Urteko azken txanpan sartzearekin batera San Silbestretako lasterketetarako prestatzen hasteko garaia izaten da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan, dagoeneko eman daiteke izena EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako San Silbestre lasterketan. Hilaren 29ra arte egongo da aukera horretarako helduen kasuan, eta korrikalarien muga ere finkatu dute: 750 lagun. Elkarte antolatzaileak jakinarazi du ez dela aukerarik egongo lasterketaren egunean [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:EAT, eman, izena, lasterketa, San, silbestre
Bidalita Ekitaldiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Errenteria Musikal musika eta dantza eskolan izena emateko aukera badago oraindik. Eskolatik jakinarazi dutenez, oraindik badago lekua musika eta dantzako hainbat espezialitatetan. Baldintza bakarra bete behar da: musikan 4 urtetik gora edukitzea, eta dantzan 6 urtetik gora. Bestalde, aurten eskolak berritasun nagusi batekin datoz: txalaparta ikastaroa. Dagoeneko izena eman daiteke, baina hiru egunetan bukatuko da [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:eman, errenteria, izena, Musikal
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ikasle zaharrez gain, berriei ere abesbatzan parte hartzeko deia luzatu die Beti Bizkorrek. Urriaren 2an hasiko dute ikasturtea, eta bitartean izena emateko aukera izango da astelehenetik ostiralera Beti Bizkorren bulegoan, 11:00etatik 13:00etara. Klaseak asteartetan izango dra 16:00etatik 18:00etara.
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti, bizkor, eman, izena, koru
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Datorren igandean, hilak 8, izango da Koadrilen Eguneko bazkarirako txartelak erosteko azken eguna. Dagoeneko 300 lagunek eman dute izena 23an Errenteria-Oreretako kaleak laranjaz jantziko dituen ekimenerako. Datorren igandea izango da madalenetako Koadrilen Eguneko bazkarirako txartela erosteko azken eguna. Interesdunek Sindikato edo Arkaitza tabernetan erosi beharko dute txartela, 15 euroan orokorra, eta 8 euroan haurrena, eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:23, aurretik, eman, haurrak, izena, koadrilak, laranja, Madalenak
Bidalita Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Koldo Mitxelena ikerketa bekaren 11.en aldian parte hartzeko epea zabalik dagoela jakinarazi du udalak, uztailaren 13ra arte. Ikertu beharreko gaia Errenteriako euskaldunen historia soziala eta euskara izango da, eta ikerketa lana, gehienez, hamabi hilabetean burutuko da. Beka, berriz, 6.100 eurokoa izango da. Oinarriak Errenteriako Udalaren webgunean daude eskuragarri.
Irakurri gehiago
Etiketak:beka, eman, izena, Koldo, Mitxelena
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Lehiaketak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzetan zein musika tailerrean aurrematrikula egiteko epea zabalik dagoela jakinarazi du Andra Mari Abesbatzak. Interesdunek, hilaren 22ra arte izango dute izena emateko aukera eta horretarako, Andra Mari abesbatzaren egoitzara (Pablo Iglesias kalea, 11) joan beharko dute astelehen, astearte eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara, eta asteazken eta ostegunetan 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abesbatza, Andra, eman, gazte, haur, izena, koru, Mari
Bidalita Deialdiak, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Zapatilak eta korrika egiteko arropa janzteko eguna izango da larunbata. Egun horretarako, herriko kaleetan barrena krosa antolatu dute Gaztañoko jaien barruan. Animatu nahi duenak oraindik aukera izango du izena emateko, errenteria.hitza.info webgunearen bitartez. Lasterketaren aurretik izena emanez gero, 6 euro ordaindu behar dira, eta egunean bertan eginez gero, berriz, 8 euro. Lasterketak 6,5 kilometroko ibilbidea izango du, eta ibilbideari bi bira eman beharko zaizkio. Gaztañoko plazatik aterako dira korrikalariak eta Gaztaño etorbideko maldatxoa igo, Pontika auzo aldera joan, autopistako zubi paretik pasatu eta bidegorria hartu, Arramendiko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:eman, gaztañoko, izena, jaiak, krosa, Nafarroa
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak, Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Alabergako Arditurri elkarteak antolatzen duen Madalenetako helduen danborradan izena emateko epea zabalduko dute datorren astean. Hilaren 18an, beste urteetan danborradan parte hartu duten lagunek izango dute izena emateko aukera. Hilaren 19an eta 20an berriz, beste urteetan atera ez direnek ean ahalko dute izena. Interesdunek, Arditurriren egoitzatik pasa beharko dute izena ematera 19:00etatik 21:00etara. Danborradaren entseguak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:danborrada, eman, izena, jaiak
Bidalita Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Saskibaloian eta areto futbolean lan egiten du Gamon Kirol Elkarteak, eta datorren denboraldiari begira, saskibaloia sustatu nahian dabil. Aurten parte hartze baxua izan du kirol horrek, eta horrenbestez, gazte guztiak animatu ditu Haur (1999-2000), Kadete (1997-1998) eta Gazte (1995-1996) mailetan izena ematera. Horretarako, egokiena astelehenetan egiten dituzten entrenamenduetatik pasatzea da. 17:00etatik 18:30era biltzen dira Don [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:elkarte, eman, Gamon, izena, kirol, saskibaloi
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Herri krosak geroz eta zabalduago dauden honetan, Errenteria-Oreretan ere horren alde egitea erabaki dute, eta Gaztañoko I. Krosa antolatu dute ekainaren 16rako (larunbata). Gaztañoko Jai Batzordea dago ekimen horren atzean, eta auzoan egiten dituzten jaien barruan kokatu dute. Parte hartzeko interesa duenak dagoeneko izena eman dezake, eta horretarako, nahikoa da Errenteriako Hitzako webgunean sartu eta Gaztañoko Krosaren barruan (goialdean) [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:eman, gaztañoko, izena, kros
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »