Mezuak etiketatuta ‘ Gaztelu ’

Koldo Mitxelenari buruz hitz egingo du Elixabete Perez Gazteluk astelehenean

2012/11/29
Nork

Euskararen Egunaren ekitaldien artean, Elixabete Perez Gazteluk hitzaldi bat emango du astelehenean, Koldo Mitxelena Elissalt hizkuntzalari errenteriarrari buruz: Goiko kaletik . Aurten 25 urte bete dira hil zela, urriaren 11n, hain zuzen. Hitzaldia 19:30ean hasiko da Xenpelar Etxean. Ekitaldi horren bidez, Koldo Mitxelenaren oroitzapena eta ondarea bizirik mantentzea da helburua, “euskararen inguruan egindako lan handia izan baita [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Elixabete Perez Gazteluk hitzaldia emango du Euskararen Egunean

2012/11/15
Nork

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta Euskara departamentuak antolatuta, Elixabete Perez Gazteluk gai horri buruzko hitzaldia emango du, 19:30ean, Xenpelar Etxean. Herritar guztiak animatu dituzte hitzaldi horretan parte hartzera.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Euskara, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »

Gaztelu Beldurgarria ekimena egingo dute hilaren 31n

2012/10/26
Nork

Beldurrezko gauaren harira, ludotekek hainbat ekintza antolatu dituzten hilaren 31rako, eta guztiak Gaztelu Beldurgarria ekimenaren barruan sartu dituzte. Ekintza horiek prestatzen bi hilabete pasatu dituzte ludoteka eta gaztelekuetako haur eta gazteek. Merkatuzarren eta erdialdeko ludotekan egingo dituzte 17:30etik 19:30era. Merkatuzarren eskulan eta jokoak egingo dituzte 6 urtetik gorako haurrentzat, eta mozorrotuta joateko deia zabaldu diete. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Munduko Arrozak-eko beste epailea, Gaztelu

2012/05/18
Nork

Atzoko OARSO BIDASOKO HITZA-n biharko Munduko Arrozak ekimeneko epaimahaiak Cornelio eta Otordu zirela azaltzen zen, baina antolatzaileek argitu dutenez, Otordu beharrean, Gaztelu da epaimahaiko beste kidea. 11:00etan hasiko da ekimena Iztietako diputazio plazan. Janariaz gain, musika eta dantza izango dira.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Agustin Diaz de Islaren margolanak Gaztelun

2012/05/14
Nork

Erakusketa berri bat jarri dute Gaztelu ostatuan: Agustin Diaz de Islaren margolanak. Olioan egindako lanak dira, eta erretiroa hartu zuenean hasi zen margotzen. Gazteluk jakinarazi duenez, autodidakta da, eta era guztietako gaiak lantzen ditu: itsaso paisaiak, bodegoiak… Ekaina bukaera arte egongo da martxan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Marisa Pregoren lanak Gaztelu ostatuan

2012/03/07
Nork

Martxoan eta apirilean Marisa Pregoren margolanak ikusteko aukera izango da Gaztelu ostatuan. Trintxerpekoa da margolari gaztea, eta beti aritu da inguruan kolaboratzen, muraletan, oihaletan, agertokietan, karrozetan… Horrez gain, marrazketa eta pintura ikastaroak eten ditu. Gaztelun margolanak aurki daitezke, eta askotariko gaiak erabiltzen ditu. Paisaiak enkoadratzeko modua nabarmendu dute erakusketaren antolatzaileek, “beti leiho edo ate batetik”.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Nekane Lasarteren margolanak, Gaztelun

2012/01/17
Nork

Nekane Lasarte artistaren margolanak ikusteko aukera izango da datozen asteotan Gaztelu ostatuan. Otsailaren 15era arte egongo dira lanak zintzilikatuta, eta jangela irekita dagoenean ikus ahal izango dira. Lasarte musika munduan ezagunagoa den arren, arte plastikoetan ere ongi moldatzen dela frogatu du.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Nekane Lasarteren margolanak daude Gaztelun

2012/01/13
Nork

Otsailaren 15era bitartean Nekane Lasarte artista donostiarraren lanak ikusteko aukera dago Gaztelu ostatuan (Andra Mari kalea). Antolatzaileek adierazi dutenez, Lasarte ezagunagoa da musikaren munduan, batik bat kantuan, baina arte plastikoetan ere ongi defendatzen dela frogatu du. Bere lana kolorista dela gaineratu dute, eta pintzelkada “soltea eta alaia” duela. Margolanak jangela irekita dagoenean ikus daitezke.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Karmen de la Kabaren margolanak, Gaztelun

2011/11/02
Nork

Azarotik abendu erdialdera Karmen de la Kaba margolari donostiarraren margolanak ikusteko aukera izango da Gaztelu ostatuan. “Kolore alaiengatik eta testurengatik nabarmentzen dira. Obren egileak hogei urtetik gora daramatza pintzelen munduan sartuta. Bizia da, dinamikoa, eta hori bere lanean islatzen da”, jakinarazi dute antolatzaileek.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaztelu ostatuan, Lukaren margolanak

2011/04/13
Nork

Gaztelu ostatuak erakusketa berria estreinatu du apirilean, eta oraingoan Luka izen artistikoa duen margolari pasaitarraren lanak aurkeztu ditu. Pintura akrilikoarekin egindako margolanak dira, eta modu abstraktuan marraztutakoak. Gai nagusi bat daukate: Meninak. Apirila eta maiatza osoan zehar izango da aukera lanak ikusteko.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)