Gipuzkoako Pala Motzeko Txapelketaren finalak jokatuko dituzte etzi, 09:30etik aurrera, Fanderian. Gaur eta bihar ere partidak izango dira. Informazio gehiago: errenteria.hitza.info -n.
Irakurri gehiagoGipuzkoako Pala Motzeko Txapelketaren finalak jokatuko dituzte etzi, 09:30etik aurrera, Fanderian. Gaur eta bihar ere partidak izango dira. Informazio gehiago: errenteria.hitza.info -n.
Irakurri gehiago
Hauteskunde kanpaina bizi-bizi doa, eta gaur goizean, Zumardian Iñaki Arriola PSE-EEko Gipuzkoako zerrendaburua ikusi ahal izan da. Herriko PSE-EEko kide diren eta hautagai zerrendan ere badauden Jose Angel Rodriguez, Maria Rodriguez eta Isaac Palenciaren laguntzarekin banatu ditu arrosak. Errenteria-Oreretako bi alkate ohiren babesa ere jaso du: Miguel Buen eta Juan Carlos Merino.
Irakurri gehiagoDuela egun batzuk Oreretako langabeen batzarrak Gipuzkoa mailan egingo dute batzar baten berri eman zuen. Bihar izango da Urnietako kultur etxean, baina ez 10:00etan iragarri bezala, 18:00etan baizik. Aurretik ere, martxoaren 9an, Gipuzkoako langabeen plataforma elkartu zen eta bertan parte hartu zuen Errenteria-Oreretako langabeen batzarrak. Herriko batzarrarekin batera izan ziren, Azkoitia inguruko, Urnieta inguruko eta [...]
Irakurri gehiagoBatelak ikusteko parada izango da etzi, Oiartzun ibaian, Hibaika arraun elkarteak estropada antolatu baitu. 11:30ean irtengo dira batelak, eta erlojuaren kontra ariko dira: Zumardiko zubitik Iztietako pasealekuaren bukaeraraino. Gipuzkoako Ligarako puntuagarria izango da estropada. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 80 batel inguru bilduko dira etzi.
Irakurri gehiagoElurra gainditu ezineko oztopoa izan zen Gipuzkoako boxeo txapelketarentzat , eta bertan behera geratu zen larunbatean Beraungo frontoian egitekoak ziren boxeo gaua. Horrenbestez, martxoaren 17ra (larunbata) atzeratu dute txapelketa. Antolatzaileek ez dute zehaztu ordua. Hala ere, txartelak erosi dituztenek gorde ditzatela eskatu dute, txapelketa horretara sartzeko balioko baitute.
Irakurri gehiagoGipuzkoako Boxeo Txapelketa jokatuko dute bihar Beraungo frontoian, Gipuzkoako Boxeo Federazioak eta udalerriko Pako Bueno boxeo taldeak antolatuta. Alfonso Gonzalez Zamoritak eman zituen txapelketaren gaineko azalpenak atzo Galtzarabordako kiroldegian egindako agerraldian. Berekin batera izan ziren Nikolay Zabalotski eta Jon Nagore Paco Bueno taldeko boxealariak. “Pisu guztietako ordezkariak izango dira txapelketan ziurrenik”, zehaztu zuen Zamoritak agerraldian. [...]
Irakurri gehiagoHilaren 15ean Gazte Mailako Gipuzkoako judo txapelketa jokatu zuten Tolosan, eta Peio Cazorla Sayoa judo taldeko kideak maila ona erakutsi zuen. Borrokak ippon bidez irabazi zituen, denboraldi hasiera ona berretsiz. Gazte Mailako eskolarteko jardunaldian Eneko Serrano hirugarren izan zen, eta Ekaitz Albarran bosgarren.
Irakurri gehiagoBeste behin ere EAT Errenteria Atletismo Taldeko atletak bikain ibili dira. Oraingoan, beteranoak izan dira lan txukuna egin dutenak. Igandeko Beteranoen Gipuzkoako Kros Txapelketan zortzi domina erdietsi zituzten Eibarren: sei urrezko domina (guztiak banaka taldean lortutako bat izan ezik), eta zilarrezko eta brontzezko bana. Zilarrezko domina Antonio Castrok lortu zuen, eta brontzezko domina, berriz, gizonen [...]
Irakurri gehiagoGipuzkoako txapelketaren barruko pala motza, gomazko paleta eta eskuz binakako lau partida jokatuko dituzte bihar eta etzi Fanderian. Pala motzean, nagusien bigarren mailan, Landare 2 (Richard Benoit-Ruben Pichel) Atxurbide taldearen kontra ariko da, bihar, 21:15ean. Etzi, berriz, bi lehia izango dira. Gomazko paletan, nagusien bigarren mailan, Batzokikok (Agosti Elizazu eta Ignacio Martinez) Altzatarra 1en kontra [...]
Irakurri gehiagoGipuzkoako pala motzeko txapelketan, nagusien 2. mailan, Landare 2ko taldeak (Richard Benoit eta Mikel Sukia) 26-40 irabazi dio Oiangu 2ri. Landare 1eko Iñaki Elorza eta Imanol Lujanbiok, berriz, 21-40 galdu dute Urnieta 2ren kontra.
Irakurri gehiago