Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Futbol 7 Txapelketari buruzko inkesta bat egin dute erabiltzaileen artean, eta oro har, balorazio ona jaso du. Inkesta erantzun dutenen ia %54k nota oso ona eman dio txapelketari, ia %8k bikaina. Haatik, %8k baino gutxiagok esan dute txarra edo oso txarra izan dela. Kalitatearen eta prezioaren arteko harremana ona edo [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:7, balorazio, futbol, Ona, txapelketa
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Touringek etxean hartuko du bihar Dunboa-Eguzki taldea, 16:30etik aurrera. Gorritxoak liderrak dira, 53 punturekin, eta biharko arerioa, berriz, hamalaugarrena da. Bestalde, Beti Ona Usurbilgo Harane futbol zelaian ariko da bihar, 15:30etik aurrera. Errenteriakoak zazpigarrenak dira sailkapen nagusian, 31 punturekin. Usurbildarrak berriz, bosgarren postuan daude
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti, Dunboa, Eguzki, futbol, Ona, touring, usurbil
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ez du partida erraza izango bihar, Touring liderrak etxean: Tolosaren kontra ariko da, 16:30ean, Fanderiako zelaian. Tolosarrak hirugarren daude sailkapen nagusian. Beti Onak Muniberen zelaia bisitatuko du, igandean, 17:15ean. Donostiarrak bederatzigarren daude sailkapen nagusian, errenteriarrengandik bost puntura.
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti, futbol, munibe, Ona, tolosa, touring
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Beti Onak Gabonetako futbol txapelketa egin du umeentzako jostailuak lortzeko helburuarekin. Hainbat partida jokatu zituzten haurren mailetan. Antolatzaileen asmoa zen talde bakoitzeko kide bakoitzak jostailu bana ekartzea, «gutxien daukaten horien artean ilusio pixka bat banatzeko». Ikusleek ere izan zuten aukera jostailuren bat uzteko.
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti, futbol, Ona, txapelketa
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Bukatu da Errenteria-Oreretako Futbol 7 txapelketako lehen fasea,eta talderik onena Desira Cafe izan da, bera izan baita lehen mailako txapelduna. Gainontzeko mailetan, berriz, honakoak izan dira irabazleak: bigarren mailako lehen taldean, Izargorri Zuketz; bigarren mailako bigarren taldean, Albañileria Dorronsoro; eta hirugarren mailan, Borusia Jolastokieta. Mailaz jaitsi diren taldeak ere izan dira. Guztiak honako taulan daude [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:7, cafe, desira, fase, futbol, lehen
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Mariño izango du aurrez aurre Beti Onak biharko partidan. Arerio zuzenak dira irundarrak, errenteriarrak baino postu bat atzerago baitaude sailkapenean, seigarren, puntu bakarrera. Partida 15:45ean hasiko da Beraungo zelaian. Touringek Euskaldunaren kontra jokatuko du, bihar, 17:30ean, Andoaingo Ubitarte zelaian.
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti, Euskalduna, futbol, Mariño, Ona, touring
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Jardunaldi biribila izan dute Erregional Preferenteko herriko bi taldeek. Zubiaren aurretik jokatu zuen lehia Touringek, eta 2-0 gailendu zitzaion Martuteneri. Larunbat honetan, berriz, Beti Onak ere hiru puntuak lortu zituen: 1-3 irabazi zion Astigarragako Mundarrori. Touringek lider jarraitzen du, eta Beti Ona bosgarren tokian dago.
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti, futbol, Martutene, Mundarro, Ona, touring
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Sailkapenaren azpialdean dagoen Martutene (hamargarren dago) hartuko du, bihar, Touring liderrak. Partida 16:30ean hasiko da Fanderiako futbol zelaian. Beti Onak, berriz, arerio zuzena izango du aurrez aurre: Astigarragako Mundarro. Sailkapenaren goialdean daude bi taldeak, eta lau puntuko aldea besterik ez dio ateratzen Astigarragako taldeak Errenteriakoari.
Irakurri gehiago
Etiketak:Beti, futbol, Martutene, Mundarro, Ona, touring
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ondorengo koadroan ikus daitezke azaroaren 13an jokatutako futbol 7ko emaitzak.
Irakurri gehiago
Etiketak:13, 7, azaroak, emaitzak, futbol
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Erregional Preferenteko futbol taldeek sailkapenaren atzealdeko taldeekin dituzte partidak jardunaldi honetan: Kostkas Miren Bihotzaren kontra jokatuko du Beti Onak, bihar, 17:15ean, Donostiako Matigoxotegi zelaian eta Lengokoak-en kontra Touringek, bihar, 16:30ean, Fanderian.
Irakurri gehiago
Etiketak:atzealde, Beti, futbol, kostkas, Lengokoak, Ona, sailkapen, touring
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »