Mezuak etiketatuta ‘ Gamon ’

Murrizketak salatu dituzte Cristobal Gamonen

2012/11/29
Nork
Murrizketak salatu dituzte Cristobal Gamonen

Hilabetean behin egiten dute hezkuntzan egiten ari diren murrizketak salatzeko elkarretaratzea Cristobal Gamonen, eta azaroari dagokiona gaur izan da. Langile nahiz familiek protesta egin dute murrizketa horien kontra.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »

Euskararen Astea egingo dute Gamon ikastetxean

2012/11/26
Nork

Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren harira, Cristobal Gamon ikastetxean ere toki bat egin nahi izan diote euskarari, eta aste osorako egitaraua prestatu dute. Egunero, esaterako, sarrera eta irteeretan eta patioan euskal musika egongo da jarrita txikienentzat. Horrez gain, 3. zikloko ikasleek karaokea egingo dute. Egun potoloena, astelehena izango da, abenduaren 3a. Mural handi bat egingo dute [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Euskara | Ez dago iruzkinik »

Elikadurari buruzko ikastaroa, gaur, Gamonen

2012/11/14
Nork

Cristobal Gamon ikastetxeko LH 6ko ikasleak elikadura zaintzeko ikastaroa egiten ari dira, eta gaur arratsaldean beste saio bat dute. Parte har dezakete gurasoek ere.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hezkuntza, Ikastaroak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Herriko lau ikastetxe erreformen kontra mobilizatuko dira gaur

2012/09/25
Nork

Herriko lau ikastetxetako langileek, Koldo Mitxelena, Langaitz Ikastola, Beraun Berri eta Gamon, idatzi bat sinatu dute Espainiako Gobernuak hezkuntzan egindako erreformak direla eta. Bertan mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute. Gaur, 17:00etan, ikastetxe publikoetako lehen hezkuntzako langileek elkarretaratze zaratatsua egingo dute. Era berean, biharko greba orokorrean parte hartzeko deialdia egin dute. Langileen arabera, murrizketek “langileen lan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Denboraldi bukaerako jaia egingo du Gamon KEk

2012/06/14
Nork

Gamon Kirol Elkarteak denboraldi amaierako jaia egingo du etzi. Gamon ikastetxean izango da, eta ikasturtean zehar Gamongo eskola kiroleko, saskibaloiko eta areto futboleko taldeetan jokatzen aritu diren hamasei taldeak (200 jokalari) eta entrenatzaileak omenduko dituzte. Gamon Kirol Elkartearen denboraldi amaierako jaia arratsaldeko seietan hasiko da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Saskibaloian izena emateko deia egin du Gamon Kirol Elkarteak

2012/06/06
Nork

Saskibaloian eta areto futbolean lan egiten du Gamon Kirol Elkarteak, eta datorren denboraldiari begira, saskibaloia sustatu nahian dabil. Aurten parte hartze baxua izan du kirol horrek, eta horrenbestez, gazte guztiak animatu ditu Haur (1999-2000), Kadete (1997-1998) eta Gazte (1995-1996) mailetan izena ematera. Horretarako, egokiena astelehenetan egiten dituzten entrenamenduetatik pasatzea da. 17:00etatik 18:30era biltzen dira Don [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Saskibaloia sustatu nahi du Gamon Kirol Elkarteak

2012/06/05
Nork
Saskibaloia sustatu nahi du Gamon Kirol Elkarteak

Gamon Kirol Elkarteak saskibaloian izena ematera animatu ditu gazteak. Datorren urtean hiru talde izatea da bere asmoa Haur (1999-2000), Kadete (1997-1998) eta Gazte (1995-1996) mailetan. Ekainaren 20ra arte astelehenero ari dira entrenamenduak egiten Don Boscoko kiroldegian, 17:00etatik 18:30era eta bertaratzeko deia egin die interesa dutenei. Ez da beharrezkoa Cristobal Gamoneko ikaslea izatea, edozeinek eman dezake [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Peio Añorga, Cristobal Gamonen

2012/06/01
Nork
Peio Añorga, Cristobal Gamonen

Peio Añorga ipuin kontalari eta idazle oiartzuarra Cristobal Gamon ikastetxeko Bigarren Mailako ikasleekin egon zen joan den asteartean. Ordubetez egon zen ikasleekin solasean sortzailea, eta gaztetxoen galderak erantzun zituen, bere liburuaz hitz egiteaz gain. Bertakoa da argazkia.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Euskara, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »

Areto futboleko Gamoneko bi taldek play offak jokatuko dituzte

2012/05/17
Nork
Areto futboleko Gamoneko bi taldek play offak jokatuko dituzte

Gamon Kirol Elkarteko bi talde areto futboleko play off-etarako sailkatu dira. Asteburu honetan finalaurrekoak jokatuko dituzte eta hurrengoan, berriz, finalak. Lurraldeko Bigarren Mailakoa da taldeetako bat, eta bestea, berriz, Gazte Mailakoa. Lehenengo taldeari dagokionez, Legorretako Bilkoin taldearen kontra jokatuko du bihar. Neurketa zaila izan daiteke, sailkapenean lider bukatu baitute zarauztarrek, eta errenteriarrek, berriz, laugarren. Bigarrenari [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Areto futboleko Gamon Kirol Elkarteko bi talde play off-etan

2012/05/16
Nork
Areto futboleko Gamon Kirol Elkarteko bi talde play off-etan

Areto futboleko Gamon Kirol Elkarteko bi talde, Gazte Mailakoa eta Lurraldeko Bigarren Mailakoa play off-etarako sailkatu dira, eta asteburu honetan jokatuko dituzte finalaurrekoak. Lurraldeko Bigarren Mailakoak Legorretako Bilkoin taldearen kontra jokatuko du, etzi, 20:30ean, eta Gazte Mailakoak, berriz, hurrengo egunean, 12:00etan, Zarautzen kontra, 12:00etan. Bi partidak etxetik kanpo jokatuko ditu Gamonek, kontrarioen herrian. Etxean jokatzea [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tertangako etxea
245,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)