Mezuak etiketatuta ‘ ezker ’

Ezker Anitza: “2.000 euro arrazoi nahikoa da Kutxabankentzat familia baten bizitza suntsitzeko”

2012/12/11
Nork

Etxetik kaleratzeko zorian da Errenteria-Oreretako biztanle bat, eta Ezker Anitzak Kutxabanken jarrera salatu du. Duela hilabete Kutxabankek berehalakoan hipoteka betearazteko prozedura guztiak geldiaraziko zituela jakinarazi zuela gogorarazi du, eta azaroaren 28an, berriz, herritar bat etxetik kaleratzeko dataren eta orduaren eskaera egin zuela Kutxako prokuradore batek. Ezker Anitzaren arabera, Kutxak emandako arrazoia izan da Errenteria-Oreretako bizilagunak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Abortatzeko eskubideari buruzko mozioak eztabaidatuko dituzte

2012/09/21
Nork

Emakumeek haurdunaldia boluntarioki eteteko erabakitzeko eskubidearen alde, Ezker Anitzak eta PSE-EEk mozio bana eramango dute astearteko plenora. Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak azkeneko legea, 2010ekoa, aldatzeko asmoa agertu du, abortatzeko baldintza gehiago jarriz. Ezker Anitzaren arabera, ezin da onartu Gallardonek andreen gorputz eta bizitzen gainean erabakitzea: “Emakumeek euren amatasunaren gainean erabakitzeko eskubidea oinarrizkoa da, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Iruzkin bat »

Abortuaren inguruko mozioa aurkeztuko du Ezker Anitzak

2012/09/20
Nork

Emakumeek haurdunaldia boluntarioki eteteko erabakitzeko eskubidearen alde Ezker Anitzak mozio bat eramango du astearteko udalbatzarrera. Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak iragarritako neurrien aurrean , Ezker Anitzak eskatu du egungo legea, 2/2010 lege organikoa, ez aldatzeko. Horrez gain, eskubideak zabaltzeko eta abortu boluntarioaren despenalizazio osoa ere galdegin du, “emakumeei, gazteak kontuan izanda, beren amatasunaren gainean erabakitzeko erabateko ahalmena [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

PSEk errekaren garbiketaren arrazoiak ez dakizkiela esan du Ezker Anitzak

2012/09/04
Nork

Uztailean Fanderiako Erdiko Erreka auzo elkarteak auzotik pasatzen den erreka garbitu zuen hainbat herritarren laguntzarekin. Horren haritik, PSE-EEk erreka garbitzea Papresari dagokiola adierazi zuen, eta orain, Ezker Anitzak salatu du PSE-EEk ez dituela ezagutzen erreka bizilagunek garbitzearen arrazoiak. PSE-EEk bizilagunek garbitzeko ez zegoela arrazoirik adierazi zuen, udalak eta Papresak sinatutako akordio batek derrigortzen  baitu Papresa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ingurumena, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Elkarbizitzaren bidean jarraitzeko deia egin die Bilduk alderdi guztiei

2012/06/26
Nork

Bilduk adierazi du “enfrentamendura baino eramaten ez duten akusazio eta ezeztatze dinamika batean” ez dela sartuko. PSE-EEk aurkeztu berri duen Noski aldizkarian azaltzen diren baieztapenen harira egin ditu Bilduk adierazpen horiek. Alderdi sozialistak Errenteria-Oreretako postontzi guztietan banatu du aldizkaria, eta “asmo elektoral argia” duela, eta “errealitatea” ez duela islatzen salatu du Alkatzetzan den alderdiak. Horren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

PSE-EEren aldizkariak ez duela errealitatearekin bat egiten dio Ezker Anitzak

2012/06/22
Nork

Aste honetan PSE-EEk aldizkari berri bat atera du, Noski, eta horren harira, Ezker Anitzak aldizkari horren edukia kritikatu du: “Errealitateak ez du bat egiten enplegu plana edo Gaztañoko babes ofizialeko etxebizitzei buruz esan dutenarekin”. Beraun Kaputxinoetako igerilekuekin hartutako jarrera haserrealditzat jo du Ezker Anitzak, eta gogorarazi du aurreko legegintzaldian Eusko Jaurlaritzak Hiriber programaren barruan 700.000 euro ematea atzera bota [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Laikotasunaren harira, PSE-EEren jarrera salatu dute Bilduk eta Ezker Anitzak

2012/05/30
Nork

Bilduk eta Ezker Anitzak laikotasunaren gainean aurkeztutako mozioa ez zen aurrera atera atzoko udalbatzarrean. PSE-EEk, EAJk eta PPk kontrako botoa eman zuten, beraz, Udal Gobernu Taldearen 9 botoak ez ziren nahikoak izan oposizioaren 11 bozen kontra. Bilduk eta Ezker Anitzak batik bat PSE-EEren jarrera salatu dute. Azken alderdi horrek (EAJ nahiz PPk bezala) ez zuen bat egin gobernu taldearen proposamenaren puntu batekin; alegia, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Udala | Ez dago iruzkinik »

Goazen plazara ekimenerako deialdia egin dute ezker abertzaleak eta EAk

2012/05/18
Nork

Herrirak Goazen Plazara ekimena antolatu du biharko, Errenteria-Oreretako ezker abertzaleak eta EAk bertan parte hartzera animatu dituzte herritar guztiak. Urtarrilaren 7an Bilbon presoen eskubideen aldeko manifestazioan herritarren sostengua ikusita, egungo espetxe politikak ez duela sostengu politiko eta sozialik adierazi du. “Horrela bada, garrantzitsua da herritarrek batuta ekitea, espetxeetako giltzak dituztenak jarrera aldatzera bultzatzeko”. Eskubide horiek [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Hezkuntzako murrizketak eztabaidatuko dituzte astearteko udalbatzarrean

2012/04/20
Nork

Ezker Anitzak Espainiako Gobernuak hezkuntza arlorako iragarritako murrizketen gaineko mozioa aurkeztu du, eta asteartean egingo duten udalbatzarrean eztabaidatuko dute. Hala nola, udalak murrizketak errefusatzea eskatu du Ezker Anitzak, hala nola, ” Eskola Publikoaren kalitea zuzenean erasotzen duelako”. Era berean, euskal hezkuntzaren administrazioari neurri horiek aplika ez daitezen ahalegin guztia egiteko biltzen du mozioak. Ezker Anitza [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Politika | Iruzkin bat »

Ertzainek greba egunean izandako jarrera salatu du ezker abertzaleak

2012/04/03
Nork

Osteguneko greba orokorrean Ertzaintzak izandako jarrera salatu du Oreretako ezker abertzaleak: “Herritarren kontra oldartu eta hainbat zauritu eragin zituen inolako justifikaziorik gabe”. Era berean, komunikabideen jarrera ere kritikatu du gertakariak manipulatu zituztela iritzita. Ostegun goizean, tira-bira sortu zen Biteri kalean ertzainen eta piketeen artean, eta lekukoen arabera ertzainak oldartu egin ziren. Bost pertsonak zauriak izan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
mixikua.com
34,00 €

deskontua

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)