Mezuak etiketatuta ‘ irabazle ’

Ane Labaka izan da garaile Xenpelar Sarien lehen lehian

2012/11/29
Nork

Ane Labaka izan zen nagusi lehengo ostiraleko bertsolari gazteen Xenpelar Sarien lehenengo kanporaketan. Lasartearrak bederatzi puntu atera zizkion bigarren tokian geratu zen Aitor Urbietari, baina agurrean azaldu zuen bezala, ez da finalean izango, atzerrian egongo delako. Orduan, Gorka Maiz sailkatu da finalerako Urbietarekin batera. Orain, bi gipuzkoarrekin batera finalean izango diren beste lau izenak ezagutzea [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Bertsolaritza, Ekitaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Arantza Garmendia izan da Ezetz Asmatu lehiaketako irabazlea

2012/11/29
Nork

Errenteriako Euskara Departamenduak eta Errenkoaldek antolatutako Internet bidezko Ezetz Asmatu lehiaketak badu garailea: Arantza Garmendia. Horren bidez, Errenkoalderen eskutik, 50 euroko erosketa txartela lortu du herriko dendetan gastatzeko. Lehiaketa hori toponimiari buruzko Herria Ezagutzen webgunearen barruko atal bat da, eta test moduko galderak erantzun behar ziren Errenteria-Oreretako toponimiari buruz. Horren bidez, inguruko toponimiaren inguruko ezagutza [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Euskara | Ez dago iruzkinik »

Errenteria Hiria futbol txapelketako garaikurra herrian bertan geratu da

2012/09/04
Nork
Errenteria Hiria futbol txapelketako garaikurra herrian bertan geratu da

Touringentzat izan da berak antolatzen duen Errenteria Hiria Txapelketa. Oiartzuni penaltietan gailendu zitzaion larunbatean, eta horrenbestez, garaikurra herrian bertan geratu da. Partida parekatua izan zen: markagailuan Oiartzun jarri zen aurretik, Josu Iribarrenek penaltiz sartutako golari esker. Partidaren ondarrean lortu zuen Touringek berdinketaren gola, Endika Tarragonaren eskutik. Banakoarekin penaltietara joan behar izan zuten, txapelduna zehazteko, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Vivaldi Otis Futbol 7ko hirugarren faseko onena

2012/06/20
Nork

Denboraldi honetakoa egin du Futbol 7 Txapelketak, eta hirugarren fasea, Vivaldi Otisek irabazi du, Desira Caferen aurretik. Hain zuzen, bi talde horiek izan dira denboraldi osoan zehar maila altuena erakutsi dutenak. Guztira, 50 taldek eta mila jokalari inguruk parte hartu dute urritik ekainera arte iraun duen futbol txapelketan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Sergio Rodriguez eta Naiara Casi txakur kroseko irabazleak

2012/03/12
Nork
Sergio Rodriguez eta Naiara Casi txakur kroseko irabazleak

Eguraldi onarekin egin zuten atzo Errenteriako V. Txakur Kros txapelketa, eta bertan, Sergio Rodriguez eta Naiara Casi izan ziren onenak Nua eta Ruka txakurrekin, hurrenez hurren. Lasterketa horretan Espainiako Kopako eta Gipuzkoako Txakur Kros Txapelketako garaileak erabaki ziren. Txakurkrosa Oarsoaldean talde antolatzailea pozik agertu da parte hartzearekin espero baino korrikalari gehiago animatu baitzen, guztira, 138. Txakur Kros Txikian, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kirola, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Errenteriako herriak jasoko ditu Euskadiko aurresku eta doinu zahar txapelketako sariak

2012/01/05
Nork

Tradizioari eutsiz, V. Doinu Zahar eta XXXI. Euskadiko Aurresku txapelketen irabazleek, Nagore Indakoetxea eta Aitor Arrietak, hurrenez hurren, eurek irabazitako sariak Errenteriako herriari emango dizkiete gaur arratsaldean, 17:30etik aurrera. Indakoetxea eta Arrietaz gain, Julen Mendoza alkate eta Irune Balentziaga Kultura zinegotzia izango dira ekitaldian.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

‘Ezetz asmatu’-k badu irabazlea

2011/07/01
Nork
‘Ezetz asmatu’-k badu irabazlea

Ezetz Asmatu Errenteriako toponimiaren gaineko lehiaketaren hirugarren ekitaldia irabazi du Garazi Arozena Irastorzak. Errenkoaldeko Imanol Iparragirrek eta Irune Balentziaga zinegotziak eman diote saria irabazleari. Herriko dendetan erosketak egiteko 100 euroko balea eskuratu du lehiaketaren irabazleak. Udazkenean lehiaketaren laugarren ekitaldia antolatuko dute, eta parte hartzeko udalaren webgunean Herria ezagutzen atalean sartu beharko dute interesdunek.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Sanagustin kulturgunea
9,00 €

deskontua

%25

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)