Mezuak etiketatuta ‘ gastronomia ’

Hitzaldiak, folklorea eta gastronomia, Galiziako Astean

2012/06/19
Nork

Estadea literatura aldizkariaren aurkezpenarekin hasiko da gaur Galiziako kultura, folklorea eta gastronomia astearen hogeita hirugarren ekitaldia. Hitzaldiak izango dira protagonista datozen hiru egunetan. Asteburuari begira, berriz, folkloreak eta gastronomiak hartuko dute nagusitasuna, igandera arte. Estadea aldizkaria 19:00etan aurkeztuko dute gaur Reina aretoan, eta ondoren, aldizkariko zuzendari Xose Antonio Vilaboak Isaac Diaz Pardori agur hitzaldia emango du. Bihar, berriz, Xose Estevez izago da hizlaria, leku eta ordu berean, Valentin Paz Andrade: Galizia egingarriaren utopia hitzaldian. Astebukaeran, gastronomia Galiziako antzinako etxeak Os Ancaresen izango da azken hitzaldia. Manuel Gomezek emango du, etzi, Reina aretoan, 19:00etan. Astearen barruan antolatu dituzten hiru hitzaldiak galizieraz emango dituzte. Antolatzaileek zehaztu dutenez, ostiraletik igandera bitartean Galiziako folklorea eta gastronomia izango dira nagusi Zumardian: “Etzidamu arratsaldeko zortzietan zabalduko dugu postua, eta bertan Galiziako askotariko produktuak prezio herrikoietan erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek”. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gure Tokik irabazi du Euskaldarrak elkartearen gastronomia erakustaldia

2012/04/03
Nork
Gure Tokik irabazi du Euskaldarrak elkartearen gastronomia erakustaldia

Errenteriako Gure Toki elkarteak irabazi du Euskaldarrak elkarteak antolatu duen XXVII. Gastronomia Erakusketa. Jose Mari Martinez eta Juanmi Astizen Txipiroiak boletus, mugurdi eta bere tintarekin beteak izan da, epaimahaiaren iritziz, platerik onena. Aurkeztutako plateren “kalitatea eta maila onak” irabazlea aukeratzeko garaian “lan zaila” jarri diela zehaztu dute epaimahaiko kideek. Bigarren saria ere Errenterian gelditu da. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gure Tokik irabazi du XXVII. Gastronomia Erakusketa

2012/04/02
Nork

Errenteria-Oreretako Gure Toki elkarteak irabazi du Euskaldarrak elkarteak antolatutako XXVII. Gastronomia erakusketa. Jose Mari Martinez eta Juanmi Astizek prestatutako boletus, mugurdi eta bere tintarekin betetako txipiroiak izan da epaimahaiaren iritziz, platerik onena. Azken horiek gainera,  aurkeztutako plateren “kalitatea eta maila onak”, irabazlea aukeratzeko garaian “lan zaila” jarri diela zehaztu dute. Bigarren saria ere Errenterian gelditu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Lehiaketak | Ez dago iruzkinik »

Gaur emango dituzte Euskaldarrak elkartearen lehiaren sariak

2012/03/31
Nork

Bi asteko lehiaren ondoren, gaur emango dituzte Euskaldarrak Elkartearen XXVII. Gastronomia Erakusketaren barruko sariak. Horretarako afaria egingo dute lehenik, 21:00etatik aurrera, elkartean, eta ondoren emango dizkiete sariak maila bakoitzeko irabazleei. Antolatzaileek jakinarazi dute Oarsoaldeko elkarteek lehiaren barruan prestatu dituzten jakiak “maila handikoak” izan direla, eta beraz, epaimahaiak lan zaila duela aurrean. Horrez gain, epaimahaiko kideei eta parte hartu duten elkarteei eskerrak eman [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gastronomia erakustaldiaren lehen astea, espero baino hobea

