Mezuak etiketatuta ‘ gabonak ’

Iztieta pasealekuan aparkatzeko orduak mugatuko dituzte Gabonetan

2012/12/21
Nork

Aurten Iztieta pasealekuko aparkalekuak erregulatzea erabaki du udalak, “auzo horretan autorik gehien ibiltzen den garaian”. Gainera paseo horretako jendearentzako gunea egunez ibilgailuak har ez dezaten soilik gauez aparkatzen utziko dute. Honakoak izango dira ordutegiak: abenduaren 24ko 19:00etatik 25eko 19:00etara; abenduaren 31ko 19:00etatik urtarrilaren 1eko 19:00etara; eta urtarrilaren 6an: 07:00etatik 19:00etara.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Zerbitzuak | Ez dago iruzkinik »

Erretiratuak ez dira aspertuko Gabonetan

2012/12/12
Nork

Errenteria-Oreretako erretiratuen elkarteek Gabonetako egitarau zabala prestatu dute aste honetatik hasita. Ekintza guztiak neguko festa horrekin lotutakoak izango dira, eta ostegunean hasiko dira Santa Luzia Egunarekin. San Tomas Eguna ere ospatuko dute, eta Olentzero eta Errege Magoen bisita ere jasoko dute. Egitaraua Kaputxinoetako San Jose elkartea: Hilaren 14ean, bingoa, 18:30ean; hilaren 21ean, San Tomas Jaia 18:30ean. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Oiarso garaile Gabonetako saskibaloi txapelketan

2012/01/04
Nork

Gabonetako saskibaloi txapelketa antolatu zuen Oiarsok joan den astean, eta bera izan zen talde guztien artean onena: Oiartzungo Saskilagunak-en kontra irabazi zuen finala, 75-69. Partida osoan zehar izan ziren nagusi Oiarsokoak. Lau taldek parte hartu zuten: Errenteria-Oreretako eta Oiartzungo taldeez gain, Donibane eta Intxaurrondoko Internacional. Donibane geratu zen hirugarren, eta Internacional laugarren.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Ekintza ugari dituzte aurretik txikienek Gabonetan

2011/12/20
Nork
Ekintza ugari dituzte aurretik txikienek Gabonetan

Gazteria Sailak urtero moduan hainbat ekitaldi prestatu ditu Gabonerako, batik bat haur eta gazteei zuzenduta. Ostegunetik hilaren 30era, eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an Gabonetako ludoteka egongo da zabalik, Merkatuzarren. 5 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta egongo da, eta goiz eta arratsaldez 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era egongo da irekita. Horrez gain, ostegunean, ostiralean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Eskolatik Kaleraren Gabonetako emanaldia igandean izango da

2011/12/14
Nork

Ostiralean beharrean, oraingoan igandean izango da Eskolatik Kalera. Gabonei begira, ekitaldi berezia prestatu dute igande honetarako: Museo magikoa Gabonetako kontzertua. Emanaldi horretan hiru taldek parte hartuko dute: EMKE Errenteria Musika Kultur Elkarteko musika bandak, Errenteria Musikaleko dantza eskolak, eta Xurdin antzerki taldeak. Kontzertua 18:00etan hasiko da Errenteria Hiria Kulturgunean. Saio horretan haurrek museo magiko bat [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Antzerkia, Ekitaldiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gabonetako entzunaldiak izango dira Errenteria Musikalen eskutik

2011/12/10
Nork

Datorren asteartetik aurrera, aste batez, Errenteria Musikalen eskutik Gabonetako musika entzunaldiak izango dira Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. Astearteko lehen emanaldian musika eta mugimenduko ikasleek parte hartuko dute, eta ondoren, berriz, sokazko musika tresnak entzuteko aukera izango da. Datozen egunetako egitaraua jarraian ikus daiteke. Egitaraua: Abenduak 13, asteartea 18:30: Musika eta mugimenduko ikasleen entzunaldia. 19:15: Sokazko musika tresnen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Gabonetako Ipuin Lehiaketan izena emateko epea zabalik dago

2011/11/30
Nork

Beste urte batez, eta dagoeneko hamabosgarrenez, Gabonetako Ipuin Lehiaketa antolatu dute erretiratuen klubek Gizarte Zerbitzuen laguntzarekin batera. Lehiaketa herriko zortzi erretiratuen elkarteetako kideei zuzenduta dago. Horrenbestez, lanak idatzi eta abenduaren 14a baino lehen (asteazkena) entregatu beharko dituzte. Gabonetan oinarrituta hiru orriko luzerako lanak aurkeztu beharko dira. Epaimahaiak lanik onenak aukeratuko ditu, eta abenduaren 29an jakinaraziko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kultura, Lehiaketak | Ez dago iruzkinik »

Gabonetako squash torneoan izena eman daiteke

2011/11/09
Nork

Dagoeneko izena eman daiteke Errenteriako Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Gabonetako squash torneoan. Azaroaren 28tik abenduaren 23ra arte egingo dute, Galtzarabordako kiroldegian. Aurten bi kategoria izango dira, gizonena eta emakumeena, baina plazak mugatuak dira, eta gehienez bakoitzean hogei pertsonek eman ahal izango dute izena. Izena emateko epea zabalik egongo da hilaren 22ra arte (asteartea). Horretarako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Zintzilik Irratiak Gabonetako saio bereziekin jarraitzen du

2010/12/29
Nork

Toki guztietara bezala, Zintzilik Irratira ere iritsi dira Gabonak, eta egunotan saio bereziak egiten ari da. Urtarrilaren 7ra bitartean hainbat arlotako gaiak ukituko dituzte FM 100-ean (13:00etatik 20:00etara) eta www.zintzilik.net webgunean. Programazioa Gaur . Oreretako euskal preso politikoen egoerari errepasoa, 2010eko kronologia eta Aitzol Gogorzaren amari elkarrizketa. Bihar . 2010eko Erretegian saioko albiste interesgarrienak. Etzi . Mikel Amorosen eskutik, La [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Kirol ikastaroetan aldaketak egongo dira Gabonetan

2010/12/27
Nork

Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dute urtean zehar Fanderiako eta Galtzarabordako kiroldegietan egin ohi dituzten kirol ikastaroetan aldaketak egongo direla urtarrilaren 8ra bitarte. Eguneroko jardunean egiten dituzten ekintzak egin beharrean, ikastaro alternatiboak praktikatuko dituzte. Haurren igeriketa ikastaroa, Gabonetako ur parkearekin ordezkatuko dute. Hilaren 30a bitarte Galtzarabordan egingo dute eta urtarrilaren 3tik 7ra bitarte, berriz, Fanderian. 17:30etik [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Ideilan
9,99 €

deskontua

%33

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)