Errenteriako Udalak gogorarazi duenez, bihar dute herriko langabeek eurei zuzendutako euskara ikastaroetan izena emateko azken eguna. Urtarriletik martxora izango dira, eta eskolak doan izango dira langabeentzat. Interesa dutenek udal euskaltegian (Miguel Zabaleta, 14) eta Xenpelar AEK-n eman beharko dute izena.
Irakurri gehiago
Etiketak:azken, eguna, Euskara, ikastaro, langabe
Bidalita Ekitaldiak, Euskara, Ikastaroak | Ez dago iruzkinik »
Errenteria-Oreretako langabeek aukera bikaina daukate euskara ikasteko. Errenteriako Udalak ikastaro bat martxan jarriko du urtarrilean, eta doakoa izango da herriko langabeentzat. Ikastaroak urtarriletik martxora arte iraungo du, eta dagoeneko izena eman daiteke hilaren 14ra bitartean (ostirala) udal euskaltegi zein Xenpelar AEK euskaltegian. Bi toki horietan emango dituzte eskolak. Ikastaroetan parte hartzeko hainbat baldintza bete beharko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:doan, Euskara, ikastaro, langabe
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Iruzkin bat »
Errenteria-Oreretako langabeek euskara ikasteko aukera aparta daukate herriko euskaltegietan. Izan ere, Oreretako Langabeen Batzarraren proposamena aintzat hartu du udalak, eta urtarrila eta martxora bitartean ikastaro trinko bat eskainiko du dohainik langabeentzat. Izena emateko epea abenduaren 14an bukatuko da eta udal euskaltegi zein Xenpelar AEK euskaltegian egin ahal izango da. Langabeek zenbait baldintza bete beharko dituzte [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:doan, euskaraz, ikastaro, langabe, Udala
Bidalita Euskara, Udala | Ez dago iruzkinik »
Cristobal Gamon ikastetxeko LH 6ko ikasleak elikadura zaintzeko ikastaroa egiten ari dira, eta gaur arratsaldean beste saio bat dute. Parte har dezakete gurasoek ere.
Irakurri gehiago
Etiketak:buruzko, elikadura, Gamon, ikastaro
Bidalita Ekitaldiak, Hezkuntza, Ikastaroak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Errenteriako Udalak jakinarazi dutenez, 35 guraso ari dira parte hartzen haiei zuzendutako euskara ikastaroetan. Zehazki, 0-12 urte arteko gurasoei zuzenduta daude ikastaro horiek. Partaide guztiak hiru taldetan banatu dituzte, eta bakoitzak bere urrats eta ordutegia du. Euskara departamentuak eta euskaltegiak balorazio positiboa egin dute. Oraindik izena eman daiteke ikastaro horietan, eta informazio gehiago Xenpelar AEK [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:35, Euskara, guraso, ikastaro
Bidalita Euskara | Ez dago iruzkinik »
Errenteria Musikalek jakinarazi duenez, oraindik plazak daude txalaparta ikastaroan izena emateko. Informazio gehiago nahi duenak 943 44 96 33 telefono zenbakira dei dezake edo Errenteria Musikaletik pasatu honako ordutegian: 07:00etatik 14:30era astelehen, asteazken eta ostiraletan, eta 07:00etatik 17:30era astearte eta ostegunetan.
Irakurri gehiago
Etiketak:errenteria, ikastaro, Musikal, txalaparta
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »
Ikasturtea hasteko prest da Errenteria Musikalen, eta aurtengo berritasun nagusia izango den txalaparta ikastaroan izena eman daitekeela gogorarazi dute antolatzaileek. Urriaren 2an hasiko dira eskolak abenduaren 18ra arte. 12 orduko iraupena izango du ikastaroak, eta interesa dutenek hilaren 21era arte izena eman dezakete eskolako bulegoan, astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:00etatik 14:30era eta astearte eta ostegunetan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:errenteria, ikastaro, Musikal, txalaparta
Bidalita Kultura | Iruzkin bat »
Ikastaroak sustatzeko kanpainaren barruan, udal kirol instalazioetan eskaintzen diren ikastaroak probatzeko aukera izango da irailean, 17tik 30era. Izena eman aurretik horiek probatzea da asmoa, eta patronatuko bazkideak direnek zein ez direnek egin ahal izango dute. Parte hartzea doakoa da, eta aurretik ez da izena eman beharko, baina eskolek plaza kopurua mugatua dute. Hainbat eskola izango [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Galtzaraborda, ikastaro, probatu
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Banaiz Bagara elkarteak eta Errenteriako Udalak etorkinek euskara ikasteko egitasmo berria martxan jarri dute. Ahozko komunikazioari zuzenduta dago, eta parte hartzaileak mahai baten inguruan eserita hasiko dira erabiltzen egunerokotasunean erabiltzen diren hitzak eta esamoldeak. Antolatzaileen arabera, kontuan izango dituzte partaideen interesak. Astero bilduko dira Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen egoitzan, 16:30ean. Eskolak doan izango dira, eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:etorkinak, euskaraz, ikasi, ikastaro
Bidalita Euskara | Ez dago iruzkinik »
Jauzi ikastaroa hasiberrientzat eta jota tradizional ikastaroa antolatu ditu Kukaik uztailaren 9, 11 eta 12rako, 19:00etatik 21:00etara. Lehenengoan Jose Kazaubon izango da irakaslea, eta bigarrenean, Patxi Laborda eta Sabin Bikandi. Interesa dutenek dantza[a bildua]kukai.info posta elektronikora mezua bidali beharko dute izena emateko. Ikastaro bakoitzak sei euro balio du.
Irakurri gehiago
Etiketak:dantza, ikastaro, jauzi, kukai
Bidalita Dantza, Ekitaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »