Aurtengo Musikastek hasi du bere ibilbidea. Astebetez, euskal musikari errepasoa egin, eta batik bat lehengo musikarien musika entzun ahal izango da. 40. ekitaldi honetan gogoan izango dute Francisco Escudero konpositorea, bere jaiotzaren mendeurrena baita, eta gaur hain zuzen, Escuderori buruzko hitzaldiarekin inauguratu dute Musikaste. Itziar Larrinaga musikologoak eman du. Aurretik, Jon Bagues Musikasteren zuzendariak datozen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:escudero, francisco, hasi, hitzaldi, Musikaste
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »
Maialen Lujanbio bertsolariak hitzaldia emango du, etzi, 19:00etan, Lau Haizetararen elkartean: Gaien trataera bertsolarien aldetik. Xenpelar bertso eskolak eta Lau Haizetara elkarteak prestatu dute ekimena, eta zehaztu dutenez, oholtza gainean dagoen bertsolari batek gai bat esan orduko izan ditzakeen burutapenak azalduko ditu Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako irabazleak. Gaineratu dute “bertsolari batek gai baten aurrean hartu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:gaien, hitzaldi, lujanbio, maialen, trataera
Bidalita Bertsolaritza, Ekitaldiak, Hitzaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Udalak doako hitzaldiak emango ditu testamentua zer den azaltzeko eta horren gainean sortzen diren zalantzak argitzeko. Oinordekoei buruz eta ahalordetzak ere zer diren ere azalduko dute. Hitzaldiak auzoetako erretiratuen elkarteetan egingo dituzte datozen asteetan, astelehenero (maiatzaren 28an izan ezik), eta guztiak 17:00etan izango dira. Lehenengoa Beraunen izango da astelehenean Bienvenido zaharren elkartean; eta azkena, berriz, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:auzo, baliabide, gizarte, hitzaldi, testamentu
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »
Oarsoaldeko Askapenak hitzaldia antolatu du gaurko, Nazioarteko Preso Politikoen Egunaren harira. Preso politikoak munduan izenburupean, Mousa Abu Mayra preso ohi palestinarra, Palestinak egun bizi duen egoeraz mintzatuko da Xenpelar Etxean 19:30etik aurrera emango duen hitzaldian. Film laburra hitzaldia aurretik Mousa Israelgo koloniez inguratuta dagoen Beit Ommar nekazal herrian bizi da, eta Askapenako kideek azaldu dutenez, “behin baino gehiagotan atxilotu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abu, askapena, hitzaldi, mayra, mousa, palestinar
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Hezkidetza gaiari heldu diote Cristobal Gamon ikastetxean, eta Errenteriako Berdintasun Batzordearekin batera, bi hitzaldi antolatu dituzte genero berdintasunaren gainean. Garbiñe Arrizabalaga psikologoak emango ditu. Lehenengoa atzo izan zen, baina joan ez zirenek hemendik bi aste barru, bigarren aukera izango dute, hilaren 22an. Bertan hainbat galderei erantzuna ematen saiatuko dira: “Aukera berdinak eskaintzen dizkiegu semeei eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:berdintasuna, Gamon, hitzaldi
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »
BAT Bakearen Aldeko Taldeak Etorkizunean bakean bizi lelopean hitzaldiak antolatu ditu hilaren 16an eta 23an. Lehenengoan Bizikidetzaren bila izenburupean, bakean bizitzearen gainean ariko dira. Bigarrenean berriz, Sufrimendua Gogoan izenburupean sufritzen ari direnen gaineko hausnarketa egingo dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:aldeko, bakearen, bat, hitzaldi, talde
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »
Batera Baik biharko hitzaldia antolatua zuen Jesus Egiguren PSE-EEko idazkari nagusiarekin, baina antolatzaileek zehaztu dutenez, bertan behera geratu da biharko saioa, eta beste egun batean egitea ari dira pentsatzen. Hala ere, aurrerago zehaztuko dute noiz izango den egungo egoera politikoari buruz Egigurenek egingo duen irakurketa. Gaurko hitzaldia 19:30ean zen Gaztediren aretoan.
Irakurri gehiago
Etiketak:behera, bertan, egiguren, hitzaldi
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Batera Baik antolatuta, Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak hitzaldia emango du hilarn 22an. Egigurenek egoera politikoaren gaineko gogoeta egingo du Gaztediren aretoan (Kaputxinoetako elizako beheko solairuan) 19:30etik aurrera.
Irakurri gehiago
Etiketak:bai, batera, egiguren, hitzaldi
Bidalita Ekitaldiak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Kultura librea izango da Mikelazulo kultur elkartean mahai gainean jarriko duten gaia. Igandean, 10:30etik aurrera, gosari-solasaldia egingo dute gaiaren gainean hitz egiteko. Gaiaren testuingurua “kultura gizartearen behar bat” dela izango da, eta kulturak “berez libre” izan beharko lukeela planteatuko dute Mikelazuloko kideek. Mikelazuloko kideez gain, Bakalhau taldekoek ere parte hartuko dute. Interneten duten webgunearen bidez [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bakalhau, hitzaldi, ireki, kultur, libre, mikelazulo
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ekologistak Martxan taldeak antolatuta, eta Retorna tour kanpainaren barruan, hondakinen berreskuratzea eta birziklatzeari buruz ariko dira asteartean, 19:30ean, Reina aretoan. Zehazki, Retorna, un paso más hacia el residuo cero. (Retorna, zero zaborrera pauso bat gehiago) da hitzaldiaren izenburua. 2011. urtean zehar, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko hainbat erakunde sozialek Espainiako Estatuan sortutako kanpainari batzea erabaki dute, eta kanpaina horrek hondakinen berreskuratzea eta birziklapena ditu ardatz.
Irakurri gehiago
Etiketak:ekologistak, hitzaldi, martxan, retorna, tour
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »