I. Euskadiko Mendi Duatloi Zirkuitua atzo amaitu zen Zubietan, eta Amaia Luquin errenteriarrak irabazi du. Irailean hasi zen zirkuitua, eta tartean, Euskadiko txapelketa ere jokatu dute, eta Luquin bera izan zen garaile.
Irakurri gehiagoI. Euskadiko Mendi Duatloi Zirkuitua atzo amaitu zen Zubietan, eta Amaia Luquin errenteriarrak irabazi du. Irailean hasi zen zirkuitua, eta tartean, Euskadiko txapelketa ere jokatu dute, eta Luquin bera izan zen garaile.
Irakurri gehiagoLarunbatean jokatutako derbian Touring nagusitu zitzaion Beti Onari 0-2. Biak sailkapeneko lehen postuak eskuratzeko garaipenaren bila atera ziren zelaira, baina azkenean Touringen aldekoa izan zen emaitza. Hiru puntuei esker, orain, hirugarren da Touring 22 punturekin (liderrarengandik bi puntura), eta Beti Ona, berriz, zazpigarren, hamasei punturekin.
Irakurri gehiagoAmaitu da Errenteriako Udal Kirol Patronatuak antolatutako futbol 7 txapelketa, eta Desira Cafe izan da onena urtean zehar jokatutako hiru faseak kontuan izanda. Azken fasean Amets Pub izan da garaile Lehen Mailan. Aurreko bi faseak, berriz, Desira Cafek irabazi zituen; beraz, bera izan da txapelketa osoko garailea.
Irakurri gehiagoAmaitu da futbol 7 txapelketa, eta hirugarren faseko Lehen Mailako garailea Amets Pub izan da. Hogei puntu lortu ditu Amets Pubek, eta bigarrenari (Volcan taberna) hiru puntu atera dizkio. Hiru talde jaitsi dira Bigarren Mailara: Pizza Sprint Altza, Autoservicio Beraun eta Construcciones Larun. Bigarren Mailari dagokionez, lehen multzoan bi talde igoko dira mailaz: Cafeteria Anaiak [...]
Irakurri gehiago
Gipuzkoako hainbat ikastetxek Emausek antolatutako Hitz egin ala ekin lehiaketan parte hartu dute ikasturtean zehar. Lehiaketa horren bidez, ikasleak kontzientziatu nahi izan dituzte kontsumo eta hondakin gaietan. Hain zuzen, Langaitz BHIko ikasle talde batek irabazi du lehiaketa; zehazki, 1.A Bizarain taldeak. Lehiaketan aztarna ekologikoa ezagutu eta gutxitzea, Emausek egiten duen lana ikustea, materialen berrerabilera aztertzea, energia eta materialen aprobetxamendua… [...]
Irakurri gehiagoGiro eguzkitsua lagun zutela igo ziren 53 atleta San Markora, igandean, EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako San Markoko Igoeran. Guztien artean, Ibon Esparza donostiarra eta Ana Macias errenteriarra izan dira onenak. Esparzak 20 minutu eta 23 segundoko denbora egin zuen, eta Maciasek, berriz, 25 minutu eta 57 segundokoa. Gizonetan lehendabiziko errenteriarra, Angel Macias izan zen. [...]
Irakurri gehiago