Mezuak etiketatuta ‘ Hauteskundeak ’

Errenteria-Oreretako emaitzak

2012/10/21
Nork

%100 zenbatuta Errolda: 31.031. Parte hartzea: %59,85. Abstentzioa: %40,15. Botoak EH Bildu: 5.605 (%30,78). EAJ: 3.935 (%21,60). PSE-EE: 5.293 (%29,06). PP: 1.306 (%7,17). UPyD: 383 (%2,10).

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hauteskundeak | Iruzkin bat »

Parte hartze handiena, erdialdean

2012/10/21
Nork

Normaltasuna da nagusi, herri gehienetan bezala, Errenteria-Oreretan ere. Hala ere, hainbat herritarrek salatu dute, ezin izan dutela EHNArekin bozkatu. Orain arteko parte hartze datuei dagokienez, jende gehiago bozkatzen ari da erdialdean, auzoetan baino.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Hauteskundeak | Ez dago iruzkinik »

EH Bilduk argazkia atera du

2012/10/12
Nork
EH Bilduk argazkia atera du

EH Bilduko ordezkariek zenbait herritarrekin batera argazkiak atera dituzte gaur eguerdian herriko zenbait tokitan. Bertan izan dira Julen Mendoza alkatea eta herriko EH Bilduko hainbat zinegotzi. Arratsaldean egingo du koalizioak ekitaldi nagusia Errenteria-Oreretan. Juanjo Agirrezabala legebiltzarkideak parte hartuko du Aurkene Astibiarekin batera. 19:00etan izango da ekitaldia Herriko Plazan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

PSE-EEren propaganda, atez ate

2012/10/12
Nork
PSE-EEren propaganda, atez ate

Irakurle batek ondoko argazkia bidali du OARSO BIDASOKO HITZA-ra. Bertan, Errenteria-Oreretako etxebizitza baten atean PSE-EEren hauteskunde propaganda zintzilik agertzen da. Hainbat etxetan banatu dute propaganda hori Patxi Lopezen aldeko botoa eskatzeko. Honako iruzkina egin du irakurleak: “Oreretan, PSE-EE atez-atekoaren alde, hondakinak biltzeko ez, baina propaganda zabaltzeko bai”.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko Gabierrotako ekitaldiarekin hasiko du kanpaina herrian EH Bilduk

2012/10/09
Nork

Kanpaina martxan jarriko du gaur arratsaldean EH Bilduk Errenteria-Oreretan. Lehen ekitaldia Gabierrotan izango da, eta Julen Mendoza alkateak parte hartuko du. Agenda Hilak 9, asteartea: Gabierrotako auzo elkartean ekitaldia, 19:00etan. Julen Mendoza alkateak parte hartuko du. Hilak 12, ostirala: Herri agerraldia, Herriko Plazan, 12:00etan. 19:00etan, berriz, kanpainako ekitaldi nagusia egingo dute, Juanjo Agirrezabala eta Aurkene Astibiaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

EAJren hautagaiak Errenterian

2012/10/09
Nork
EAJren hautagaiak Errenterian

Atzo Gasteizko Legebiltzarrerako EAJren Gipuzkoako hautagaiak herrian barrena ibili ziren hautagaitzaren eta hauteskunde programaren berri ematen. Ondoan, Errenteria-Oreretako EAJko zinegotziak eduki zituzten, Maite Peña eta Jose Ignacio Irastorza, eta baita beste zenbait alderdikide ere.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Arrosak banatu ditu Arriolak

2012/10/08
Nork
Arrosak banatu ditu Arriolak

Hauteskunde kanpaina bizi-bizi doa, eta gaur goizean, Zumardian Iñaki Arriola PSE-EEko Gipuzkoako zerrendaburua ikusi ahal izan da. Herriko PSE-EEko kide diren eta hautagai zerrendan ere badauden Jose Angel Rodriguez, Maria Rodriguez eta Isaac Palenciaren laguntzarekin banatu ditu arrosak. Errenteria-Oreretako bi alkate ohiren babesa ere jaso du: Miguel Buen eta Juan Carlos Merino.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

PSE-EEko hiru zinegotzi aurkeztu dira hauteskundeetarako

2012/10/05
Nork

Gasteizko legebiltzarrerako hauteskundeei begira, Errenteria-Oreretako PSE-EEko hiru zinegotzi —Jose Angel Rodriguez, Maria Rodriguez eta Isaac Palencia— Gipuzkoako PSE-EEren zerrendan daude. Errenteriako PSE-EEk gogorarazi du gaur hasi dela ofizialki kanpaina, eta Patxi Lopez lehendakarigaiak herria bisitatuko duela jakinarazi du, nahiz eta noiz ez duen zehaztu. Data jarri dioten bisita Iñaki Arriola PSE-EEko Gipuzkoako zerrendaburuarena da, astelehenean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Hauteskundeetarako errolda bisita daiteke

2012/09/03
Nork

Urriaren 21eko hauteskundeei begira, Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, dagoeneko ikus daiteke errolda Errenteriako Udaleko Erregistro Orokorrean. Irailaren 3tik 10era egiaztatu ahal izango dute interesa dutenek.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Politika, Udala | Ez dago iruzkinik »

Amaiur indartsu eta PSE-EE gainbehera

2011/11/21
Nork

Amaiur indarrrarekin sartu da agertoki politikoan atzoko Espainiako Gorteetarako hauteskundeen ostean. 2008ko hauteskundeetako datuekin alderatzerik ez badago ere, 6.419 errenteriarrek egin du koalizio subiranistaren aldeko hautua eta lehenengo indar bihurtu da beraz, Errenteria-Oreretan. Aurreko Espainiako Gorteetarako hauteskundeekin alderatuta bozka alde handiena izan duen alderdia PSE-EE izan da. 2008an jasotako 9.478 bozken aurrean, 3.548 gutxiago jaso [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hauteskundeak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Graxiana sorginen aterpea
75,00 €

deskontua

%21

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)