Inoiz arku tiraketa probatu ez dutenak eta goi mailako tiratzaileak direnak bilduko ditu, bihar, Ostadar elkarteak antolatutako II. Arku Tiro Lehiaketak. Eguna bi zatitan banatuko dute. Goi mailako arku tiratzaileak ikusteko arratsaldean, 15:15etik aurrera pasatu beharko da Fanderiako futbol zelaitik. Aire Zabaleko Gipuzkoako emakumeen txapelduna eta Gipuzkoako zein Euskadiko gizonen txapelduna; Aretoko Gipuzkoako gizon txapelduna [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arku, Fanderia, goi, mailako, tiratzaile
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Donosti Cup oinarrizko futboleko txapelketako partidak jokatuko dituzte beste urte batez Errenteria-Oreretan, zehazki, Fanderiako eta Beraungo futbol zelaietan. 27 herrialdetako 390 taldek jokatuko dituzte partidak Gipuzkoako zenbait herritan (hogei egoitza prestatu dituzte). Talde horiek guztiak hamahiru kategoriatan banatuko dituzte (zortzi mutilenak eta bost emakumeenak). Besteak beste, Frantzia, Portugal eta AEB [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Beraun, cup, donosti, Fanderia, partidak
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Fanderiako auzo elkarteak auzo horretako erreka inguruak piratzen duen “utzikeria” salatu du. Duela sei hilabete izandako uholdeen ondoren, gune horrek udalaren aldetik “utzikeria nabarmena” nozitu duela gaineratu du fanderiako auzo elkarteak: “Erreka zabortegia bihurtu da eta bertan era guztietako zikinkeriak, euri putzu likitsak eta karraskari txikiak biltzen dira, euli mordo baten zaintzapean”. Udararen etorrerarekin gainera, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Erreka, Fanderia, salatu, zabortegia
Bidalita Ingurumena | Ez dago iruzkinik »
Sanjoanetan izaten dira jaiak Fanderian, eta aurten ostiralez hasiko dira, eta hiru egun iraungo dute igandera arte. Erdiko Erreka auzo elkartean beste behin egitarau mardula prestatu du, eta urtero bezala, haur eta helduen danborrada izango da ekitaldirik esanguratsuena. Igandean izango da, 19:30etik aurrera. Aurreko egunean, San Joan bezperan, sua egingo dute, 22:00etan. Horrez gain, txapelketek [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:danborrada, Fanderia, jaiak, lehiaketa
Bidalita Ekitaldiak, Jaiak, Jaiak | Ez dago iruzkinik »
Iazko azaroko uholdeak izan zirenetik sei hilabete pasatu direnean, ingurumenean sortutako kalteak «bere horretan» jarraitzen dutela salatu du Eguzkik. Uholdeek Fanderia inguruan dagoen presa hondatu zutela, haien arrastoak oraindik ibaian bertan ikus daitezkeela, eta Fanderiako errotara doan erreka «hustuta» dagoela nabarmendu du talde ekologistak. Horrenbestez, ingurumenarekiko dagoen «utzikeria» salatu eta dagokion arduradunari «egoera ahalik eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Erreka, Fanderia, gabe, uholde, urik
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Erdiko Erreka Fanderiako auzo elkartean patinaje ikastaroa antolatu du astelehenerako. Haur, gazte zein helduk parte har dezakete, eta 18:30ean abiatuko dira auzo elkartetik (Vicente Cobreros kaletik sartzen da). Bidegorrian barrena ibiliko dira lau gurpiltxoen gainean. Hala ere, antolatzaileek ohartarazi dute ezagutza txiki bat eduki behar dela.
Irakurri gehiago
Etiketak:bidegorri, Fanderia, ikastaro, patinaje
Bidalita Aisia, Aisia, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, urtero, Kirolera Hurbiltzeko Eguna antolatzen dute, eta igande honetan izango da, kirol patronatuak jakinarazi duenez. Batik bat kirola egiteko ohitura ez duten pertsonak gonbidatu ditu, “kirola egiteak zein garrantzia duen erakusteko, kohesio soziala lortzeko, osasunarentzat onurak dituelako eta norberaren gogobetetze maila garatzeko”. Galtzarabordako eta Fanderiako instalazioak egongo dira zabalik, eta sarrera [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ate, Fanderia, galtzarborda, ireki, kirolaren
Bidalita Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ostiralean, spinningeko master class-az gain, luzatze ariketa tailerra ere izango da, Fanderiako Udal Kiroldegiko jarduera aretoan, 18:00etatik aurrera. Serviocio eta Udal Kirol Patronatuak ekimenaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, tailer horretan luzatze ariketen onurak eta nola egin behar diren azalduko dute. Parte hartzeko aurretik izena eman behar da, tailerraren egunera arte Fanderiako eta Galtzarabordako kiroldegietako harreretan. Abonatuentzako [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ariketa, Fanderia, luzatze, tailerra
Bidalita Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Euskal Pilota Egokituko I. Txapelketa jokatzen ari dira gaur Fanderiako frontoian. Guztira, hemeretzi pilotari aritu dira finala jokatzen eskuz binaka eta paletaz binaka, 09:30etik aurrera. Txapelketa bukatuta, berriz, txikienek pilota egokituko erakustaldia egin dute, eta gurpildun aulkiekin erakustaldia ere antolatu dute (irudian).
Irakurri gehiago
Etiketak:egokitua, Fanderia, Pilota, txapelketa
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Abonu orokorrean alta ematen dutenek hainbat abantaila izango dituzte Fanderia eta Galtzarabordako kirol instalazioetan. Hilaren 25ra arte eginez gero, %25eko beherapena izango dute apirileko jardueran edo kuotan. Hilaren 26tik 31ra eginez gero, berriz, aste horretan instalazioak dohainik erabili ahal izango dituzte.
Irakurri gehiago
Etiketak:eskaintzak, Fanderia, Galtzaraborda, instalazio, kirol
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »