Gaztañotarrek edukiko dute aukera etzi, Udal Txistulari Bandaren doinuak entzuteko. Goizean zehar ibiliko dira kaleak alaitzen, eta ezagunak diren hainbat doinu jotzen.
Irakurri gehiagoGaztañotarrek edukiko dute aukera etzi, Udal Txistulari Bandaren doinuak entzuteko. Goizean zehar ibiliko dira kaleak alaitzen, eta ezagunak diren hainbat doinu jotzen.
Irakurri gehiago
Santi Vicente Altxu 2006an zendu zen oreretarrak badu bere kalea Gaztaño auzoan. Gaur egin dute kalearen inaugurazio ekitaldia, baina dena ez da horretan gelditu: omenaldia ere egin diote auzotarrek, eta errenteriarrek oro har. “Nonahi zaudela ere, beste irribarre bat atera nahi dizugu”, esan dute parte hartzaileek omenaldiaren zati batean. Izan ere, haren omenezko kanta [...]
Irakurri gehiago
Gaur eguerdian egin dute Gaztañoko 30 babes ofizialeko etxebizitzen zozketa. Guztira, 1.280 eskaera jaso dituzte, 30 etxebizitzentzat. Jende ugari bildu da Galtzarabordako Udal Kiroldegian, eta zozketa hasi aurretik, urduritasuna nabari zen, itxaropena txikia bazen ere, bazegoelako. Zozketaren hasierako azalpenen ondotik, 5 minututan joan dira zalantza guztiak, eta orduan jakin ahal izan da nori egokitu zaion [...]
Irakurri gehiago
Joan den larunbatean egin zuten Gaztañoko I. Herri Krosa auzoko jaien egitarauaren barruan. Balorazio “ezin hobea” egin dute antolaketa lanetan aritu diren Gabri Mauriz eta Iñaki Artolak. Guztira, 43 lagunek hartu zuten parte lasterketan, “eta gure antzera gustura gelditu dira probarekin eta antolaketarekin haiek ere”, zehaztu du Maurizek. Gizonetan, Irungo Carlos Garcia Recondo izan zen [...]
Irakurri gehiagoGaztañoko Jai Batzordeak antolatuta, eta jaien egitarauaren barruan, Gaztañoko I. Krosa egingo dute ekainaren 16an. 10:30ean hasiko da proba, eta ibilbidea 6,5 kilometrokoa izango da. Parte hartzaileek, Gaztaño inguruan bi itzuli egin beharko dituzte: Gaztañoko plazatik atera eta Gaztaño etorbideko maldatxoa igo, Pontika auzo aldera joan, autopistako zubi paretik pasatu eta bidegorria hartu, Arramendiko kaskorantz [...]
Irakurri gehiagoHemendik aurrera Gaztaño pasealekuak izen berria izango du: Altxu kalea. Joan den osteguneko udalbatzarrean aho batez onartu zuten zinegotziek izen berria. Izena aldatzeko ideia Gaztañoko bizilagunengandik dator. Izan ere, askotan kamioilari edota postariek auzoarekin nahasten dutela jakinarazi zioten udalari auzoan izandako bilera batean. Auzotarrek Altxu izena jartzea proposatu zuten, eta udalak ontzat eman zuen, gaztañotar [...]
Irakurri gehiago
Atzo arratsaldean egindako udalbatzarrean Gaztaño pasealekuari Altxu kalea izena jartzea erabaki zuten zinegotziek aho batez. Kaleari izena aldatzeko proposamena Gaztañoko bizilagunek egin zuten, garraiolari, postari eta beste zenbait langile eta pertsonek kalea auzoarekin nahasten zutelako. Altxu izena jartzeko proposamena ere eurek egin zuten, eta udal gobernuari “ideia zoragarria” iruditu zitzaion, “aski merezi zuela” iritzi baitio [...]
Irakurri gehiagoGaztañoko bizilagunek antolatzen duten bazkarirako izena eman daiteke. Maiatzaren 5ean egingo dute, Oiartzungo Intxixu jatetxean. Parte hartu nahi dutenek 35 euro sartu beharko dituzte Euskadiko Kutxako 3035 0011 21 0111230619 kontu korronte zenbakian, izen-abizenak zehaztuta. Informazio gehiago lortzeko, 943 51 54 56 edo 699 66 17 68 telefono zenbakietara dei dezateke interesdunek.
Irakurri gehiagoHitza -n gaur dela iragarri arren, udala bihar elkartuko da Gaztañoko bizilagunekin, 19:30ean, Bukagaitz elkartean. Bilera horretan izango dira Julen Mendoza Errenteriako alkatea eta Luisma Diez hirigintza eta hiri mantenuko zinegotzia. Besteak beste, auzoan dauden arazoen berri emango diete bizilagunek, eta euren proposamenak ere helaraziko dizkiete.
Irakurri gehiagoAzken bi asteetan herriko zenbait elkarterekin bildu ostean, datorren astean, Gabierrota eta Gaztañoko bizilagunekin elkartuko da udala. Bilera horietan izango dira Julen Mendoza Errenteriako alkatea eta Luisma Diez hirigintza eta hiri mantenuko zinegotzia. Astelehenean Gabierrotako bizilagunen txanda izango da, eta 19:30ean bilduko dira, auzo elkartean. Asteazkenean (urriak 5), berriz, Gaztañoko auzotarrekin elkartuko dira Bukagaitz elkartean. [...]
Irakurri gehiago