Errenteriako Udalak gogorarazi duenez, bihar dute herriko langabeek eurei zuzendutako euskara ikastaroetan izena emateko azken eguna. Urtarriletik martxora izango dira, eta eskolak doan izango dira langabeentzat. Interesa dutenek udal euskaltegian (Miguel Zabaleta, 14) eta Xenpelar AEK-n eman beharko dute izena.
Irakurri gehiago
Etiketak:azken, eguna, Euskara, ikastaro, langabe
Bidalita Ekitaldiak, Euskara, Ikastaroak | Ez dago iruzkinik »
Errenteria-Oreretako langabeek aukera bikaina daukate euskara ikasteko. Errenteriako Udalak ikastaro bat martxan jarriko du urtarrilean, eta doakoa izango da herriko langabeentzat. Ikastaroak urtarriletik martxora arte iraungo du, eta dagoeneko izena eman daiteke hilaren 14ra bitartean (ostirala) udal euskaltegi zein Xenpelar AEK euskaltegian. Bi toki horietan emango dituzte eskolak. Ikastaroetan parte hartzeko hainbat baldintza bete beharko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:doan, Euskara, ikastaro, langabe
Bidalita Ekonomia, Paperekoa | Iruzkin bat »
Abenduaren 3a bi egun ospatzen dira: Euskararen Eguna batetik, eta Ezinduen Eguna, bestetik. Errenteriako PSE-EEk biak gogoan izan dute. Euskararen Egunaren harira, “luzea izango den bidea egiten jarraitu” behar dela adierazi du PSE-EEk. Hala ere, kalitatean hobetu dela iritzi dio, eta horren adibide dela “gure mugetatik kanpo” jasotako aitortza: “Bideak ireki dira, komunikazio kanaletan euskara [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:eguna, Euskara, ezinduen, PSE-EE
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »
Abenduaren 1ean Hiesaren Aurkako Eguna da eta 3an, berriz, Euskararen Eguna. Zenbait tokitan kontuan izango dituzte bi egun horiek, hala nola, Errenteria-Oreretako ludoteka eta gaztelekuetan. Hiesaren Aurkako Egunaren harira, Gabierrotako gaztelekuan film labur bat emango dute, eta segida, Mikel Martin errenteriarrak gaixotasunaren eta prebentzioaren inguruan hitz egingo du. Euskararen Eguna gogoan, abenduaren 3an bertan, hainbat [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Euskara, Gazteleku, hiesa, ludoteka
Bidalita Euskara, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Gaur Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako euskararen legeak 30 urte bete ditu eta horren haritik Oarsoaldeko Euskal Herrian Euskarazeko kideek elkarretaratzea egin dute Herriko Enparantzan Euskaraz bizi gaitezen. Aska ditzagun kateak lelopean. 30 urte horiek baloratzerako garaian, “ipar egokirik gabeko 30 urte izan” direla adierazi dute, “arrotzek inposatutako mugak nekez urratu ditugun 30 urte”. EHE-ekoen iritziz, instituzioetako jarduna eta gatazka gainditzeko eztabaida [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:30, EHE, errenteria, Euskara, legea, Orereta, urte
Bidalita Euskara, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Euskararen legeak 30 urte beteko ditu bihar, eta EHEk, urte horietan urratsak eman diren arren, sumisioan oinarritutako urteak izan direla salatu du. Horrez gain, euskara beste adar bat dela gaineratu du, eta «ez erdigunea». Hala ere, euskararen erabilerak goia jo duela esan du, eta instituzioei normalizaziorako bidean lanean jarraitzeko eskatu die.
Irakurri gehiago
Etiketak:30, EHE, Euskara, legea, urte
Bidalita Euskara, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
2025era begirako plan estrategikoa martxan jarri du udalak, eta astelehenean, 19:30ean, Torrekuan, bigarrenez elkartuko da euskara batzordea. Herritarren parte hartzea garrantzitsutzat jo du udalak, eta bilkurara joatera animatu ditu.
Irakurri gehiago
Etiketak:batzordea, bigarren, Bilera, Euskara
Bidalita Bilerak, Ekitaldiak, Euskara, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Errenteriako Udalak jakinarazi dutenez, 35 guraso ari dira parte hartzen haiei zuzendutako euskara ikastaroetan. Zehazki, 0-12 urte arteko gurasoei zuzenduta daude ikastaro horiek. Partaide guztiak hiru taldetan banatu dituzte, eta bakoitzak bere urrats eta ordutegia du. Euskara departamentuak eta euskaltegiak balorazio positiboa egin dute. Oraindik izena eman daiteke ikastaro horietan, eta informazio gehiago Xenpelar AEK [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:35, Euskara, guraso, ikastaro
Bidalita Euskara | Ez dago iruzkinik »
Errenteriako Euskara Departamentuaren Ezetz asmatu lehiaketan azaroaren 23ra arte parte har daiteke. Parte hartzen duten guztien artean irabazleak, Errenkoalderen 50 euroko erosketa txartela eramango du, herriko dendetan gastatzeko. Horretarako, nahikoa da www.ondarea-errenteria.net/euskara webgunean sartzea eta hor datozen galderak erantzutea.
Irakurri gehiago
Etiketak:Euskara, lehiaketa, toponimia
Bidalita Euskara, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Duela urtebete egindako azterketaren ondorioak ezagutarazi ditu Soziolinguistika Klusterrak: Errenteria-Oreretan herritarren %12k erabiltzen du euskara kalean. Klusterreko ikerlariak herriko sei gunetan ibili ziren 2011ko iraila eta urrian euskararen erabilera maila neurtzeko. 2.935 elkarrizketa neurtu zituzten, eta horietan 8.080 lagunek parte hartu zuten. Ikerketari esker, lehen aldiz ezagutu ahal izan dira herri osoko euskararen erabileraren datuak. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:, erabili, errenteriar, Euskara
Bidalita Euskara, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »