Eleak mugimenduak espetxeratzear diren Errenteria-Oreretako sei gazte auzipetuen egoera salatzeko asmoz martxan jarritako Gure Etxeko Atea Zabalik Dago ekimena geroz eta jende eta talde gehiagoren atxikimendua lortzen ari da, eta bat egiten azkena Ikasle Abertzaleak izan da. Taldeak mobilizazioa eta auzipetuei babesa ematea ezinbestekotzat jo ditu. Gaineratu duenez, “behin baino gehiagotan errepikatu dugu gazteak garela [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abertzaleak, auzipetu, eleak, gazte, ikasle
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Errenteria-Oreretako sei gazte espetxeratzear direla eta, Eleak mugimenduak martxan jarritako Gure Etxeko Atea Zabalik Dute kanpainarekin bat egin dute Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleek. Mobilizazioa ezinbestekotzat jo dute auzipetuei babesa emateko. “Behin baino gehiagotan errepikatu dugu gazteak garela, eta ez terroristak, eta ideia batzuengatik espetxeratzea lotsagarria iruditzen zaigula”, adierazi dute, eta ildo horretatik, Espainiako eta Frantziako estatuek [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abertzale, atea, dute, eleak, etxeko, gazte, gure, ikasle, oarsoaldeko, sei, zabalik
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Orereta Ikastolako 4. DBHko 24 ikasle Andaluzian izan dira egunotan Literatur ibilbideak: 27ko belaunaldia izeneko proiektuaren barruan. 1927ko belaunaldiko poeta nagusien (Rafael Alberti, Federico Garcia Lorca…) jaioterrietan ibili dira, eta horrenbestez, Sevilla, Kadiz, Granada eta Malagako lekurik esanguratsuenak bisitatu dituzte. Horrez gain, poeta batzuen lanak eta horien gaineko poesia eta literatur tailerrak egin ahal izan dituzte.
Irakurri gehiago
Etiketak:27ko, Andaluzia, belaunaldi, ikasle, Ikastola, Orereta
Bidalita Hezkuntza, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Ikasturtean zehar plastikako eskola tailerrak egiten dituzten ikasleen lanak ikusteko aukera izango da Merkatuzarren. Zehazki, herriko zortzi ikastetxeetako 550 ikaslek egindako lanak dira (Beraun Beri, Cristobal Gamon, Koldo Mitxelena, Langaitz, Orereta, San Jose Gurutzearen Alabak eta Telleri), 5. eta 6. mailan dauden ikasleen lanak. Hilaren 17ra arte egongo da erakusketa martxan, eta aretoa 17:00etatik 20:00etara [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ikasle, Merkatuzar, plastika, tailer
Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Aurreko urteetako arrakasta ikusita, aurten ere Eskola Jardunaldi Gastronomikoak antolatu dituzte, hirugarrenez. Hala, ostirala bitartean herriko bost ikastetxetako 160 ikasle sartuko dira sukaldaritzaren munduan. Parte hartuko duten ikastetxeak Langaitz, Beraun Berri, Gurutzearen Alabak, Orereta Ikastola eta Koldo Mitxelena dira. Aurten Niessen elkartea batu zaio ekimenari. Beraz, Euskaldarrak elkarteaz gain, Niessen elkarteko sutondoan ere ibiliko dira [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:160, eskola, gastronomiko, hartu, ikasle, jardunaldi, parte
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Hezkuntza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Hilero joaten dira berritzen erakusketak Xenpelar Etxean, eta oraingoan Xenpelar Arte Plastikoetako koadernaketa lantegiko ikasleen lanak ikusteko aukera izango dira. Bertan izango dira apirilaren 13ra arte, 17:00etatik 20:00etara.
Irakurri gehiago
Etiketak:Etxe, ikasle, koadernaketa, lanak, Xenpelar
Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Inauteriei agur esateko, Cristobal Gamon ikastetxeko ikasleek Lantz (Nafarroa) bisitatu zuten pasa den asteartean. Hala nola, Ziripot eta Mielotxin pertsonaiak ezagutu zituzten.
Irakurri gehiago
Etiketak:Bisita, Cristobal, Gamon, ikasle, Inauteriak, latz
Bidalita Jaiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Pasa den asteburuko Andoaingo Piano Jaialdian lan bikaina egin zuten Errenteria Musikaleko ikasleek. Guztira, 887 piano jotzaile aurkeztu ziren, eta musika eskolak hamahiru ikasle eraman zituen: zazpi ikaslek urrezko domina lortu zuten, eta horietako batek, Irati Uriak, aipamen berezia ere jaso zuen. Beste sei ikaslek, berriz, zilarrezko domina eskuratu zuten. Errenteria Musikalek guztiak zoriondu ditu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:andoain, domina, errenteria, ikasle, jaialdi, Musikal, piano, urrezko, zazpi
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
EATko atletismo eskolako ikasleek lan ona egin zuten igandean Plaiaundiko atletismo pistan jokatutako txapelketan. Izan ere, atleta gazteek, bost lehenengo postu eta hiru bigarren eskuratu zituzten egindako hainbat mailatako probetan. Nesken Haurren Mailan, Maialen Alzugaraik garaipena lortu zuen 150 metroko proban, eta baita jauzi hirukoitzekoan ere. Mutiletan, Aitor Aguadok hirugarren postua eskuratu zuen. Aintzane Pescador [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Atletismo, EAT, eskola, ikasle, Irun
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Errenteriako Atletismo Taldeko (EAT) atletismo eskolak Hondarribian jokatutako lehiaketan parte hartu zuen igandean. Batik bat, luzera jauzian, altuera jauzian eta 500 metroko proban nabarmendu ziren EATko atletak. Benjamin Mailan, luzera jauzian, Julen Rodriguez eta Karla Pichelek lan bikaina egin zuten. Rodriguezek hiru metroko jauzia egitea lortu zuen, eta Pichelek 2,90 metrokoa. Alebinetan, Izaro Irastorzak eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Atletismo, eskola, hondarribi, ikasle
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »