Mezuak etiketatuta ‘ gazteak ’

Gaur, gazteak, Santa Zeziliako kontzertuetan

2012/11/22
Nork

Fatimako parrokian, gaur, 20:00etan, gazteen txanda izango da Andra Mari Abesbatzaren Santa Zezilia zikloan. Musika tailerra lehenik, Mutilak gero, eta segidan, Orereta Txiki abesbatza, Orereta eta Oinarri abesbatzak igoko dira taulara. Kontzertua hiru abesbatzen Tutira Mai-rekin bukatuko da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Musika, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gazteek Oarsoaldean parte hartzeko proiektua

2012/11/16
Nork

Hezizerb elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errenteriako Udalak proiektu bat martxan jarri dute gazteek Oarsoaldeari dagokion ekimenetan parte har dezaten: Oarsoaldea, Etorkizunera BegiraDa Iragana Erreparatuz. Hala, datozen egunetan hainbat ekitaldi egingo dituzte arlo horretan ekiteko. Atzo egin zuten lehenengoa, eta hurrengoa bihar izango da, 10:00etan, Merkatuzarren. Formazioa landuko dute: Parte hartzean hezitzeko metodologia praktikoa. Hilaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gazteek eskualdean parte hartzeko proiektu bat martxan jarriko dute

2012/11/15
Nork

Oarsoaldea, etorkizunera begirada iragana erreparatuz eskualdean gazteen parte hartzea bultzatzeko proiektua martxan jarri dute Hezizerb elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errenteriako Udalak. Datozen egunetan hainbat ekitaldi egingo dituzte, eta batik bat gazteei zuzenduta daude. Hala ere, herritar orori luzatu diote gonbitea. Egitaraua Gaur: Topaketara, elkarrizketara eta parte hartzera gonbidatzen duen gune bat sortuko dute proiektuaren gaiarekin lotutako apainketa eginez eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gazteek grebarekin bat egin dute

2012/03/22
Nork

Martxoaren 29ko greba geroz eta atxikimendu gehiago lortzen ari da, eta gaur goizean, gazteek ere bat egin dute. Eguerdian elkarretaratzea egin dute Herriko Plazan, eta  gaur eta datozen egunetan herrian egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deialdia egin dute. Arratsaldean, hain zuzen, 19:00etan manifestazioa abiatuko da Herriko Plazatik. Bihar, berriz, langabeek kanpaldia egingo dute, eta etzi, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Gazteek batzarra egingo dute gaur, gaztetxean

2012/03/02
Nork

Oreretako Gazte Asanbladak deituta, batzarra egingo dute gaur arratsaldean gaztetxean. Batzarra herriko ahalik eta gazte gehienengana zabaltzea da deialdiaren helburua, eta 18:00etan jarri dute ordua. Herriko gazte guztiak animatu dituzte batzarrera joatera, eta euren proposamenak luzatzera. Horretarako, gaztetxetik agertu besterik ez da egin behar.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Sei gazte zigortu ditu Audientzia Nazionalak, Segiko kide izatea egotzita

2012/01/16
Nork

Segikoak direlakoan zigortu ditu Xabier Lujanbio, Maitane Linazasoro, Iosu Arruabarrena, Aitor Alberdi, Aitor Franco eta Arkaitz Antza. Espainiako Auzitegi Nazionalak sei urteko espetxe zigorra ezarri die Oarsoaldeko sei gazteri, Segiko kide direlakoan. Xabier Lujanbio, Maitane Linazasoro, Iosu Arruabarrena, Aitor Alberdi, Aitor Franco eta Arkaitz Antza dira zigortu dituzten gazteak. Absolbitu egin ditu, berriz, Haizea Iriarte, Beñat Burlada, Alexander Etxeberria, Egoitz Urbe, Hodeiertz Urain, Alain Luna, Iker Zabala, Oinatz Arbelaiz, Oihana Mugika eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Nabarmenak, Politika | 2 Iruzkinak »

Garitanok harrera egin die Oarsoaldeko gazte auzipetuei

2011/07/29
Nork

Martin Garitako Gipuzkoako ahaldun nagusiak harrera egin die gaur azken bi asteetan epaituak izaten ari diren Oarsoaldeko 16 gazteen ordezkariei. Gazteek eskatuta, harreraren ondoren bilera egingo dute Garitanorekin. Atzo bukatu zuten epaiketa.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Defentsaren abokatuek absoluzioa eskatu dute auzipetu guztientzat

2011/07/28
Nork

Bukatu da epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Orain, Oarsoaldeko hamasei gazte auzipetuak epaiaren zain geratzen dira. Udako atsedenaldiaren ostean, epaia urrirako edo azarorako espero dute, baina ikusteko dago noiz izango den. Gaur, behintzat, defentsaren abokatuek guztientzako absoluzioa eskatu dute, Fiskaltzak eta akusazio partikularrak aurkeztutako froga bakarrak poliziek egindako jarraipenak eta inkomunikazio aldian egindako adierazpenak izan direla [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Nabarmenak, Politika | 3 Iruzkinak »

Hasi da bosgarren saioa

2011/07/28
Nork

Atzo Fiskaltza eta akusazio partikularra (AVT) epaiketaren ondorioak ateratzen hasi baziren, gaur, defentsaren txanda da. Goizeko hamarretan hasi da Iñigo Irun Xabier Lujanbio, Arkaitz Anza, Hodeiertz Urain eta Aitor Francoren defentsa egiten. Iruinek adierazi du autoinkulpazioak direla Fiskaltzak dituen froga bakarrak “bestelako froga objektiborik ez dagoelako”. Ondoren, Joxe Mari Elosua Iosu Arrubarrena eta Gaizka Ibeasen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Fiskalaren ondorioak entzunda, bihar jarraituko dute epaiketarekin

2011/07/27
Nork

Astebeteko atsedenaldiaren ostean, gaur ekin diote berriro Oarsoaldeko hamasei gazte auzipetuen kontrako epaiketari Espainiako Auzitegi Nazionalean. Laugarren saioan, defentsaren lekukoen eta deklaratzeko falta ziren bi polizien txanda izan da. Goizeko hamarretarako deitu dituzte auzitegira Segiko kide izatea leporatzen dieten Oarsoaldeko hamasei auzipetuak. Senitarteko eta lagunen babesa izan dute. Bestalde, Oiartzungo Iker Zabala eta Oihana Mujika, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Sanagustin kulturgunea
9,00 €

deskontua

%25

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)