Testamentuen gainean hitzaldi-solasaldia antolatu du El Parque Galtzarabordako jubilatuen elkarteak. Hilaren 11n, astelehena egingo dute hitzaldia 17:00etatik aurrera eta besteak beste, testamentua zer den, oinordekoen adierazpena zergatik egin behar den eta oinordetza banatzea zer den azalduko dituzte.
Gamon Kirol Elkarteko Gazte eta Bigarren Mailako taldeek ez zuten joan den asteburuan herrian jokatuko diren finaletarako txartelik lortu. Herriko ordezkaririk izango ez den arren, finalak Errenteria-Oreretan jokatuko dituzte, etzi, 15:00etatik aurrera, Galtzarabordako kiroldegian. Gizonetan, Lehenengo Maila, Bigarren Maila, eta Gazte Mailako finalak jokatuko dituzte; emakumeen final bakarra izango da. Lehenengo partida, 15:00etan, Bigarren Mailakoa [...]
Duela egun batzuk PSE-EEk udalaren kudeaketa kritikatu zuen, eta hala nola, hiri mantenua eta garbiketa “alboratuta” zituela adierazi zuen. Orain, Galtzarabordako auzo elkarteak PSE-EEren jarrera kritikatu du, eta adierazpen horiek faltsutzat jo ditu. Auzo elkartearen arabera, Luisma Diez Hirigintza, Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotziarekin bildu ziren, eta Galtzarabordan zituzten arazoen berri eman zioten: “Batzuk eskaera zaharrak [...]
PSE-EEk udalaren kudeaketari egindako kritiken ondotik, Galtzarabordako auzo elkarteak “lehen baino kontentago” dagoela jakinarazi du. Jose Angel Rodriguez PSE-EEko bozeramaileak salatu zuen hiri mantenua eta garbiketa alde batera utzi dituela gobernu berriak, eta hori alboratu du auzo elkarteak gezurtzat joz. Auzo elkartearen arabera, Luisma Diez Hirigintza, Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotziarekin bildu zen, eta auzoan zituzten [...]
Abonu orokorrean alta ematen dutenek hainbat abantaila izango dituzte Fanderia eta Galtzarabordako kirol instalazioetan. Hilaren 25ra arte eginez gero, %25eko beherapena izango dute apirileko jardueran edo kuotan. Hilaren 26tik 31ra eginez gero, berriz, aste horretan instalazioak dohainik erabili ahal izango dituzte.
Serviociok kanpaina bat jarri du martxan Errenteriako kirol instalazioetako erabiltzaileentzat. Hala, aste honetan zehar (igandera bitartean) %25eko beherapena izango dute abonu orokorrean alta ematen duten pertsonek, Fanderia edo Galtzarabordako kirol instalazioetan haur edo helduentzako ikastaro bat egiteko izena ematen dutenek edo igerilekuko abonua izatetik abonu orokorra izatera pasatzen direnek. Eskaintza ere izango da hurrengo astean. [...]
Iazko otsailaren 18an estreinatu zuten Kukai, Oreka TX eta Amaren Alabak taldeek Hostoak ikuskizuna, eta urtebete beranduago Errenteria-Oreretan emango dute. Urteurrena ospatzeko tokirik onena izango da duela urte bat “hazia” jarri zuten herri berean eskaintzea. Hori etzidamu izango da, 18:00etatik aurrera, Galtzarabordako kiroldegian. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ikuskizunak “azpiegitura lan handia eta baliabide tekniko bereziak” eskatzen ditu, [...]
Emakumeen Egunaren harira, auzoetako elkarteetako emakumeek jaialdia egin zuten Galtzarabordan, eta zeinen ongi pasatu zuten ikus daiteke bideo honetan.
Ereintza eskubaloi taldeak bihar arratsaldean jokatuko du partida Galtzarabordako kiroldegian. Ereintzako gizonen Senior Mailakoak lehenak dira, 34 punturekin. Bihar, Amazsa Urdaneta taldea hartuko dute etxean. Bisitariek 16 puntu dituzte guztira, eta bederatzigarrenak dira sailkapen nagusian. Galtzarabordako partida 19:30ean hasiko da.
Gaur martxoaren 8a izanik, urteroko ohiturari jarraituz Emakumeen Eguneko jaialdia egingo dute auzoetako emakume taldeek. Jaialdirako hainbat dantza prestatu dituzte urtean zehar, eta jantzi bereziak eramango dituzte gainean. Emakumeei ez ezik, gizonei ere egin diete deialdia Galtzarabordako kiroldegira bertaratzeko, 17:00etatik aurrera. Honako egitaraua prestatu dute: Euskal dantzak: agurra, arin-arina… Kaputxinoak: Musika ikuskatzea Erdialdea: Musikaren historia [...]
Etxe kaleratzeak behin-behinean geldiaraziko dituela esan arren , Kutxabank “gezurretan” ari dela salatu du Stop Kaleratzeak taldeak, eta Errenteria-Oreretako bizilagun baten kasua aurrera eramaten ari dela. Kaltetuari jakinarazpen bat bidali diola azaldu [...]
Bertsolari gazteen 21.en Xenpelar Saria Jone Uria getxotarrak irabazi du. Oier Aizpurua bigarren sailkatuarekin parekatuta ibili zen final osoan, baita kanporaketan ere, baina azkenean aurre [...]
Urteko azken txanpan sartzearekin batera San Silbestretako lasterketetarako prestatzen hasteko garaia izaten da, eta Errenteria-Oreretaren kasuan, dagoeneko eman daiteke izena EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako [...]
Lasterketak aurrera jarraitzen du eta lehen korrikalariak Sancti Spiritura iristen hasi dira, eta Kilian Jornet eta Marco de Gasperi doaz buruan. Denbora ofizialik ez dago oraindik, baina antolatzaileek jakitera
Helden lasterketaren ondoren, heldu da gazteen txanda ere, ekin diote Zegama-Aizkorri Junior Trail probari. 16 eta 18 urte arteko 44 gazte ari dira parte hartzen, eta
Habiatu dira korrikalariak Aizkorrirako bidean, eta hasi da Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Giro ederra dago Zegaman une honetan, eta jendetza bildu da plazan eta inguruetan, parte hartzaileei irteeran lehen