irabazi du, Torretik torre atzera margolanarekin. Gazteen saria, udalerriko Soraya Hernandezek eskuratu du, Soraya margolanarekin eta haurren saria Errenteria-Oreretako Olaia Gutierrezek lortu du, Nere herria margolanarekin. Lan sarituak eta finalistak dendan bertan ikus daitezke hilaren 7ra arte.
Irakurri gehiago
Etiketak:Iztieta, margolan, pilar, pinturas, Rodriguez
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Iztietako Gurekin Auzo Elkarteak batzarra egingo du bihar arratsean, eta auzotar guztiak parte hartzera deitu ditu, “gure auzoaren gainean ditugun kezkak eta beharrak argi eta garbi adierazteko”. Batzarra San Jose parrokian egingo dute, 19:45etik aurrera Auzo elkarteak behin baino gehiagotan salatu du auzoan “segurtasun falta” dagoela, eta horren aurrean neurriak hartzeko galdegin dio udalari. Horren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:batzarra, Gurekin, Iztieta, neurri, Udala
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »