Sei urtez Mikelazulo elkartearen eskuetan egon ondoren, orain gaztetxeko kultura taldeak hartu du Zine Txiroaren lekukoa. Etzi estreinatuko da, La toma dokumental argentinarraren eskutik. Herritar guztiak gonbidatu dituzte, 18:00etan, gaztetxetik pasatzera eta hausnartzera. Dokumental horretan Argentinako langileak dira protagonista. Aurreko hamarkadaren hasierako Argentinako krisian oinarritzen da, eta langile horiek garai batean lan egin zuten eta momentu horretan [...]
Oreretako Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, gaur, 22:15etik aurrera, Bertso Trama egingo dute gaztetxean. Bost bertsolarik parte hartuko dute bertso saio horretan: Odei Barroso, Alaia Martin, Xumai Murua, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Eneritz Zabaleta. Bertso trama aurkezteko bideoa ere prestatu dute Gazte Asanbladako kideek eta hori euren webgunean ikus daiteke.
Oreretako Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, bihar, 22:15ean, Bertso Trama izango da gaztetxean. Bost bertsolarik parte hartuko dute Odei Barroso, Alaia Martin, Xumai Murua, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Eneritz Zabaleta. Bideo bat ere prestatu dute ekimena aurkezteko.
Oreretako Gazte Asanbladak trinkete txapelketa prestatu du gaurko. Parte hartu nahi duenak Gaztetxetik pasatu beharko du izena ematera, 17:00etan. Gazte guztiak animatu dituzte esku pilotan aritzera.
Oreretako Gazte Asanbladak deituta, batzarra egingo dute gaur arratsaldean gaztetxean. Batzarra herriko ahalik eta gazte gehienengana zabaltzea da deialdiaren helburua, eta 18:00etan jarri dute ordua. Herriko gazte guztiak animatu dituzte batzarrera joatera, eta euren proposamenak luzatzera. Horretarako, gaztetxetik agertu besterik ez da egin behar.
Zabala Enea II Gaztetxeak osatutako eskalada taldea hasi da pixkanaka emaitza onak lortzen. Joan den asteburuan Azpeitiko gaztetxeak antolatutako Presoen Aldeko V. Eskalada Txapelketan parte hartu zuten eskalaitzaile errenteriarrek , eta horietako bat guztien artean nabarmendu zen: Ander Torres. Hasiberriak atalean txapeldun izan zen. Duela gutxiko egitasmoa izan da eskalada taldearena. 11. urteurrenaren eztabaida taldeetan hitz egindakoaren ondorioa da. Hain zuzen, eskalatzeko asmoa bai, baina herrian ezin dela kirol jarduera hori egin ondorioztatu zuten eztabaida taldeetan, eta hala, gaztetxean boulderra jarri eta taldea osatu [...]
Une “historikoaren” harira, “eskubide guztien errespetuan oinarritutako agertokia lortzeko gazte ezkertiar eta independentistak elkartzeko” deia egin dute gaztetxetik. Horretarako, Gazte Bozkaren aurkezpena egingo dute, gaur, Zabala Enea II gaztetxean, 20:30etik aurrera.
Gazte Bozkaren aurkezpena egingo dute bihar, gaztetxean: “Une garrantzitsu eta historiko honetan, giza eskubide guztien errespetuan oinarritutako bake eszenatoki bat erdiesteko aukera inoiz baino argiagoa da”. Testuinguru horretan, “ezkertiar eta independentistak” diren kateek elkartu eta komunean dituzten arazoei irtenbidea emateko aukera “paregabea” ikusten dute, eta biharko ekimena hor kokatzen da. Hala, hainbat ekitaldi prestatu dituzte, [...]
Zabalenea II gaztetxeak, XI. urteurrena dela eta, hainbat ekimen antolatu ditu urri osoan zehar, eta larunbatean izan ziren azkenekoak. Goizetik atera ziren kalera Zabaleneakoak eta hausnarketa egin zuten lehenik, Nola apurtu lotzen gaituzten kateak? gazte eztabaidaren bidez. Bertan, sozioekonomia, kultura, aisia, errepresioa, hezkuntza, euskara eta komunikazioaz aritu ziren bertaratutako gazteak. Bazkaria ez zen falta izan [...]
Zabalenea II gaztetxeak 11. urteurrena dela eta, hainbat ekimen antolatu dituzte hil osoan zehar, eta bihar, izango dira azkenekoak. Azken ekimenak izan arren, egun handiena ere biharkoa izango da. Goizetik aterako dira kalera. Urteurreneko ekitaldi horiek prestatzerako garaian, uztailean egin zen Gazte Eguna izan dute oinarrian. Bertan, herriko gazteen arazoez hitz egiten aritu ziren, eta [...]
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Bertsolari gazteen 21.en Xenpelar Saria Jone Uria getxotarrak irabazi du. Oier Aizpurua bigarren sailkatuarekin parekatuta ibili zen final osoan, baita kanporaketan ere, baina azkenean aurre [...]
Urteko azken txanpan sartzearekin batera San Silbestretako lasterketetarako prestatzen hasteko garaia izaten da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan, dagoeneko eman daiteke izena EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako [...]
Denboraldia amaitzeko Lizarrustitik Ararlarrera jongo dira Aiton Bordako mendi taldeko kideak. Hilaren 26an, asteazkenarekin egingo dute irteera egoitzatik beratik 8:30ean. Bi ibilbide aukeratu daitezke, bata 7
Tip Tap Klap elkarteko ikasleek ikasturte amaierako emanaldia egingo dute gaur arratsaldean Saldise plazan 19:00etan hasita. Clakea, dantza garaikidea eta break dance erakusketak egingo dituzte.
Countrya, rocka, bluesa, rockabillya, hillbillya… AEBeko jatorrizko musikaren sustraiak bere egin egin, eta generoko artista ezagunen bertsioak jotzen hasi zen Low Riders taldea. Hasiera batean,
Igande honetan, hilak 23, Pasaka Eskuz Oiartzungo II. Herri Txapelketa hasiko da. Txapelketari Kontzejupean hasiera eman behar zioten, baina toki berean beste ekitaldi bat dagoela eta, Iturriotzeko frontoian
Bihar Europako Musikaren Eguna da. Hori dela eta, Zarautz Abesbatzak ekitaldi berezia antolatu du egun horretarako. Hala, 19:30ean Txinpirin eta Zarautz Txiki abesbatzek kontzertua eskainiko du Ahateen parkean,