Mezuak etiketatuta ‘ gabonak ’

Garrintzi, Orereta eta Ganbara Txiki, abesti sariketako onenak

2010/12/27
Nork

Ereintza Elkarteak antolatuta, Gabon Abesti Sariketa Probintzialaren 64. edizioa egin zuten herenegun Galtzarabordako kiroldegian eta epaimahaiaren arabera, Garrintzi, Orereta eta Ganbara Txiki abesbatzak izan ziren onenak. Arratsaldean helduen mailako txapelketa jokatu zuten. Bertan, sei abesbatza aritu ziren lehian eta epaimahaiaren iritziz, Josetxo Oliveriren zuzendaritzapean aritu zen Garrintzi abesbatza izan zen onena. Badator Eguna eta Dilin Dilin abestiak interpretatu zituzten. 400 [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Saio txukuna egin zuten bertsolariek Gabonetako bertso saioan

2010/12/27
Nork

Eguberriaren biharamunarekin atzo arratsaldean bertso saioa izan zen Errenteria Hiria Kulturgunean. 60 inguru bertsozale bildu ziren saioarekin gozatzeko asmoz. Oholtza gainean Igor Elortza, Oihana Bartra, Jexux Mari Irazu eta Unai Agirre izan ziren eskualdeko Arkaitz Oiartzabal Xamoa-rekin eta Josu Oiartzabalekin batera. Antolatzaileen arabera (Xenpelar Bertso Eskola), espero baino jende gutxiago izan zen, Gabon Abesti sariketa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gabonetako bertso saioa egingo dute igandean

2010/12/23
Nork

Lau Haizetara Euskaldunon elkarteak eta Xenpelar Bertso Eskolak antolatuta, Gabonetako bertso saioa izango da, igandean, Errenteria Hiria Kulturgunean. 18:00etan jarri dute hitzordua, eta hara joateko sarrera beharko da. 3 euro kostako ditu eta 16 urtetik beherakoek doan sartzeko aukera izango dute. Honako bertsolariek parte hartuko dute: Arkaitz Oiartzabal Xamoa , Jexux Mari Irazu, Igor Elortza, Oihana [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Zintzilik Irratiak programazio berezia prestatu du Gabonetarako

2010/12/23
Nork

Urte bukaera eta urte hasierarako programazio berezia prestatu du Zintzilik Irratiak. Zintzilikeko arduradunek esan dutenez, artxiboetan hainbat eta hainbat audio artxibo pilatzen hasiak zituzten, eta horiek berreskuratu ondoren, urtero egin dituzten albisteen laburpenak eta presoei buruzko saioa bereziak batuko dizkiete. Hala, 13:00etan eta 20:00etan saio berezi horiek entzuteko beta izango da FM 100ean eta webgunean . [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gabonetako ekintza ugari izango da txikienentzat

2010/12/17
Nork

Gabonetan haurrek ez dute ikastetxera joan beharrik izango, eta nahikoa denbora izango dute euren modura ongi pasatzeko. Hala, lagungarri suertatuko zaizkie Udalak prestatu dituen Gabonetako ekintzak. Urtero moduan hainbat ekitaldi izango dira, baina aurten bat nabarmendu beharra dago: zinema.  Hilaren 24an eta 31ean zinemara dohainik joateko aukera izango dute 6 eta 12 urte bitarteko haurrek. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Gabonetako Squash Txapelketa abian da

2010/11/11
Nork

Errenteriako Udaleko Kirol Patronatutik jakinarazi dute Gabonetako Squash Txapelketa antolatuko dutela Galtzarabordako kiroldegian hilaren 29an hasi eta Urtarrilaren 8a bitarte. Txapelketak bi maila izango ditu. Alde batetik gizonezkoen txapelketa egongo da, eta bestetik, emakumeen txapelketa. Maila bakoitzean, hamasei parte-hartzailetara mugatuko dute plaza kopurua antolakuntzatik jakinarazi dutenez. Gabonetako Squash Txapelketan parte hartzeko interesa dutenek, hilaren 24a [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Kirola, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)