Aurreko bi ostegunak jai egun izan zirenez, ez zen ipuin kontakizunik izan haur liburutegian, baina bihartik aurrera saioekin jarraituko dute. Bihar kontatuko duten ipuina Érase una vez y mentira no es… izango da, eta 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago. Ohi bezala, 18:00etatik 18:45era izango da ekimena, eta sarrera doakoa da.
Irakurri gehiago
Etiketak:ipuin, kontaketa, liburutegi, saioak
Bidalita Ekitaldiak, Ipuin kontaketa, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Ostegunero moduan, gaur ere ipuin kontalari bat izango da Xenpelar Etxeko Haur Liburutegian. Oraingoan, gaztelaniazko ipuina kontatuko du: Cuentos con trazos, garabatos y borrones . 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago ekimena. 18:00etan hasiko da, eta hiru ordu laurden iraungo du.
Irakurri gehiago
Etiketak:etxea, ipuin, kontaketa, Xenpelar
Bidalita Ekitaldiak, Ipuin kontaketa, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Udako oporraldian eten ondoren, ipuin kontalarien saioak aste honetan berreskuratuko dituzte. Etzi egingo dute denboraldi berriko lehen saioa, Antzina munduan asko diren bezala, bazen… kontakizunarekin. Hilaren 11n, berriz, gaztelaniazko ipuin baten txanda izango da, Cuentos con trazos, garabatos y borrones . Hilaren 18an, azkenik, euskarazkoa izango da kontakizuna: Gaztelu zaharreko ipuin berriak. Ipuin horiek 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude, eta ostegunero izango dira, 18:00etatik aurrera, Haur Liburutegian.
Irakurri gehiago
Etiketak:ipuin, kontalari, saio
Bidalita Ekitaldiak, Ipuin kontaketa | Ez dago iruzkinik »
Txikienek ipuin bat entzunez ongi pasatzeko aukera izango dute, gaur, 18:00etatik 18:45era, Xenpelar Etxeko haur liburutegian. Amets handientzat ipuin txikiak kontatuko dizkiete; hurrengo astean, berriz, Érase una vez, mentira no es . Sarrera doakoa dela gogorarazi dute antolatzaileek.
Irakurri gehiago
Etiketak:amets, handi, ipuin, kontakizun, txiki
Bidalita Ekitaldiak, Ipuin kontaketa, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ostegunero bezala, haurrentzako ipuina kontatuko dute, gaur, 18:00etatik 18:45era, haur liburutegian (Xenpelar Etxean): El pequeño fantasma cuenta cuentos y entusiasta . Sarreragatik ez da ezer ordaindu behar.
Irakurri gehiago
Etiketak:Etxe, haurrak, ipuin, kontalaria, Xenpelar
Bidalita Ekitaldiak, Ipuin kontaketa, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketako sariak banatuko dituzte etzi, 12:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hiru sari banatuko dituzte: ipuin onenaren saria, errenteriar baten ipuin onenaren Joxan Arbelaitz saria eta 25 urtez azpiko ipuin onenaren saria. Sari banaketan izango dira Ereintza elkarteko kideak eurek antolatu dutelako lehiaketa, eta baita udaleko ordezkariak ere.
Irakurri gehiago
Etiketak:banaketa, errenteria, Hiria, ipuin, lehiaketa, sari
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Beste urte batez, eta dagoeneko hamabosgarrenez, Gabonetako Ipuin Lehiaketa antolatu dute erretiratuen klubek Gizarte Zerbitzuen laguntzarekin batera. Lehiaketa herriko zortzi erretiratuen elkarteetako kideei zuzenduta dago. Horrenbestez, lanak idatzi eta abenduaren 14a baino lehen (asteazkena) entregatu beharko dituzte. Gabonetan oinarrituta hiru orriko luzerako lanak aurkeztu beharko dira. Epaimahaiak lanik onenak aukeratuko ditu, eta abenduaren 29an jakinaraziko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:erretiratu, gabonak, ipuin, lehiaketa
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Lehiaketak | Ez dago iruzkinik »
Ostegunero moduan, bihar, haurrentzako ipuin kontaketa izango da Xenpelar Etxeko haur liburutegian. Cuentos con olor a castañas y avellanas kontatuko dute, gazteleraz. 18:00etatik 18:45era izango da.
Irakurri gehiago
Etiketak:ipuin, kontakizun, osteguna
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ostegunero moduan, haurrentzako ipuinak kontatuko dituzte etzi (osteguna) haurren liburutegian, Xenpelar Etxean. Oraingoan, Kamishibai -ren txanda izango da. Kontakizuna 18:00etatik 18:45era egingo dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:haurrak, ipuin, kamishibai
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Kulturartekotasuna eta liburutegia lotuz, kanpaina berria jarri du martxan udal liburutegiak, eta bertan munduko hainbat paisaiei buruzko ipuinak kontatzen ariko dira. Urrian, esaterako, paisaia arabiarrei egingo diete txokoa Xenpelar Etxeko aretoan. Datorren hilaren 27 eta 28an Mohammed M. Hammu ipuin kontalari bereberea ariko da Hondarretako ipuinak kontatzen. Hain zuzen, kontaketa saioa helduei zuzenduta egongo da, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:hammu, hondarretako, ipuin, mohammed
Bidalita Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »