Mezuak etiketatuta ‘ Fanderia ’

Paula Sotillos eta Lorena Hernandez, pintura lehiako irabazleak

2012/11/09
Nork

Fanderiako auzo elkarteak antolatutako eskualdeko pintura eta marrazki lehiaketako irabazleak aukeratu ditu dagoeneko epaimahaiak. 6-9 urte arteko mailan Paula Sotillosentzat izan da lehenengo saria, eta Haritz Aranbururentzat bigarrena. 10-14 urte artekoen mailan, berriz, Lorena Hernandezek eskuratu du lehenengo saria, eta Iraia Bermejok bigarrena. Etzi banatuko dituzte sariak, 13:00etan, Fanderiako auzo elkartean. Lehiaketan parte hartu duten [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Paula Sotillos eta Lorena Hernandez pintura lehiaketako irabazleak

2012/11/08
Nork

Fanderiako auzo elkarteak antolatutako eskualdeko pintura eta marrazki lehiaketako irabazleak aukeratu ditu dagoeneko epaimahaiak. 6-9 urte arteko mailan Paula Sotillosentzat izan da lehenengo saria, eta Haritz Aranbururentzat bigarrena. 10-14 urte artekoen mailan, berriz, Lorena Hernandezek eskuratu du lehenengo saria, eta Iraia Bermejok bigarrena. Epaimahaian artearen munduan bide luzea egin duten hiru lagun egon dira: Sergio Santamaria, Xabier Obeso eta Esther Rosso. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako pala motzeko finalak jokatuko dituzte igandean, Fanderian

2012/11/08
Nork

Partida askotako asteburua izango da Fanderiako pilotalekuan, ohiko partidez gain, igandean, Gipuzkoako pala motzeko finalak jokatuko baitituzte, 09:30etik aurrera. Lau partida jokatuko dituzte. Lehenengoa, 22 urtez azpiko larruzko paletan: Oiangu, Landare-Altzatarra lehiako irabazlearen kontra. Bigarrena, pala motzeko nagusien hirugarren mailako partida izango da, Altzatarra 2 Altzatarra 1en kontra. Hirugarrena, berriz, bigarren mailari dagokio, Usurbil 1-Txost, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Iruzkin bat »

Pinturara hurbilduz

2012/11/01
Nork
Pinturara hurbilduz

Haurrak pintura eta marrazketaren mundura hurbiltzeko asmoz, Fanderiako auzo elkarteak zortzigarrenez antolatu du Errenteriako Pintura eta Marrazki Lehiaketa eskualdeko haurrentzat. Aurtengoan 55 haurrek parte hartu dute lehiaketa horretan. Rafa Lorente auzo elkarteko presidentearen arabera, iaztik zertxobait jaitsi da partaideen kopurua. Hori, batik bat, eguraldiaren eraginez izan dela iritzi dio. Igandean bildu ziren ume partaide guztiak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura | Iruzkin bat »

XXI. Pilota Txapelketa jokatuko dute Fanderian

2012/09/19
Nork

Igandean eskuz binakako pilota partiduak jokatuko dituzte, 11:00etatik aurrera, Fanderiako pilotalekuan. XXI. Pilota Txapelketa horretan promesetan Ugalde-Otamendi eta Murgiondo-Cordon ariko dira, eta seniorretan Aizpiri-Irusta eta Garralda-Pazos. Horrez gain, ostiralean, 21:30ean, gomazko paletan partidak izango dira frontoian, 21:30etik aurrera: Batzokiko-Loiolatarra 2. mailakoak eta Batzokiko-Loiolatarra 1. mailakoak. Fanderiako joan den asteko emaitzak Eskuz binaka nagusiak 3. maila: EPLE (Huegun Goikoetxea) – Igeldo [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Fanderiako igerilekua itxita egongo da 14 egunez

2012/09/07
Nork

Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Fanderiako igerilekua itxita egongo da hamalau egunez: astelehenetik hilaren 23ra. Horren arrazoia osasun araudiak agintzen duen garbiketa egitea da. Igerilekua erabat hustu eta garbituko dute, eta horrez gain, legionelosia saihesteko eta fumigatzeko lanak, eta ohiko iturgintza eta igeltseritza lanak egingo dituzte. Hilaren 24tik aurrera berriro erabiltzeko moduan egongo da igerilekua.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Fanderiako erreka garbitzea txalotu du Eguzkik

2012/09/05
Nork
Fanderiako erreka garbitzea txalotu du Eguzkik

Eguzkik Fanderiako auzo elkartea zoriondu du uztailaren 28an auzotik pasatzen den erreka garbitzeagatik. Ekintza hori Oiartzun ibaia erabat leheneratzeko “urratsa” izan dela iritzi dio. Gogorarazi du “ekosistema larriki aldatua” dagoela “erdiko tartetik Ondartxo eta Lezoko bokaleraino”, eta gaineratu du “mendeetan suntsitutako padurak ere leheneratu” behar direla. Behin  udalak edo bestelako instituzioek Fanderiako zatian ekin behar [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Denak erreka garbitzera

2012/07/27
Nork
Denak erreka garbitzera

Errenteria-Oreretako Fanderia auzoan dagoen erreka bi aldiz kaltetuta dago, batetik, azaroan izandako uholdeen ondorioz, eta bestetik, herritarrek botatzen duten zaborra dela eta. Horri irtenbide bat emate aldera, Erdiko Erreka auzo elkarteak auzolanerako deia egin du lehenengoz. Etzi, 09:30ean bilduko dira, eta udalak jarriko du beharrezko materiala. Rafa Lorente auzo elkarteko ordezkariak azaldu duenez, batik bat [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

150 lagun bildu dira Fanderian pala eta esku pilotako finalak ikusteko

2012/07/27
Nork

Pilotak jende ugari erakarri du Fanderiako frontoira madalenetan. Igandean, Madalen Egunean, XVIII. Zuloaga Oroitaldiko finalak jokatu zituzten; astelehenean, Aritz Lasa-Merino I eta Ezkurdia-Peñagarikanoren partida zein Irujo-Barriola eta Xala-Merino IIena ikusteko aukera izan zen, eta azkenik, asteazkenean, XIX. Joakin Etxeberria Pala Oroitaldiko finalak izan ziren. Profesionalen partidetan leporaino bete zen frontoia, eta gainontzekoetan 150 lagun inguru [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Datorren denboraldian pilotalekua erabiltzeko orduen zozketa egingo dute

2012/07/13
Nork

Fanderiako pilotalekua datorren denboraldian erabiltzeko orduen zozketa egingo dute asteazkenean. Zozketa horren bidez erabakiko dute zein ordutan eta zeintzuk erabili ahal izango duten pilotalekua irailaren 1etik 2013ko irailaren 1era. Interesa duenak derrigorrez azaldu beharko du zozketan, asteazkenean, 20:45ean, pilotalekuan bertan. Zozketan taldea osatuko duten lau pilotarien zerrenda aurkeztu beharko da, eta gutxienez, horietako batek Errenteria-Oreretan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Ideilan
9,99 €

deskontua

%33

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)