Hezizerb elkarteak, aldundiak eta udalak antolatutako gazteen parte hartzea sustatzeko bigarren saioa egingo dute bihar, Foru plazan, 11:00etatik 13:00etara. Memoria historikoa landuko dute, eta horretarako, garai bateko eta oraingo argazkien bidez herriaren garapena ikusiko dute hainbat belaunalditako lagunek.
Irakurri gehiago
Etiketak:gazteen, hartze, parte, sustatu
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
2013ko aurrekontuak egiteko parte hartze prozesua aurrera doa gutxinaka. Gaur, hirigintza arloan herritarrek dituzten proposamenak bilduko dituzte udaleko ordezkariek. Bilkura 18:30ean izango da Xenpelar Etxean. Bilera horretan, 2012ko aurrekontuaren exekuzioaren aurkezpena egingo dute hasteko, eta ondoren, berriz, 2013ko aurrekontuei begirako ekarpenak bilduko dituzte Hirigintza, Hiri Mantenua eta Trafiko departamentuei dagokionez. Era berean, 2013ko aurrekontuen zirriborroa [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aurrekontu, hartze, parte, prozesua
Bidalita Paperekoa, Udala | Ez dago iruzkinik »
Herenegun gobernu taldeak aurrekontuak herritarrekin batera egiteko prozedura aurkeztu zuen herritar eta elkarteen aurrean. Jose Manuel Ferradas, Julen Mendoza eta Jon Txaskok udalak aurrekontuetarako daukan asmoaren berri eman zieten gerturatutakoei, eta horrez gain, parte hartze prozesu horrek izango duen egutegia ere zehaztu zuten udalaren ordezkariek.
Irakurri gehiago
Etiketak:aurrekontu, hartze, parte, prozesu
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Atzo arratsaldean udal gobernu taldeak aurrekontuak egiteko martxan jarriko duen prozesuaren berri eman zieten errenteriarrei. Merkatuzarren bildu ziren hamarnaka lagun, eta datorren urtera begirako aurrekontuak herritarrekin batera egin nahi dituztela jakinarazi zieten. Prozedura hori nola egingo duten ere azaldu zuten, eta egutegia ere zehaztu dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:aurrekontu, hartze, parte, prozesua
Bidalita Udala | Ez dago iruzkinik »
Hurrengo urteari begirako aurrekontuak osatzerako garaian herritarren ikuspuntua kontuan hartu nahi du udal gobernu taldeak, eta horretarako prozesu bat abiaraziko du. Bihar bertan jarriko du martxan, bilera ireki bat antolatu baitu, 18:30ean, Merkatuzarren. Kokatzeko batzarra izango da, eta udalak aurrekontuetarako daukan proposamenaren berri emango die partaideei. Horrez gain, egutegi bat ere emango die, beste bi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:2013, Aurrekontuak, hartze, herritarren, parte
Bidalita Ekonomia, Paperekoa, Udala | Iruzkin bat »
Udal gobernu taldeak parte hartze prozesu bat egingo du aurrekontuetan herritarren ikuspuntua kontuan hartzeko. Julen Mendoza alkateak azaldu duenez, “aurrekontuak konpartitu” nahi dituzte, demokratikoagoa delako eta ardura partekatu nahi dutelako. Era berean, beste bide bat zabalduko dute alderdi politikoekin akordioak lortzeko. Lehenengo aldiz ireki du udalak aurrekontuak egiteko parte hartze prozesu bat, eta esperientzia pilotua [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Aurrekontuak, hartze, parte, prozesu
Bidalita Udala | Ez dago iruzkinik »
Atzo izandako bileraren ondotik, Ingurumen Aholku Kontseiluak herriko hondakinen kudeaketan herritarrek parte hartzeko prozesu bat martxan jarri du. Hala nola, auzoz auzo bilerak egingo dituzte herriko hondakinen egungo egoerari buruzko txostena aurkeztu eta hondakinak biltzeko sistemen inguruan eztabaidatzeko. Hortik ateratako ondorio eta proposamenak bildu eta Ingurumen Aholku Kontseiluak azken dokumentua udalari igorriko dio. Azarorako amaituta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:hartze, hondakinen, ingurumen, kontseilua, kudeaketa, parte, prozesu
Bidalita Ingurumena, Nabarmenak | Iruzkin bat »
Errenteriako Berdintasun Kontseiluak antolatuta, Emakumeak udal politikan mahai ingurua egingo dute udal hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi nagusien parte hartzearekin. Maria Angeles Machin izango da PSE-EEko ordezkaria, Julen Mendoza Bildukoa, Maite Peña EAJkoa, Maria Angeles Bastos PPkoa, Jose Manuel Ferradas EBkoa, Joxe Mari Burgos Hamaikabatekoa, eta Iñigo Imaz Aralarrekoa. Arantxa Iraola kazetariak gidatuko du. Datorren asteazkenean izango da 18:30ean, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:alderdi, emakumea. udala, guztiak, hartze, inguru, mahai, parte
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »