Mezuak etiketatuta ‘ hilketa ’

Elkarretaratzea, Araiako hilketa salatzeko

2012/11/27
Nork

Oarsoaldeko mugimendu feministak feministek elkarretaratzea deitu dute etzirako —19.30ean, Niessen merkataritza zentroaren atarian— Araian (Araba) hilda agertu den emakumearen heriotza salatzeko. 65 urte zituen Tere Egurrolak, eta ohean agertu da hilda. Senarra ere hilda azaldu da, urkatuta. Herrizaingo Saila kasua ikertzen ari da. Aurten zazpi emakume hil dituzte Euskal Herrian genero indarkeriarengatik.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gertakariak, Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Senperekoa salatzeko

2012/07/06
Nork
Senperekoa salatzeko

Herriko emakume taldeek eta talde feministek deituta, herenegun, Senpereko emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea egin zuten. Niessen merkataritza zentroaren atarian bildu ziren hamarnaka herritar emakumeen kontrako indarkeriarekin lotutako beste hilketa bat gaitzesteko. Errenteriako Berdintasun Kontseiluak ere bat egin zuen deialdiarekin. Ostiralean hil zuen tiroz, ustez, 85 urteko senarrak 42 urteko emaztea.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Hamarnaka lagunek salatu dute Senpereko hilketa

2012/07/05
Nork
Hamarnaka lagunek salatu dute Senpereko hilketa

Errenteria-Oreretako emakume taldeek eta talde feministek deituta, elkarretaratzea egin zuten, atzo, Senpereko emakumearen hilketa salatzeko. Niessen merkataritza zentroaren atarian bildu ziren hamarnaka herritar emakumeen kontrako indarkeriarekin lotutako beste hilketa bat gaitzesteko. Errenteriako Berdintasun Kontseiluak ere bat egin zuen deialdiarekin. Ostiralean hil zuen tiroz, ustez, 85 urteko senarrak 42 urteko emaztea. Poliziaren arabera, bere buruaz beste [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Senpereko hilketa gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute gaurko

2012/07/04
Nork

Joan den ostiralean gizon batek emazte hil zuen Senperen. Hura salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaur 19:00 Niessengo Merkataritza guneko sarreran Errenteria-Oreretako emakume taldeek eta talde feministek.  Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak bat egin du deialdi horrekin eta “halako gertaeren kontrako borrokan konpromiso irmoa” berretsi du. berdintasunerako kontseiluak elkartasuna adierazi dio emakumearen familiari.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Elkarretaratzea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Halakorik berriro ez gertatzeko

2012/05/30
Nork

Mirella Sierraren hilketa salatzeko, hamarnaka lagunek elkarretaratzea egin zuten herenegun arratsaldean herriko talde feministek deituta. Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak bat egin zuen deialdiarekin, eta joan den ostiralean Deustuan izandako gertakariaren eta antzekoen kontrako borrokan “konpromiso tinkoa” berretsi zuen. Halaber, konpromiso maila bera eskatu zien erakunde eta herritarrei, “ezinbestekoa baita gaitz horrekin amaitzeko”.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Elkarretaratzea egingo dute Clara Rangelen epaiketaren harira

2012/05/18
Nork

Astelehenean Clara Rangelen hilketaren epaiketa bukatuko da, eta horren harira, Errenteriako Berdintasun Kontseiluak elkarretaratzea antolatu du, “justizia” eskatzeko. 20:00etan izango da Herriko Plazan. Herritar guztiei joateko deia zabaldu diete.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Elkarretaratzea, Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Hilketaz ez dela gogoratzen esan du Rangelen bikotekide ohiak

2012/05/16
Nork

Clara Rangel hil zuten gauean alkohol eta drogen eraginpean zegoela adierazi du haren bikotekide izandakoak, eta ez dela hilketa egin izanaz gogoratzen. Atzo egin zituen adierazpen horiek Donostiako Lurralde Epaitegian egiten ari diren epaiketaren bigarren egunean. Akusazioaren galderei erantzutean  gau horretan Rangelekin eztabaida izan zuela aitortu zuen. Jeloskor zegoela ere adierazi zuen, anaiarekin harremana zuela [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Iruzkin bat »

Herrian ez duela jarrera matxistarik onartuko esan du udalak

2012/05/14
Nork
Herrian ez duela jarrera matxistarik onartuko esan du udalak

Gaur hasi da Donostiako Lurralde Auzitegian Clara Rangelen bikotekide ohiaren kontrako epaiketa. 2008an hil zuten Rangel Errenteria-Oreretan, ustez orduan bere bikote zenak. Udalak epaiketaren harira, adierazpen instituzionala atera du, eta gertaera hori gaitzesteaz gain, herrian jarrera matxistarik ez duela onartuko adierazi du, “are gutxiago emakume izateagatik pertsona bat hiltzea”. Gaineratu duenez, epaiketa horrek gogora ekarri [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Rangelen bikotekide ohiaren kontrako epaiketa hasiko da astelehenean

2012/05/11
Nork

Clara Rangelen bikotekide ohiaren kontrako epaiketa astelehenean hasiko da. Rangel 2008ko abenduan hil zuen, ustez, orduan bere bikotekide zenak. Errenteriako talde feministek “justizia” eskatu dute, eta herritarren euren gaitzespena erakusteko eskatu diete. Horrenbestez, astelehenean Donostiako Lurralde Auzitegira joatera deitu dituzte (San Martin kalean dago), 09:00etan. Bertan, elkarretaratzea egingo dute. Gipuzkoako Fiskaltzak 35 urteko kartzela zigorra [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Elkarretaratzea, Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Tolosako hilketa gaitzesteko elkarretaratzea gaur

2012/03/27
Nork

Berdintasun Kontseiluak igande iluntzean Tolosan emakume bat hil izana salatzeko elkarretaratzearekin bat egin du. Talde feministek zein emakume taldeek antolatu dute, eta 19:30ean bilduko dira Niessen merkataritza zentroaren atarian. Berdintasun Kontseiluaren arabera, “garbi” eduki behar da horrelakorik ezin dela gertatu, eta hori dela eta, euren “konpromiso tinkoa” berretsi dute, “bai pertsonala eta baita taldekoa ere”. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Elkarretaratzea, Gizartea, Hedabideak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Hazi ta Hezi
15,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)