Mezuak etiketatuta ‘ garagune ’

Garagune aurkeztu dute Kabian

2012/06/22
Nork
Garagune aurkeztu dute Kabian

Errenteriako Garaguneren aurkezpena egin zuten atzo Kabia Espazio Kreaktiboan. Ordubeteko ekitaldia izan zen atzokoa. 11:30ean hasi zen aurkezpena, herriko Garagune eguneko zentroa kudeatzen duen Goyeneche Fundazioak dituen helburuak eta bertako erabiltzaileekin egiten duten lanaren azalpenarekin. Ondoren, eta aurkezpen ekitaldia bukatzeko, Gabierrotako  Auzo Elkarteko dantza taldekoek emanaldia egin zuten Kabian elkartutakoentzat.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Garagune aurkeztuko dute, bihar, Kabian

2012/06/20
Nork

Errenteriako Garaguneren aurkezpena egingo dute bihar Pontikako Kabia Espazio Kreaktiboan. Aurkezpenaren barruan, 11:30ean hasita, Gabierrota Auzo Elkarteko kideekin batera dantza erakustaldia egingo dute Garaguneko kideek, 12:30ak arte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Dantza, Ekitaldiak, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Garagune zentroa inauguratu dute

2012/02/24
Nork
Garagune zentroa inauguratu dute

Gaur eguerdian inauguratu dute Martin Etxeberria kaleko Garagunea, adimen urritasuna daukatenei zuzendutako zentroa. Hain zuzen, bi erabiltzailek hartu dute hitza, eta zentro berriaren abantailak nabarmendu dituzte. Erabiltzaileen gurasoek ere eskerrak eman dituzte zentroa irekitzeagatik. Abendutik daude erabiltzaileak zentro berria; zaharra, Tulle kalean zegoen, baina Txolarte aisialdirako elkartearekin partekatzen zuten, eta horrek hainbat traba eragiten zizkieten, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Garagune: zentro berria, aukera berriak

2012/02/24
Nork
Garagune: zentro berria, aukera berriak

Zentro zaharra eta berria, batetik bestera pauso batzuetara besterik ez daude, baina aldea nabaria da: Garagune berriak abantaila ugari ekarri dizkie erabiltzaileei. Abenduan pasatu ziren Tulle kaleko zentrotik Martin Etxeberria kalekora. Goitik behera egokitu dute lokala erabiltzaileen beharretara, eta orain euren espazio propioa daukate. Errenteria-Oreretako Garagune Goyeneche Fundazioaren zentroa da, Gipuzkoan dauden 11 zentroetako bat. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Bihar inauguratuko dute Garagune berria

2012/02/23
Nork
Bihar inauguratuko dute Garagune berria

Tulle kaletik Martin Etxeberria kalera pasatu da Garagune zentroa. Bertan, urritasuna daukaten pertsonak gizartean integratzen egiten dute lan. Zentro berria urritasun fisikoa dutenentzako egokitua dago, eta erabiltzaileek espazio propioa daukate, aurreko zentroa Txolarte elkartearekin banatzen baitzuten. Zentro berria Fatimako Andra Maria elizaren behealdean dago. Bost gune nagusi ditu erabiltzaileek euren ekintzak egin ahal izateko: egongela, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tertangako etxea
245,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)