2012/03/24
Nork

Epaimahaiak antolatzaileei eta parte hartzaileei jakinarazi dienez, Euskaldarraken Gastronomia Erakustaldian espero zuten maila bete ez ezik, gainditu ere egin dute aurkeztutako platerek. Lehen asteko balorazio ezin hobea egin dute, beraz, Euskaldarrak elkarteko kideek. Beste urteekin alderatuz, hiru gauza nabarmendu dituzte: “Lehen-lehen mailako produktuak erabiltzea; patata hainbat eta hainbat formatan erabiltzea, eta plateren aurkezpen dotorea”. Astelehenean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gastronomia erakustaldian 24 elkarte ariko dira nor baino nor

2012/03/15
Nork
Gastronomia erakustaldian 24 elkarte ariko dira nor baino nor

Oarsoaldeko 24 elkartek hartuko dute parte Euskaldarrak Elkarteak 27. aldiz antolatu duen gastronomia erakusketan. Horietatik  hamasei elkarte Errenteria-Oreretakoak dira; lau, Pasaiakoak; bi, Oiartzungoak; eta beste bi, Lezokoak. Datorren astelehenean hasiko da  erakustaldia, eta bi astez platerik goxoena prestatzeko lanean gogor ariko dira parte hartzaileak, Mikelazulo garaikurra eskuratu nahian. Irabazlea zein den, berriz, hilaren 31n (larunbata) [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Iruzkin bat »

Euskaldarrak Elkartearen gastronomia erakustaldian 24 elkarte ariko dira norgehiagoka

2012/03/14
Nork

Datorren astelehenean hasiko da Euskaldarrak Elkartean Gastronomia Erakusketaren hogeita zazpigarren aldia, eta bertatik pasako dira Oarsoaldeko 24 elkarte, platerarik goxoena prestatzeko lehian. Elkarte horietatik hamasei Errenteria-Oreretakoak dira, lau Pasaiakoak, bi Lezokoak, eta bi Oiartzungoak. Parte hartzaileek egun gutxiago izango dituzte aurtengoan, hilaren 29an deitutako greba orokorrarekin bat egingo dutelako antolatzaileek. Irabazleak, berriz, hilaren 31n Euskaldarrak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

‘Mugaritz BSO’, jatetxeari buruzko dokumentala

2012/03/03
Nork

Asteazkenean eman zuten lehen aldiz ETB1ean. Honela deskribatzen dute: “Proiektuak bidaia musikal harrigarria proposatzen du, Mugaritz jatetxearen plateren elaborazio, konposizio eta esentzian barrena murgilduz”. Ordu bat eta hamar minutu inguru irauten du. Lotura honetan ikus daiteke: http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/1478685877001

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gurasoek ere parte hartuko dute Eskola Gastronomia Jardunaldietan

2011/05/13
Nork
Gurasoek ere parte hartuko dute Eskola Gastronomia Jardunaldietan

Aurten haurrak bakarrik ez, gurasoak ere izango dira protagonista Euskaldarrak elkarteak Hezkuntza Sailarekin elkarlanean antolatzen dituen II. Eskola Gastronomia Jardunaldietan. Izan ere, gurasoei eta, oro har, herritar guztiei zuzendutako hitzaldi bat prestatu dute: Haur elikadura. Bertan Luis Irizar sukaldariak eta Ana Elbusto nutrizio teknikariak parte hartuko dute. Asteazken arratsaldean izango da Merkatuzarreko gela balioanitzean. Gastronomia [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Lagunak elkartearena izan da platerik onena

2011/04/18
Nork

Pasa den larunbatean afari berezia egin zuten Euskaldarrak-en, bi astez eskualdeko 24 elkarteak prestatzen aritu diren platerik onenak zeintzuk izan diren erabaki eta sariak banatzeko. Azkenean, Errenteria-Oreretako Lagunak elkartearen Legatz solomoa, Tuterako orburuekin eta txangurru kurruskariarekin platera dela onena erabaki du epaimahaiak. Plater hori prestatu zuten Pedro Morantek eta Angel Plazak Mikelazulo Euskaldarrak saria eraman zuten. Martin Lazkano Euskaldarrak elkarteko presidenteak eman [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)