Gipuzkoako EGI Euzko Gaztedi taldeak sostengua adierazi die gazte auzipetuei. Hauxe da kaleratu duen oharra: “Lehenik eta behin gure babesa helarazi nahi diegu auzipetuei, injustizia bat iruditzen zaigulako prozesu judizial hau. Espainiako justiziak irizpide politikoak lehenetsi dituela uste dugu, beharrezkoak diren neutraltasuna eta zorroztasuna alde batera utziz. Beraz, Segiko kide hauei egozten zaien delitu bakarra [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:auzipetuak, egi, euzko, gazte, Gaztedi, sostengua
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Gobernu taldeak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian Herriko Enparantzan, herriko auzipetutako eta espetxe zigorrera kondenatutako bost gazteei elkartasuna adierazteko, eta zigor hori arbuiatzeko. Horren harira, EAJren udal taldeak esan du espetxeratzeko agindua «bidegabea» dela, «dena ETA da argudioaren barruan kokatzen delako. Politika egiteko eskubidearen kriminalizazioa» da epaia. Hala, «egian, justizian eta begirunean oinarritutako bakea» [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:auzipetuak, EAJ, elkarretaratzea, elkartasuna, gazte, PSE
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Jone Uria: Xenpelar Sarietako txapelduna Kontrakotasunei aurre egin zien Jone Uriak (Algorta, 1990) larunbatean Errenteria Hiria Kulturgunean. Bost mutilekin batera igo zen oholtzara eta bizkaitar bakarra zen Peio Ormazabalekin batera. Hala ere, bera izan zen nagusi, eta Xenpelar Sariko txapela jantzi zuen. Zer esanahi dauka zuretzat Xenpelar Saria irabazi izanak? Poza beti ematen du txapel bat irabazteak. Horrelako sariketak gazteontzat beste plaza bat [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bertsolari, elkarrizketa, gazte, jone, sari, uria, Xenpelar
Bidalita Elkarrizketa, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Zukgua gazte erakunde berria martxan da, eta makineria ondo prestatzen ari dira Errenteria-Oreretako gazteak. Proiektu berria hasteko biharko Gazte Afaria baliatuko dute, eta arratsaldetik hainbat ekintza egingo dituzte. 19:00etan Txiki tabernatik hasita, gazte poteo kritikoa egingo dute. Zukguak jakinarazi duenez, hainbat joko egingo dituzte gazte erakunde berriak zein balore eta ezaugarri izan behar dituen kontuan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:afari, gazte, zukgua
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Gure etxeko atea zabalik dute Oreretako sei gazte auzipetuek, euskal gazte iraultzaileek, Gazako palestinarrek, jatorrizko herriek, gose greban dauden preso politiko kurdoek, Saharako emakumeek, langile zapalduek eta hizkuntza gutxituek. Atea zabalik dute beren herriaren askatasun borrokan tinko dirauten horiek, eta herrien munduan sinisten dutenek. Atea irekitzen diegu, gurean bezala, munduko beste herrietan ere kriminalizatzen diren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ateak, auzipetu, gazte, itxita, zabalik
Bidalita Hartu hitza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Amets egiteagatik amesgaizto bukaezin batean sartu gintuzten demokraziaren izenean. 2008ko apirilaz geroztik atximur egiten diogu gure azalari amesgaizto honetatik esnatzeko, baina esna gaudela diote gure begi zabalduek. Sinestea zaila den arren, errealitatea da bizi izan dugun guztia. Demokraziaren izenean atxilotu gintuztenek, demokraziaren izenean torturatu gintuzten bost egun luzez. Baina gu omen gara gaizkileak gazte eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:auzipetu, gazte, Gutuna, oarsoalde
Bidalita Hartu hitza, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Geroz eta atxikimendu handiagoa lortzen ari dira espetxeratzeko arriskuan dauden sei gazte auzipetuak, eta Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea ere batu zaio. Elkarteak “erabat lekuz kanpokotzat” jo ditu gazteei egotzitako zigorrak —sei eta sei urte eta erdikoak—, eta halako erabakiak “normaltasuna eta bizikidetzera bidean oztopo” direla adierazi du. “Garaiak aldatu diren honetan jendarteak ez du ulertzen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:auzipetu, gazte, Haizetara, lau
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Hezizerb elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Errenteriako Udalak Oarsoaldea Etorkizunari Begirada Iragana Erreparatuz proiektua martxan jarri dute, gazteek eskualde inguruan parte har dezaten sustatzeko. Joan den astean pare bat ekimen egin zituzten, eta asteburuan berriro jarraituko dute. Hala, etzi, memoria historikoa landuko dute ekintza ireki batean, 11:00etatik-13:00etara, Foru Plazan. Hainbat belaunalditako lagunek parte hartuko dute, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:gazte, hartzea, hezizerb, Oarsoaldea, parte
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
2008. urtean hasi zen Oarsoaldeko gazteon amesgaiztoa. Orain, lau urte pasatu ostean, amesgaizto honetatik ezin gara esnatu. Oreretako sei gazte edozein momentuan espetxeratuak izateko arriskuan daude beren lan politikoagatik. Gazte antolakunde bateko kide izatea egotzita sei urte eta sei urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diete, eta Espainiako eta Frantziako estatuen sasi-demokraziek eskubide zibil eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:asanblada, auzipetu, elkartasun, gazte, Gutuna, oarsoaldeko
Bidalita Hartu hitza, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Gazte auzipetuak euren egoera azaltzen ari dira epaia jakin aurreko egun hauetan, eta Oiartzun Irratian ere elkarrizketatu dituzte sei gazteetako bi: Xabier Lujanbio eta Arkaitz Anza. Atxilotu zituztenetik hasi eta egungo egoeraraino errepasoa egingo dute, eta jasotzen ari diren babesaz ere jardungo dute. Elkarrizketa osorik entzuteko egin klik honako esteka honetan.
Irakurri gehiago
Etiketak:auzipetu, elkarrizketa, gazte, irratia, Oiartzun
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »