Mezuak etiketatuta ‘ Haizetara ’

Mari Domingik eta Olentzerok harrera egingo diete etzi herriko haurrei

2012/12/21
Nork
Mari Domingik eta Olentzerok harrera egingo diete etzi herriko haurrei

Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen Olentzerok Iraultza dantza taldearen laguntza izango du Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen Olentzero etzi aterako da Madalen ermitatik, 17:00etan. Eguna, baina, ez da horretara mugatuko: 12:00etan, Lau Haizetararen egoitzan (Pablo Iglesias kalean, topoaren geltoki parean), tradiziozko ahozko ipuinak kontatuko dizkiete haurrei. Egun osoan zehar baserritar jantzia soinean izateko eskatu dute elkarteko kideek, eta opariak egiteko garaian «euskal kulturaren alde» egiteko aholkatu dute. 17:00etan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Deialdiak, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Txotxongilo ikuskizuna Lau Haizetara elkartean

2012/11/30
Nork

Lau Haizetara  Euskaldunon Elkarteak 3 urtetik gorako haurrentzat Etxean goxo   emanaldia antolatu du Kutxak lagunduta. Asteartean 18:00etan izango da Lau Haizetararen egoitzan (Pablo Iglesias, 11).

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Antzerkia, Ekitaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Lau Haizetara elkarteak babesa adierazi die sei gazteei

2012/11/22
Nork

Geroz eta atxikimendu handiagoa lortzen ari dira espetxeratzeko arriskuan dauden sei gazte auzipetuak, eta Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea ere batu zaio. Elkarteak “erabat lekuz kanpokotzat” jo ditu gazteei egotzitako zigorrak —sei eta sei urte eta erdikoak—, eta halako erabakiak “normaltasuna eta bizikidetzera bidean oztopo” direla adierazi du. “Garaiak aldatu diren honetan jendarteak ez du ulertzen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Euskaldun berriei ateak zabaltzen

2012/06/27
Nork

Mintzalaguna egitasmoak bukatu berri du ikasturtea, eta balorazio “oso positiboa” egin du Josu Arruabarrena koordinatzaileak.  Emandako datuen arabera, 61 mintzalagun eta hamalau mintzalaguntzaile pasatu dira ikasturte honetan egitasmotik, “guztira, hemezortzi talde osatu ditugu, eta gehienak AEK eta Udal Euskaltegitik etorritako euskara ikasleak izan dira”. Datu bat ere nabarmendu du koordinatzaileak: “Aritu direnen artean 50  emakume [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Jolasean Eskolatik Kalerarekin

2012/06/23
Nork
Jolasean Eskolatik Kalerarekin

Hainbat haur animatu dira goiza Eskolatik Kalera ekimenarekin pasatzera. Goiz-goizetik altxorraren bila atera dira pirataz jantzita, eta herriko kaleetan barrena ibili dira ea nork topatzen duen lehenengo. Horretarako, baina, hainbat proba egin behar izan dituzte. Eguerdi aldera, tailerrak programatu dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Euskara | Ez dago iruzkinik »

Eskolatik Kaleraren I. Topaketa aurkeztu dute, jaia baino xumeagoa

2012/06/20
Nork
Eskolatik Kaleraren I. Topaketa aurkeztu dute, jaia baino xumeagoa

Ikasturteari agur esango dio etzidamu Eskolatik Kalera ekimenak, eta hori ospatzeko aurten, jaia beharrean, topaketa egingo dute. Hamar urtez jaia egin ostean, aurten hori baino xumeagoa izango den ekitaldiarekin amaituko dute ikasturtea, “egitasmoa bera indartu eta ekimen berriekin osatze aldera, eta garaiak ere hala eskatzen dutelako”, zehaztu du Lau Haizetara elkarteak, ekimenaren antolatzaileak. Atzo aurkeztu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Euskara, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Euskaltzale bat zigortuta

2012/01/20
Nork

“Joan den astelehenean, Espainiako Auzitegi Nazionalak Oarsoaldeko hamasei gazte auzipetuen gainean hartutako erabakia ezagutu genuen. Errenteria-Oreretako sei gazteri, sei eta sei urte eta erdi arteko zigorra ezarri die epaiketa izan eta sei hilabetera heldu den epaiak. Zigortutako gazte horietako bat, Iosu Arruabarrena da. Iosu, Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteko langilea da eta Mintzalaguna egitasmoaren arduraduna. Euskaltzalea, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Hartu hitza, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Badatoz Olentzero eta Mari Domingi

2011/12/21
Nork

Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatuta, etzi helduko dira Olentzero eta Mari Domingi udalerrira. Egun bateko aurrerapenarekin helduko dira, gainera, haurren gutunak jaso eta beraien ametsak egi bihurtzeko helburuarekin. Ostirala izanik, jende ugari bilduko dela espero dute Olentzero eta Mari Domingi lantaldeko kideek, “eguraldiak laguntzen badu, behintzat”, zehaztu du Xixilio Maritxalarrek. Zazpi urte dira Lau Haizetara [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Euskara, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Iosu Arruabarrena: “Jendearengana nola iritsi da Mintzalaguna egitasmoaren erronketako bat”

2011/10/27
Nork
Iosu Arruabarrena: “Jendearengana nola iritsi da Mintzalaguna egitasmoaren erronketako bat”

Euskaraz hitz egiteko txoko bat  irekitzen die euskaldun berriei Lau Haizetara elkartearen Mintzalaguna egitasmoak. Euskaldun zaharrak edo mintzalaguntzaileak, euskaldun berri edo mintzalagunekin elkartzen dira astean behin, ordubetez, euskaraz hitz egiteko. Iosu Arruabarrena (Errenteria-Orereta, 1987) da mintzalaguntzaileetako bat. Zer da Mintzalaguna egitasmoa? Mintzalaguna Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak aurrera daraman egitasmoetako bat da.  Euskara ikasten ari direnei edo bere garaian ikasi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Euskara, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Pegatina eta hitz goxoen lehiaketan parte hartu daiteke

2011/06/16
Nork

Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatuta, berriz ere Pegatina eta Hitz goxoen lehiaketetan parte hartzeko aukera dago. Beste behin euskararen erabileraz ohartarazi eta berau bultzatzeko helburuarekin antolatu dituzte bi lehiaketak. Pegatina lehiaketan parte hartzeko baldintza batzuk bete beharko dira. Neurriari dagokionez, bi motako pegatinak aurkeztu ahal izango dira. Pegatina laukizuzenek 10×8 zentimetroko neurria izan beharko dute, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Euskara, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Sanagustin kulturgunea
8,00 €

deskontua

%33

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)