Estadea literatura aldizkariaren aurkezpenarekin hasiko da gaur Galiziako kultura, folklorea eta gastronomia astearen hogeita hirugarren ekitaldia. Hitzaldiak izango dira protagonista datozen hiru egunetan. Asteburuari begira, berriz, folkloreak eta gastronomiak hartuko dute nagusitasuna, igandera arte. Estadea aldizkaria 19:00etan aurkeztuko dute gaur Reina aretoan, eta ondoren, aldizkariko zuzendari Xose Antonio Vilaboak Isaac Diaz Pardori agur hitzaldia emango du. Bihar, berriz, Xose Estevez izago da hizlaria, leku eta ordu berean, Valentin Paz Andrade: Galizia egingarriaren utopia hitzaldian. Astebukaeran, gastronomia Galiziako antzinako etxeak Os Ancaresen izango da azken hitzaldia. Manuel Gomezek emango du, etzi, Reina aretoan, 19:00etan. Astearen barruan antolatu dituzten hiru hitzaldiak galizieraz emango dituzte. Antolatzaileek zehaztu dutenez, ostiraletik igandera bitartean Galiziako folklorea eta gastronomia izango dira nagusi Zumardian: “Etzidamu arratsaldeko zortzietan zabalduko dugu postua, eta bertan Galiziako askotariko produktuak prezio herrikoietan erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek”. [...]
Irakurri gehiago