Mezuak etiketatuta ‘ hauteskunde ’

Errenteriako PSE-EEk maila mantendu duela adierazi du

2012/10/23
Nork

Gasteizko legebiltzarrerako hauteskundeen ostean, Errenteriako PSE-EEk herrian maila mantentzea lortu duela adierazi du, eta hori dela eta, eskerrak eman dizkie botoa eman dieten errenteriar guztiei. PSE-EE bigarren indarra izan da herrian EH Bilduren atzetik. Lehenengoak baino 312 boto gutxiago lortu ditu. Duela hiru urtetik beherakada handiagoa izan da 1.488 boto gutxiago. Zentzu horretan,”gizarte politiken, ongizate [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Herriko zubiak lotu dituzte, Amaiurren alde

2011/11/12
Nork
Herriko zubiak lotu dituzte, Amaiurren alde

Hauteskunde kanpainak aurrera darrai, eta gaur eguerdian ekitaldi jendetsua egin dute Gamon Zumarditik abiatuta. Amaiurren helburua “zubiak eraikitzea” denez, sinbolikoki lotu dituzte Panier eta eta anbulatorio bitarteko lau zubiak. Giza katean hamarnaka lagun bildu dira. Ekitaldia bukatzean, arratsaldeko 17:00etan Donostiako Belodromoan egingo duten mitinera hurbiltzeko deia egin dute antolatzaileek.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Odon Elorzak larrosak banatuko ditu Beraunen

2011/11/11
Nork

Azaroaren 20ko hauteskundeen harira, Odon Elorza hautagaia larrosak banatzen ariko da Beraunen, bihar, 11:30ean. Elorzarekin batera, Rafaela Romero PSE-EEko Batzar Nagusietako bozeramailea eta Juan Carlos Merino Errenteriako PSE-EEko bozeramailea izango dira.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Hauteskundeak, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Amaiurrek ekitaldia egingo du gaur, Niessenen

2011/11/10
Nork

Hilaren 20ko hauteskundeak direla eta, ekitaldia egingo du Amaiurrek, gaur, 19:00etan, Niessen aretoan. Etzirako, berriz, Donostiako ekitaldi nazionalaren aurretik, Zubi Ekimen Erraldoia antolatu du, 12:00etan, Zumardian.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Amaiurrek ekitaldia egingo du ostegunean Niessenen

2011/11/08
Nork

Azaroaren 20ko hauteskundeen harira, Amaiurrek lan ildoak aurkeztuko ditu etzi, 19:00etan, Niessen aretoan. Oro har, nazioak “aldaketa politiko eta sozialaren prozesuan behin betiko bakea, aitorpena eta konponbide demokratikoen agertokia” eskatzen duela iritzi dio Amaiurrek, eta horrenbestez, “Euskal Herriaren eta euskal herritarren eskubideen defentsa irmoa” egingo duela. Larunbatean bigarren ekitaldi bat egingo dute: Zubi ekimen erraldoia . 12:00etan elkartuko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Hautesle errolda kontsultatzeko aukera

2011/09/30
Nork

Azaroaren 20ko hauteskundeen harira, astelehenetik hasi eta urriaren 10a bitarte hautesle errolda kontsultatzeko aukera izango da udaletxeko erregistroan. Epe horretan, erroldatutako datuak zuzenak ez badira, edo erroldan agertu ezean, boto emaileek erreklamatzeko aukera izango dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Astirik ez, ikerketa batzordearen ondorioak aztertzeko

2011/03/30
Nork

Errenteriako Udaleko lau jazarpen kasuak aztertzeko ikerketa batzorde bat martxan jartzea erabaki zuen Udalbatzak, eta horretan ari dira. Hala ere, hauteskundeen harira, ezker abertzaleak ez du uste denborarik emango duenik ikerketa batzordetik ateratako ondorioak aztertzeko. Hori, gainera, udal gobernuaren estrategiatzat jo dute gaur egindako agerraldian Karlos Murua eta Iñaki Queralt ezker abertzaleko zinegotziek. Ikerketa batzordearen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Ezker abertzaleak alkatetzara iristea du helburu

2011/02/11
Nork
Ezker abertzaleak alkatetzara iristea du helburu

Maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeei begira, ekimen berria abiatuko du ezker abertzaleak, 2011 Herri Programa, zure ahotsa gure hitza , hain zuzen ere. Ekimenaren bidez, herri programa egiteko «Oreretar guztien ahotsa» jaso nahi dutela azaldu zuten atzo egindako agerraldian ezker abertzaleko ordezkariek. Izan ere, “oreretarron ahotsa gure hitza bilakatu nahi dugu” esan dute. Ekimen berria aurkeztearekin batera, argi azaldu zuten “Errenteriako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Iñigo Imaz izango da Batzar Nagusietarako Aralarren eskualdeko zerrendaburua

2010/12/06
Nork

Gipuzkoako Batzarretarako Aralarren Oarso Bidasoko zerrendaburua Iñigo Imaz errenteriarra izango dela jakinarazi zuen Aralarrek joan den ostiralean Reina aretoan egindako agerraldian. “Ezkerreko politikak garatzea da gure helburua eta Oarso Bidasoan egin nahi dituzten  proiektu handiak zalantzan jartzea. Horretarako, herri mailatik hasi eta Jaurlaritzaraino instituzioetan egotea beharrezkoa da”, azaldu zuen Imazek. “Patxi Lopezek esan du Eusko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)