Txalapartaren doinuekin zabaldu dute goizeko hamarretan Landalur azokaren zortzigarren aldia. Eguraldiak ez du lagundu baina euriak ez ditu beldurtu Zumardiraino hurbildu diren hamarnaka herritarrak. Baserriko produktuak ikusi eta erosteko aukera izango da egun osoan zehar eta baita baserriko animaliak ikustekoa ere. Aurten Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak jarritako postua dago azokaren barruan. Horretan Liztor beltzak bertako erleak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azoka, baserria, haurrak, landalur, produktuak
Bidalita Azoka, Erakusketak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »
Datorren igandean, hilak 8, izango da Koadrilen Eguneko bazkarirako txartelak erosteko azken eguna. Dagoeneko 300 lagunek eman dute izena 23an Errenteria-Oreretako kaleak laranjaz jantziko dituen ekimenerako. Datorren igandea izango da madalenetako Koadrilen Eguneko bazkarirako txartela erosteko azken eguna. Interesdunek Sindikato edo Arkaitza tabernetan erosi beharko dute txartela, 15 euroan orokorra, eta 8 euroan haurrena, eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:23, aurretik, eman, haurrak, izena, koadrilak, laranja, Madalenak
Bidalita Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Igandean, Zuloaga memorialeko umeen finalak jokatu zituzten Fanderiako pilotalekuan. Partidez gain, maila bakoitzeko pilotari onenak aukeratu zituzten, eta Benjamin Mailan Alberdi izan zen, Alebin Mailan Aranguren, Haur Mailan Aizpuru eta Kadete Mailan Medina. Partiden emaitzak errenteria.hitza.info webgunean ikus daitezke.
Irakurri gehiago
Etiketak:finala, haurrak, Pilota, Zuloaga
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ostiralean amaituko dituzte entrenamenduak EAT Errenteriako Atletismo Taldeko ikasleek, eta hori dela eta, begiraleek Gurasoak vs Haurrak ekimena antolatu du biharko. Bertan, seme-alabek urtean zehar egiten dituzten hainbat proba egin ahal izango dituzte gurasoek, eta hor ikusiko da zein moldatzen den hobeto. Ekimena, 17:30ean hasiko da Beraungo Mikel Odriozola estadioan.
Irakurri gehiago
Etiketak:Atletismo, EAT, guraso, haurrak, vs
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »
‘Mikelekin Londresera’ ekimena abiatu dute Errenteriako Udalak eta Mikel Odriozola atleta olinpikoak elkarlanean. Odriozolak Londreseko Olinpiar Jokoetan hartuko du parte 50 kilometroko ibilketa proban abuztuaren 11n eta horren harira antolatu duten ekimenak, kirola sustatzea, eta Olinpiar Jokoak herritarrengana eta bereziki haurrengana hurbiltzea du xede. Beste helburu bat ere badu, ordea, errenteriarren babesa Mikel Odriozolari helaraztea [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:galdetu, haurrak, hitzaldiak, jokoak, Odriozola, olinpiar
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Udal Kirol Patronatuak kirol ikastaroak antolatu ditu 3 urtetik gorako haurrentzat udarako: Uda Kanpaina. Horien asmoa da “eskolaumeei hastapen eta perfekzionatze ikastaro batzuk ematea, kirol jarduerak praktika ditzaten, eta ikasturtean zehar egindako jardueren osagarri izan daitezen”, azaldu du patronatuak. Jaiak direla eta, lehen txanda ekainaren 25ean hasiko da, eta hamar saiokoa izango da gainontzekoak bezala. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:haurrak, ikastaro, kirol, Uda
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Juan Carlos Alonso psikologoak irakurtzeak haurrengan duen garrantziaz hitz egingo du bihar arratsaldean Cristobal Gamon ikastetxean. Hain zuzen, Irakurketa eta ipuinen garrantzia haurren garapenean izenburua duen hitzaldia emango du. Hori guraso eta langile guztiei zuzendua dagoen jakinarazi du ikastetxeak.
Irakurri gehiago
Etiketak:alonso, Carlos, Gamon, garrantzi, haurrak, irakurri, Juan, psikologiko
Bidalita Ekitaldiak, Hezkuntza, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »
Touringek deia egin die 2001ean jaiotako haurrei. Alebin Mailan jokatu nahi badute, hilaren 8an (asteartean) Touringen zelaitik pasatu behar dute, 17:30ean. Ahalik eta gazte gehien agertzeko deia egin dute, “ahalik eta talde onena osatzeko”. Hilaren 15ean, ordu eta toki berean, beste proba bat egingo dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:haurrak, probak, touring
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ostegunero bezala, haurrentzako ipuina kontatuko dute, gaur, 18:00etatik 18:45era, haur liburutegian (Xenpelar Etxean): El pequeño fantasma cuenta cuentos y entusiasta . Sarreragatik ez da ezer ordaindu behar.
Irakurri gehiago
Etiketak:Etxe, haurrak, ipuin, kontalaria, Xenpelar
Bidalita Ekitaldiak, Ipuin kontaketa, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ostegunero moduan, haurrentzako ipuinak kontatuko dituzte etzi (osteguna) haurren liburutegian, Xenpelar Etxean. Oraingoan, Kamishibai -ren txanda izango da. Kontakizuna 18:00etatik 18:45era egingo dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:haurrak, ipuin, kamishibai
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »