Hirigintza eta Mantenu Departamentuak jakinarazi duenez, atzo hasi ziren Basanoagako igogailua kentzen, eta hortik aurrera, obrak azken fasean sartuko dira. Astelehen goizean sinatu zuten Julen Mendoza alkateak eta obren UTE eta hornitzaileek akordioa, igogailua eraikitzeko lanekin jarraitzeko.
Irakurri gehiago
Etiketak:basanoaga, garabia, hasi, igogailu, kentzen
Bidalita Azpiegiturak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
EAT Errenteriako Atletismo Taldeko atletismo eskolak estreinatu du ikasturte berria. Igandean, Irungo Plaiaundin lehiatu zuten. 27 atletek parte hartu zuten, Benjamin, Alebin eta Haur mailetan. Markarik onena Alebin Mailan egin zuen Izaro Irastorzak, lehenengo postua lortu baitzuen luzera jauzian, 3,73 metroko saltoarekin, bigarren geratu zen bere EATeko beste kide bat, Sara Blanco (3,49 metro).
Irakurri gehiago
Etiketak:Atletismo, denboraldia, EAT, eskola, hasi
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Atsedenaldi luzearen ondoren, lanean hasi dira ludoteka eta gaztelekuak, askotariko adinetako jendearentzako ekintzak proposatuz. Ludotekak 2000 eta 2006. urte artean jaiotako haurrei zuzenduta daude. Bertan, tailer, mahai joko eta askotariko ekimenak izango dituzte. Horrez gain, ludotekako hainbat materialen mailegua ere eskaintzen diete bazkideei. Astelehenetik ostiralera daude zabalik, 17:30etik 19:30era. Bestalde, izena emateko herriko ludoteka batetik [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Gazteleku, hasi, ikasturtea, ludoteka
Bidalita Aisia, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »
Inauteriak urruti daudela iruditu arren, horiek prestatu ohi dituztenek badute lanean hasteko garaia, eta horren adibide da Telleriko konpartsa. Larunbat eta igandetan ditu entseguak ikastetxean bertan: larunbatetan, 18.30tik 20:00etara biltzen dira eta igandetan 12:00etatik 13:30era. Konpartsan sartu nahi duenak nahikoa du entseguetan azaltze edota comparsatelleri[a bildua]gmail.com helbidean izena eman beharko du.
Irakurri gehiago
Etiketak:entseguak, hasi, konpartsa, Telleri
Bidalita Aisia, Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »
Joan den astean hasi zuen denboraldia Ohorezko Mailak, eta orain Erregional Preferentearen txanda da. Beti Onak bihar izango du lehenengo partidua, Santo Tomas Lizeoaren kontra. Denboraldiko estreinaldia etxetik kanpo egin beharko du, Donostian, Berioko futbol zelaian.
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti, denboraldia, hasi, Ona, Preferente
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Aurtengo Musikastek hasi du bere ibilbidea. Astebetez, euskal musikari errepasoa egin, eta batik bat lehengo musikarien musika entzun ahal izango da. 40. ekitaldi honetan gogoan izango dute Francisco Escudero konpositorea, bere jaiotzaren mendeurrena baita, eta gaur hain zuzen, Escuderori buruzko hitzaldiarekin inauguratu dute Musikaste. Itziar Larrinaga musikologoak eman du. Aurretik, Jon Bagues Musikasteren zuzendariak datozen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:escudero, francisco, hasi, hitzaldi, Musikaste
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »
Gaurtik aurrera Lurraldebus txartela erabil daiteke hiri barruko autobusetan. Autobusetako gidariek azaldu dutenez, gaur, oraindik, ez dute herritarrek txartela askorik erabili, baina jendea jakitun zen duela egun batzuetatik aldaketaren bat egongo zela. “Makinen oinarriak jarrita zeuden aurretik, eta jendea galdezka zebilen noiz jarriko zuten martxan”, esan du Jose Luis Garcia gidariak. Gaur, berriz, prezioengatik eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:autobus, barru, erabiltzen, hasi, hiri, Lurraldebus, txartela
Bidalita Azpiegiturak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Josune Bermudez alebinak eta Aintzane Pescador Haur Mailakoak domina lortu dute Irunen . Udazkena bete-betean dela, kros denboraldia hasi dute Errenteriako Atletismo Taldeko (EATko) kideek. Denboraldiari hasteko ohitura bihurtu den Irungo krosa egin zuten igandean, Txingudi Ikastolako zelaietan. EATko atletismo eskolako hainbat kidek hartu zuten parte bertan. Alebin Mailan, hiru izan ziren parte hartu zutenak: Josune Bermudez, Maialen Machin eta Oier Castillo. Oso lokaztuta ez zegoen 1.200 [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:denboraldia, domina, EAT, hasi, kros
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Beti Bizkor erretiratuen elkartea astelehenetik aurrera hasiko da ikastaroekin. Hala, erretiratuei deialdia egin diete Maialen koruan parte hartzeko. Horrez gain, aukera dago saskigintzan, bingoan, antzerkian, yogan, tai chian, wing chun, marrazketan, josketan, aretoko dantzetan, frantsesean, ingelesean, euskaran, buruko gimnasian, laboreetan eta mendiko ibilaldietan izena emateko.
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti Bizkor, hasi, ikastaro, ikasturtea
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »
Denboraldi osoan zehar ez da futbolik faltako: igandetik hasi eta ekainera arte, futbol 7 txapelketa jokatu dute. Aurtengo hamargarren aldian, 50 talde (900 jokalari) ariko dira nor baino nor. Hala ere, patronatutik jakinarazi dute zenbait taldek kanpoan geratu behar izan dutela toki falta dela eta. Hamar taldeko bost multzo osatu dituzte, eta hiru fase jokatuko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:futbol 7, hasi, txapelketa
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »