Mezuak etiketatuta ‘ hitzaldi ’

Koldo Mitxelenari buruz hitz egingo du Elixabete Perez Gazteluk astelehenean

2012/11/29
Nork

Euskararen Egunaren ekitaldien artean, Elixabete Perez Gazteluk hitzaldi bat emango du astelehenean, Koldo Mitxelena Elissalt hizkuntzalari errenteriarrari buruz: Goiko kaletik . Aurten 25 urte bete dira hil zela, urriaren 11n, hain zuzen. Hitzaldia 19:30ean hasiko da Xenpelar Etxean. Ekitaldi horren bidez, Koldo Mitxelenaren oroitzapena eta ondarea bizirik mantentzea da helburua, “euskararen inguruan egindako lan handia izan baita [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Ramon Jauregik hitzaldia emango du bihar

2012/11/21
Nork

Ramon Jauregi PSOEko Presidentzia ministro ohia Errenteria-Oreretan izango da bihar, hitzaldi bat emateko: Sozialdemokrazia eta Europa . Hitzaldia Reina aretoan izango da, 19:30ean, eta sarrera doakoa da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Elixabete Perez Gazteluk hitzaldia emango du Euskararen Egunean

2012/11/15
Nork

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta Euskara departamentuak antolatuta, Elixabete Perez Gazteluk gai horri buruzko hitzaldia emango du, 19:30ean, Xenpelar Etxean. Herritar guztiak animatu dituzte hitzaldi horretan parte hartzera.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Euskara, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »

Etiopia-Utopia fundazioaren hitzaldia Telleri Alden

2012/10/31
Nork
Etiopia-Utopia fundazioaren hitzaldia Telleri Alden

Imanol Apalategi Etiopia-Utopia fundazioko kideak hitzaldia eman zuen atzo Telleri Alde ikastetxean. DBHko 3. eta 4.en mailako ikasleen entzun zituzten fundazioari buruz Apalategik emandako azalpenak, baina batik bat gazteak munduko beste errealitateez kontzientziatzea eta beraiek bizi duten egoerarekin alderatzea izan zen ildo nagusia. Hitzaldi horren bidez, kontsumo, kooperazio, gosea eta antzeko gaien gaineko hausnarketa eragin [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »

Raul Castroren alabak Kubako egoera azalduko du Mikelazulon

2012/10/30
Nork

Mikelazulo kultur elkarteak Kubaren gaurko egoerari buruzko hitzaldia antolatu du elkartean bertan. Azaroaren 8an (osteguna) izango da, 19:30ean. Bi hizlarik egingo dute aurkezpena: Mariela Castro Espin eta Carlos Tablada Perezek. Mariela Castro Raul Castro egungo Kubako presidentearen alaba da, Kubako iraultzaren defendatzailea da, eta giza eskubideen ekintzailea, batik bat, LGTBena. Tablada, berriz, Ekonomia Zientzietan doktorea [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Politika | Ez dago iruzkinik »

IUko Alberto Garzonek krisiaz hitz egingo du etzi

2012/10/10
Nork

Alberto Garzon Espainiako Kongresuko IUko diputatuak krisiari buruzko hitzaldia emango du etzi, 19:00etan, Reina aretoan, Crisis o estafa (Krisia edo iruzurra). Garzon aditua da gai ekonomikoetan, ekonomista izateaz gain, krisiari buruzko liburu bat idatzi baitu: Esto tiene arreglo . Etziko hitzaldian alboan edukiko ditu Jon Hernandez Gipuzkoako Ezker Anitzako zerrendaburua eta Mikel Arana Ezker Anitzako lehendakarigaia.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Ekonomia, Hitzaldiak, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

“Lan gehiago egiten dugu egungo etorkinekin lehengoekin baino”

2012/09/20
Nork

Kulturen arteko elkarbizitza duela 60 urtetik “zintzilik” dagoen zerbait dela iritzi dio Jon Maia bertsolariak (Urretxu, 1972). Errenteria-Oreretan ere horretaz konturatu dira, eta herriko komunitateak hurbiltzeko urratsa egin dute. Gaur, 19:30etik aurrera hasiko dute ibilbidea, Maiaren beraren esperientzian oinarrituta dagoen Kulturak eta identitateak gure herrian hitzaldiarekin. Zer azalduko duzu gaurko hitzaldian? Ni abiatzen naiz nire eta nire familiaren esperientziatik. Nire familia kanpotik etorria da, ama [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Elkarrizketa, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Komunitateen arteko elkarbizitza lantzen hasiko dira Maiaren hitzaldiarekin

2012/09/18
Nork
Komunitateen arteko elkarbizitza lantzen hasiko dira Maiaren hitzaldiarekin

Kabia Espazio Kreaktiboan ekitaldi berezia izango da etzi, 19:00etatik aurrera: Jon Maiaren Kulturak eta identitateak gure herrian hitzaldia. Maiaren beraren esperientzia propiotik abiatuko da, eta Zamoran eta Extremaduran sustraiak edukitzeak eta euskaldun sentitzeak identitatean nola eragin dion azalduko du. Hitzaldi horretatik abiatuta, herriko kultur eta identitateen arteko elkarbizitza sustatu nahi dute zenbait eragilek Errenteria-Oreretan. Hain [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Testamentuei buruzko hitzaldia emango dute El Parque elkartean

2012/06/08
Nork

Astelehenean, 17:00etatik aurrera, testamentuei buruzko hitzaldi-solasaldia izango da Galtzarabordako El Parque erretiratuen elkartean. Auzotar guztiei zuzendua dago, eta besteak beste askotan zalantzak sortzen dituzten honako galdera hauek erantzungo dituzte: zer da testamentu bat? zergatik egin behar da oinordekoen adierazpena? zer da oinordetza banatzea?

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »

Mikel Odriozola Olinpiar Jokoez ariko da astelehenean

2012/05/30
Nork

Londresko Olinpiar Jokoetan izango da Mikel Odriozola, eta hain zuzen, nola prestatzen ari den eta beste Olinpiar Jokoetan izan duen parte hartzea azaltzeko hitzaldi bat emango du astelehenean, Xenpelar Etxean, 19:00etan. Horrez gain, atletismoan emakumeek duten parte hartzeaz hitz egingo du, eta entzuleen galderei ere erantzungo die. EAT, Gipuzkoako Txapelketan Joan den asteburuan EAT Errenteriako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tolosaldea garatzen
25,00 €

deskontua

%34

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)