Mezuak etiketatuta ‘ gobernu ’

Ordenantza fiskaletarako gobernu taldearekin akordio partzialetara ailegatu da PSE

2012/10/26
Nork

Datorren astearteko udalbatzarrean ordenantza fiskaletarako eztabaidatuko dituzte zinegotziek, eta PSE-EEk jakinarazi du akordio partzialetara ailegatu dela Bildu eta Ezker Anitzarekin. PSE-EEren arabera, udal gobernuak aurkeztutako proposamenari hainbat zuzenketa planteatu dizkiote, eta “negoziazio positiboa” izan da, zuzenketa gehienetan adostasuna lortu dutelako. Hala nola, langabe, 20 urtetik beherako gazte eta familia ugarientzat %50eko hobariak proposatu dituzte kirol [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Tokiko gobernu batzarrak zenbait kale asfaltatzeaz hitz egingo du etzi

2012/10/17
Nork

Etzi bilduko da tokiko gobernu batzarra, eta herriko zenbait kale asfaltatzeko lanak esleitzea eztabaidatuko du. Horrez gain, azken akta irakurri eta onartuko dute, bidezkoa bada. Bilera 08:00etan hasiko da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Udala | Ez dago iruzkinik »

Hamarnaka lagunek salatu dituzte Espainiako Gobernuaren murrizketak

2012/07/18
Nork
Hamarnaka lagunek salatu dituzte Espainiako Gobernuaren murrizketak

Hamarnaka lagunek egin zuten bat atzo ELA, LAB, ESK, EILAS, Hiru, EHNE, CGT-LKN eta CNT sindikatuek, zein askotariko eragileek, Espainiako Gobernuak onartu duen azken neurri sortaren aurka egiteko deitutako elkarretaratzearekin. Irunen ere egin zuten mobilizazioa. Goizeko hamaiketan hasi zuten protesta Errenteria-Oreretako Lanbideren egoitzaren aurrean, eta txistu eta lapiko hots artean salatu zituzten murrizketak. Besteak beste, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

PSE-EE: “Bilduren hobekuntza gehienak gobernuarenak dira”

2012/06/19
Nork

Udal Gobernu Taldeak agintean egin duen urtearen irakurketa egin ondoren, Errenteriako PSE-EEk ere bere balorazioa egin du. Hala, udalak denbora horretan aurkeztutako “hobekuntzen %90″ sozialistek martxan jarritako “edo ongi bideratutako proiektu eta obrei” dagozkiela adierazi du. Adibide bezala aipatu ditu Kaputxinoetako igerilekuak, Gaztañoko babes ofizialeko 30 etxebizitzak, eta Lurraldebus txartela. Udalak nabarmendutako parte hartzearen gainean, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Paperekoa, Politika, Udala | Ez dago iruzkinik »

PSE: “Bilduren hobekuntza gehienak gobernuak martxan jarritakoak dira”

2012/06/15
Nork

Udal Gobernu Taldeak agintean eman duen urtearen balorazioa egin ostean, PSE-EEk ere bere irakurketa egin du, eta adierazi duenez, “Bilduk aurkeztutako hobekuntzen %90 sozialistek martxan jarri edo zuzendutako proiektu eta lanei dagozkie”. Hala nola, Kaputxinoetako igerilekuak, Gaztañoko Babes Ofizialeko 30 etxebizitzak eta Lurraldebus txartela ezartzea aipatu ditu. Gobernu taldeak nabarmendutako parte hartzeari dagokionez, “auzo elkarteekin [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Politika, Udala | Ez dago iruzkinik »

Eroskiri jarduera lizentzia ematea aztertuko dute

2012/06/14
Nork

Bihar Tokiko Gobernu Batzarrak ohiko bilkura egingo du, 20:00etatik aurrera, eta bertan, puntu nagusi bat edukiko dute eztabaidatzeko: Eroskiri sailkatutako jarduera lizentzia eta obra baimena ematea Niessen merkataritza zentroan dagoen supermerkaturako. Horrekin batera, baita hozteko kamerak eta aire girotuko instalazioa jartzeko baimena ematea ere. Ekainaren 1eko ohiko bilkurako eta ekainaren 8ko ezohikoko aktak ere irakurriko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Udala | Ez dago iruzkinik »

Gobernu taldeak herritarrekiko “gertutasuna” eta “norabide argia” nabarmendu ditu

2012/06/08
Nork
Gobernu taldeak herritarrekiko “gertutasuna” eta “norabide argia” nabarmendu ditu

Urtebete egin du Bilduk eta Ezker Anitzak osatutako Udal Gobernu Taldeak agintean, eta sei hilabeterekin bezala, hamabi hilabeteen balantzea egin du. Denbora horretan, “gertutasunean oinarritutako eta norabide argi eta arduratsua duen gobernua” osatu dutela adierazi du Julen Mendoza alkateak. Herritarrekiko gertutasuna parte hartzean oinarritu dela iritzi dio. Ildo horretatik, “gainontzeko alderdiekin elkarrizketarako gaitasuna” izan duela [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Nabarmenak, Politika, Udala | Iruzkin bat »

Gobernu taldearen laikotasun proposamena ez da aurrera atera

2012/05/31
Nork
Gobernu taldearen laikotasun proposamena ez da aurrera atera

Bilduk eta Ezker Anitzak aurkeztutako laikotasun proposamenak ez zuen aurrera egiterik izan herenegungo udalbatzarrean. Proposamena aurkeztu zuten bi alderdien bederatzi bozkak jaso zituen laikotasunaren aldeko adierazpen instituzionalak, eta EAJk, PPk eta PSE-EEk, berriz, kontra egin zuten. Boto bakarragatik, beraz, bertan behera gelditu zen. Haren ordez, PSE-EE alderdiak aurkeztutako emendakinak egin zuen aurrera. Udal Gobernu Taldearen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Laikotasunaren alde egiteko mozioa aurkeztuko du plenoan gobernu taldeak

2012/05/18
Nork
Laikotasunaren alde egiteko mozioa aurkeztuko du plenoan gobernu taldeak

Laikotasunaren aldeko mozioa aurkeztuko dutela jakinarazi dute Bildu koalizioak eta Ezker Anitzak, hilaren 29ko osoko bilkuran. Horren berri emateko, agerraldia egin zuten atzo goizean Ezker Anitzako Jose Manuel Ferradasek eta Bilduko Luisma Diezek. Aurreko Udalbatzek “erantzun izan ez duten gaiari aurre egiteko unea» dela esan zuten, Errenteria-Oreretan dagoen “erlijio aniztasuna” eta “laikotasunerako eskubidea” kontuan harturik. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Iruzkin bat »

“Konponbide garaia” dela aldarrikatu dute hamarnaka lagunek

2012/05/11
Nork
“Konponbide garaia” dela aldarrikatu dute hamarnaka lagunek

Bateragune auziaren gainean Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia salatzeko eta “konponbide garaia” dela aldarrikatzeko, hamarnaka herritarrek egin dute bat Errenteriako Gobernu Taldeak gaur eguerdirako deitu duen elkarretaratzearekin. Auzitegi Gorenaren epaiaren harira, adierazpen instituzionala egin zuen atzo Errenteriako Udalak. Bertan auzipetutako bost lagunak, eta bereziki Sonia Jacinto oreretarra askatzeko eskatu zuen eta epaiaren “izaera politikoa” salatu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Sanagustin kulturgunea
9,00 €

deskontua

%25

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)