Mezuak etiketatuta ‘ gure ’

Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleek bat egin dute Eleak-en ekimenarekin

2012/11/12
Nork

Errenteria-Oreretako sei gazte espetxeratzear direla eta, Eleak mugimenduak martxan jarritako Gure Etxeko Atea Zabalik Dute kanpainarekin bat egin dute Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleek. Mobilizazioa ezinbestekotzat jo dute auzipetuei babesa emateko. “Behin baino gehiagotan errepikatu dugu gazteak garela, eta ez terroristak, eta ideia batzuengatik espetxeratzea lotsagarria iruditzen zaigula”, adierazi dute, eta ildo horretatik, Espainiako eta Frantziako estatuek [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Gutuna: “Gure Etxeko Atea Zabalik Dute”

2012/11/08
Nork

Gure herriko sei gazte espetxeratzeko arriskuan daude. Azken hamabost urteetan euskal herritar askoren aurkako salbuespen politikaren ondorioz daude egoera larri horretan. Joan den urtean epaituak izan ziren, eta sei urte inguruko kartzela zigorra ezarri zieten epaileek, gazte erakunde independentista bateko kideak izateagatik. Hain zuzen ere, zilegia ez ezik, legezkoa izan beharko lukeen jarduera politiko batengatik. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Hartu hitza, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

“Kolektibitatearen ilusioaz eta desilusioaz hitz egin nahi genuen”

2012/04/18
Nork
“Kolektibitatearen ilusioaz eta desilusioaz hitz egin nahi genuen”

Gure bide galduak antzezlana taularatuko du  igandean bigarrenez Errenteria-Oreretan Dejabuk, bertan estreinatu zuela ia urtebete beteko denean. Donostia Saria jaso berri dute Dejabukoek lan horrekin. Urko Redondo sariaz eta dituzten proiektu berrietaz mintzatu da Oarso Bidasoko Hitza-rekin. Donostia Saria jaso berri duzue ‘Gure bide galduak’ lanarekin. Zer suposatu  du zuentzat? Oso pozik jaso dugu, ez genuelako espero gu aintzat hartzea Donostia Sarirako, eta poza handiarekin hartu dugu. Hutsetik hasi genuen lana [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Dejaburen “Gure bide galduak” datorren igandean

2012/04/13
Nork

Datorren igandean, hilak 22, Dejabuk Gure bide galduak ikuskizun arrakastatsua emango du Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:00etatik aurrera. Lan horrekin antzerki konpainiak Donostiako Antzerki Saria irabazi zuen joan den otsailean. Dejabuk bigarren aldiz emango du lana Errenterian, taldea bera herrikoa delako eta baita herri honen historiarekin oso lotuta dagoelako ere. Sarrerak lortzeko Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilatik pasatu beharko da [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Antzerkia, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gure Tokik irabazi du Euskaldarrak elkartearen gastronomia erakustaldia

2012/04/03
Nork
Gure Tokik irabazi du Euskaldarrak elkartearen gastronomia erakustaldia

Errenteriako Gure Toki elkarteak irabazi du Euskaldarrak elkarteak antolatu duen XXVII. Gastronomia Erakusketa. Jose Mari Martinez eta Juanmi Astizen Txipiroiak boletus, mugurdi eta bere tintarekin beteak izan da, epaimahaiaren iritziz, platerik onena. Aurkeztutako plateren “kalitatea eta maila onak” irabazlea aukeratzeko garaian “lan zaila” jarri diela zehaztu dute epaimahaiko kideek. Bigarren saria ere Errenterian gelditu da. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Dejaburen ‘Gure bide galduak’ lanak irabazi du Donostia Antzerki Saria

2012/02/29
Nork

Errenteria-Oreretako Dejabu panpin laborategiaren Gure bide galduak antzezlana saritu dute: Donostia Antzerki Saria eman diote. Epaimahaiaren arabera, sormen propioko lana dela izan dute kontuan, baita zuzendaritza lana eta soiltasuna ere. Izan ere, lana ideia sinple batetik konplexutasunera doala adierazi du epaimahaiak. Zehazki, 10.000 euro eta Txiki Agirre artistaren margolan bat biltzen ditu sariak. Ondoren, 2015. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Asteburuan Zornotzan eta Luhuson izango da Dejabu ‘Gure bide galduak’ lanarekin

2011/12/16
Nork

Bi emanaldi, bi tokitan. Asteburuan Zornotzan (Bizkaia) eta Luhuson (Lapurdi) emango du Gure bide galduak antzezlana Dejabu Panpin Laborategiak. Gaur, 21:30ean, Zornotza aretoan izango da Bizkaiko herrian, eta bihar, berriz, 20:00etan, Luhusoko Harri Xuri kultur gelan. Bost aktore igoko dira taula gainera, eta zuzeneko gitarra doinuak ere entzuteko aukera izango da. Konpainian ohikoa den errealismo magikoa erabiliko dute, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)