Mezuak etiketatuta ‘ herri ’

Urriaren 12an, herri eskolak

2012/10/12
Nork

Atzo greba eguna izan zuten ikasleek, eta gaur, berriz, urriaren 12an, herri eskolak antolatu dituzte “jai arrotzen inposaketari” aurre egiteko. Hasteko, gosaria egin dute goizean goiz, eta jarraian, berriz, Latinoamerikako ikasle borrokaren berri eman diete, asteazkenean Mikelazulon egon ziren Txileko Sinapsis proiektuko kideek. Hamarnaka ikaslek parte hartu dute herri eskolan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hezkuntza, Politika | Ez dago iruzkinik »

Herri dantzen ikastaroa antolatu du Ereintzak

2012/09/25
Nork

Beste urte batez Ereintza dantza taldeak herri dantzen (mutxikoak, fandangoa…) ikastaroa antolatu du. Hori prestatzeko bilera egingo du etzi, 20:00etan, Juan Olazabal 23ko egoitzan. Bilerara joan ezin dutenek posta elektroniko bidez jarri beharko dute harremanetan Ereintzarekin ( ereintzaikastaroak[abildua]hotmail.com ), izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuz.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Dantza, Ekitaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Herri dantzen ikastaroa antolatu du Ereintzak

2012/09/24
Nork

Beste urte batez, Ereintza dantza taldeak herri dantzen ikastaroa prestatu du, dantza mota hori sustatzeko asmoz: muxikoak, fandangoa, arin-arina… Interesa dutenak ostegunerako deitu dituzte Ereintzaren egoitzan, 20:00etan. Bilera horretan ikastaroen eguna, taldeak eta orduan finkatuko dituzte. Azaldu ezin dutenek Ereintzaren helbidera idatzi beharko dute izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuz.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bilerak, Dantza, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Herri dantzen ikastaroa antolatu du Ereintzak

2012/09/22
Nork

Ereintza Dantza Taldeak, herri dantzak sustatzeko lanean, herri dantzen ikastaroa antolatu du berriro. Ereintzaren egoitzan (Juan de Olazabal 23, behea) interesa dutenekin bilera egingo dute hilaren 27an, 20:00etan, ikastaroen egunak, taldeak eta orduak zehazteko. Bilerara joan ezin dutenek ereintzaikastaroak@hotmail.com helbidean beren izena-abizenak eta telefono zenbakia utzi behar dituzte. Hamalau urte daramatza Ereintzak herri dantza ikastaroak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Dantza, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Madalenen txupinazoa Herri Biziaren bitartez

2012/07/20
Nork

Herri Bizia webguneak madalenen jarraipena egingo du, eta elkarrizketak, bideoak… zintzilikatuko dituzte. Txupinazoa ere zuzenean ikusteko aukera izango da etzi, eta 18:00etatik aurrera, saio berezia emango dute. Konexioa egingo du errenteria.hitza.info-k ere webgune horrekin. Horrez gain, #madalenak hashtaga erabiliz, sare sozialetan festei buruz hitz egitera animatu dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hedabideak, Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Madalenen jarraipena egingo du Herri Biziak

2012/07/18
Nork

Egunotan madalenen jarraipena egingo dute Herri Bizia webgunean , eta bideoak, elkarrizketak eta argazkiak ikusteko aukera izango da. Herritarrrak ere Facebook eta Twitter sare sozialak erabiltzera animatu dituzte, #madalenak2012 hashtag-a erabiliz. Txupinazoaren egunean, gainera, saio berezi bat emango dute, zuzenean, 18:00etatik aurrera.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hedabideak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Gaztañoko I. Herri Krosean 43 lagunek hartu dute parte

2012/06/19
Nork
Gaztañoko I. Herri Krosean 43 lagunek hartu dute parte

Joan den larunbatean egin zuten Gaztañoko I. Herri Krosa auzoko jaien egitarauaren barruan. Balorazio “ezin hobea” egin dute antolaketa lanetan aritu diren Gabri Mauriz eta Iñaki Artolak. Guztira, 43 lagunek hartu zuten parte lasterketan, “eta gure antzera gustura gelditu dira probarekin eta antolaketarekin haiek ere”, zehaztu du Maurizek. Gizonetan, Irungo Carlos Garcia Recondo izan zen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gaztañoko I. Krosa, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Herri arteko txapelketatik kanpo geratu da Errenteria

2012/06/05
Nork

Errenteriak ezin izan du aurrera egin herri arteko esku pilota zein pala txapelketan, eta partida bakarra irabazi du larruzko paletan. Horrenbestez, asteburu honetako zein aurreko emaitzak kontuan hartuta, pala txapelketan 3-1 geratu da Olaberriaren kontra, eta esku pilotan, berriz, 3-0 Elgoibarren kontra. Larruzko paletako partidak Fanderian izan zituzten, eta Eskisabel eta Abelek 35-31 irabazi zuten. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Herri arteko txapelketan ez du garaipenik lortu Errenteriak

2012/05/28
Nork

Herri arteko pala nahiz esku pilota txapelketetan ez dute zorterik izan Errenteriako taldeek, eta ez dute garaipenik eskuratu. Olaberrian jokatutako pala txapelketari dagokionez, larruzko paletan Eskisabel eta A. Pichelek 25-35 galdu uzoten G. Arrieta eta Olaranen kontra. Pala motzean, berriz, Mitxelena eta R. Pichelek 30-40 galdu zuten X. Berasategi eta Garridoren kontra. Esku pilotan, berriz, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Udalak balorazio positiboa egin du herri batzarren gainean

2012/01/17
Nork

Azken hilabeteetan udalak batzarrak egin ditu herriko auzo elkarte guztiekin, eta atzo berriro bildu ziren udaleko eta auzo elkarteetako ordezkariak, bileren gaineko ondorioak ateratzeko. Udalak balantze positiboa egin du. Luisma Diez Hirigintza zinegotziaren arabera, jendeak “jarrera proaktiboa erakutsi du”, eta “modu egokian” hartu du parte. Guztira, 1.500 lagun inguruk hartu dute parte batzar horietan, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Udala | Ez dago iruzkinik »

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)