Joan den larunbatean Francisco Heras Gomez Mathausera (Austria) erbesteratu zuten errenteriarrari omenaldia egin zioten. Heras 1916an jaio zen etxean —Santa Maria kalean dago— omenezko plaka bat jarri zuten, eta lore eskaintza ere egin zioten. Omenaldia CGT, LKN eta La Ilusionek antolatu zuten. 1940an Mathausera erbesteratu zuten, eta urtebete beranduago, 1941eko irailaren 29an, hil zuten.
Irakurri gehiago











