Mezuak etiketatuta ‘ Galtzaraborda ’

Galdutako uraren tenperatura baliatzeko sistema jarri dute Galtzarabordako igerilekuan

2012/12/03
Nork

Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Galtzarabordako igerilekuan sistema berria jarri dute martxan, eta horrek aukera ematen du ura berritu arren, igerilekuko uraren berotasuna berreskuratzeko. Osasun araudiari jarraituz, egunero, 32.000 litro berritzen ditu, eta uraren tenperatura 28 gradukoa da. Orain arte ura eta tenperatura galdu egiten ziren, baina sistema berriari esker, isurtzen den uraren berotasuna berreskuratu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Lapurreta egin dute Galtzarabordako kiroldegian

2012/11/28
Nork

Ertzaintzak jakinarazi duenez, herenegun kutxa erregistratzailea, dirua eta ordenagailu bat ostu zituzten Galtzarabordako kiroldegian. Lapurrak ustez leiho batetik sartu ziren, baina gaia sakonago aztertzen ari da Ertzaintza. Oraingoz, ez da atxiloketarik izan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gertakariak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Streching eskolak, kiroldegian

2012/10/29
Nork

Gaur, asteazkenean eta azaroaren 5 eta 7an streching eskolak emango dituzte Galtzarabordako kiroldegian, guztiak 20:15ean hasita. Eskola horiek doan izango dira bazkideentzat. Kirol hori luzamenduetan oinarrituta dago, eta entrenamenduetarako osagarri ezin hobea izan daiteke, lesioak saihesten laguntzen baitu. Horrez gain, azaroaren 9an strechingaren osagarri den beste eskola bat emango dute ordu eta toki berean. Oraingoan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Oarsoaldea Igeriketaren jardunaldia dela eta, Galtzarabordako igerilekua itxita egongo da

2012/10/04
Nork

Galtzarabordako igerilekuan aldaketak izango dira etzi. Oarsoaldea Igeriketa elkartearen jardunaldi batzuk egingo dituzte, eta hori dela, eta igerilekua itxita egongo da. Hori bai, ikastaroak errespetatuko dituzte, eta egun horretan dituztenek ohi den ordutegian eta lekuan egingo dituzte. Jardunaldia goizean zehar egingo dute 09:30etik 14:00etara. Galtzarabordako beste instalazioak larunbatero bezala funtzionatuko dute. Igerilekura joan nahi dutenek, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Galtzarabordako geltokitik autoa kendu behar da

2012/10/02
Nork

Intxaurrondoko topo geltokiko lanak direla eta, Amara eta Galtzaraborda artean trenbidea moztuko dute, gaur, bihar eta etzi, eta horren partez, autobusa jarriko dute tarte horretan. Autobusa Galtzarbordako geltoki parean, Aiako Harria kalean, geratuko da, eta horrenbestez, hor dauden ibilgailuak kentzeko eskatu dute, 05:00ak baino lehen.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Azpiegiturak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Topoko lanak direla eta, autobusa jarriko dute Amara eta Galtzaraborda artean

2012/10/01
Nork

Intxaurrondon geltoki berria martxan jarri, eta Herrera eta Intxaurrondo artean trenbidea bitan zatitu behar dutela eta, bihar, etzi eta etzidamu, Amaratik Galtzarabordarako tartea moztu egingo dute, eta bi geltokien arteko bidea estaltzeko autobus zerbitzua jarriko dute. Galtzarabordaren kasuan, geltokia Aiako Harria kalean egongo da, eta balizatutako errepide zatitik aparkatuta dauden ibilgailu guztiak kenduko dituzte. Biharko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Azpiegiturak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Ikastaroak doan probatzeko aukera Galtzarabordan

2012/09/12
Nork

Ikastaroak sustatzeko kanpainaren barruan, udal kirol instalazioetan eskaintzen diren ikastaroak probatzeko aukera izango da irailean, 17tik 30era. Izena eman aurretik horiek probatzea da asmoa, eta patronatuko bazkideak direnek zein ez direnek egin ahal izango dute. Parte hartzea doakoa da, eta aurretik ez da izena eman beharko, baina eskolek plaza kopurua mugatua dute. Hainbat eskola izango [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Galtzarabordako Udal Kiroldegian geldialdi teknikoa egingo dute

2012/07/27
Nork

Osasun araudia betetzeko eta garbiketa eta mantenu lanak direla eta, Galtzarabordako Udal Kiroldegia itxita egongo da uztailaren 31tik abuztuaren 15a bitartean, biak barne. Epe horretan Galtzarabordako bi igerilekuak erabat hustuko dituztela eta garbitu ere egingo dituztela azaldu dute kirol patronatuko arduradunek. Horrekin batera, kiroldegiko eraikina fumigatu eta legionellari aurrea hartzeko lanak ere egingo dituztela jakinarazi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Galtzarabordako jaiak gaur hasiko dira, txupinarekin

2012/06/22
Nork

Janaria eta edaria, musika eta kirola. Osagai horiek oinarrizkoak dira festa batean, eta horiek guztiak bilduko dituzte Galtzarabordako jaiek. Gaur arratsaldean hasiko dira, 19:00etan, txupinazoarekin, eta hiru egun iraungo dute, etzi arratsera arte. Egun handiak, baina, bihar eta etzi izango dira. Bihar haurrentzako tailerrak eta jolasak izango dira goizean, eta zezenko eta poneyak arratsaldean. Gauean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Bihar hasiko dira Galtzarabordako Jaiak txupinazoarekin

2012/06/21
Nork

Janari eta edana, musika eta kirol. Hiru osagai horiek oinarrizkoak dira festa batean, eta hirurak bilduko dituzte Galtzarabordako jaiek. Bihar arratsaldean hasiko dira, 19:00etan txupinazoarekin, eta hiru egunez iraungo dute. Egun handiak, baina, etzi eta igandekoa izango dira. Gauean danborrada egingo dute herriko kaleetatik, eta igandean, berriz, xake erakustaldia, patata tortilla lehiaketa, eta dantza erakustaldia [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
LA PIKURUTZA landa apartamentuak
42,00 €

deskontua

%41

Goierriko Zerbitzuak

Zer aurkitu nahi duzu?

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)