Mezuak etiketatuta ‘ eskuz ’

XXI. Pilota Txapelketa jokatuko dute Fanderian

2012/09/19
Nork

Igandean eskuz binakako pilota partiduak jokatuko dituzte, 11:00etatik aurrera, Fanderiako pilotalekuan. XXI. Pilota Txapelketa horretan promesetan Ugalde-Otamendi eta Murgiondo-Cordon ariko dira, eta seniorretan Aizpiri-Irusta eta Garralda-Pazos. Horrez gain, ostiralean, 21:30ean, gomazko paletan partidak izango dira frontoian, 21:30etik aurrera: Batzokiko-Loiolatarra 2. mailakoak eta Batzokiko-Loiolatarra 1. mailakoak. Fanderiako joan den asteko emaitzak Eskuz binaka nagusiak 3. maila: EPLE (Huegun Goikoetxea) – Igeldo [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Aranburuk eskuz banakako finala jokatuko du

2012/02/03
Nork

Antton Aranburu EPLEko pilotariak 2. mailako Gipuzkoako eskuz banakako finala jokatuko du trinketean. Bere kontrarioa Hernani taldeko kide bat izango da. Finala 13:15ean izango da Irungo Artaleku pilotalekuan. EPLE Errenterieko Pilotaren Lagunaren Elkartetik jakinarazi dutenez, pilotari esperimentatua da Hernanikoa, baina finalean ongi jokatzea eta txapela Errenteria-Oreretara ekartzea espero dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketako finala du EPLEk gaur, Zegaman

2011/12/16
Nork

Gaur arratsaldean Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko dute EPLEko Donibane Zangitu eta Antton Aranburuk Añorgaren kontra. Partida 19:00etan hasiko da, Zegamako pilotalekuan. EPLEk jakinarazi duenez, finala gogorra izango da Añorgak ere maila handia erakutsi duelako txapelketan. Honakoak dira EPLEk asteburuan dituen beste partidak: kadeteetan, Ahetze Arzallus eta Ander Mariñelarena Azkoitiaren kontra ariko dira (gaur, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

EPLE 2k Intxurreren kontra jokatuko ditu finalaurrekoak

2011/11/30
Nork

Eskuz binakako Gipuzkoako Txapelketako finalaurrekoak jokatuko ditu asteburu honetan EPLE 2k. Aurrez aurre Alegiako Intxurre taldea izango du. Etxetik kanpo jokatuko dute partida, 19:00etan, Alegiako pilotalekuan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Lehen Mailako Batzokikoren bi aurpegi, asteburuan

2011/10/31
Nork

Gipuzkoako Txapelketako partidak izan dira asteburuan, eta gomazko paletan, nagusien lehen mailan, ezin izan zuen Imanol Otegi eta Jon Ormaetxeak osatutako Batzokiko taldeak Usurbil garaitu, eta 25-20 galdu zuen. Javier Martinez eta Ignacio Martinezek osatutako Batzokiko taldeak, berriz, 25-24 irabazi zuen Altzatarra Ien kontra. Honakoak izan dira gainontzeko emaitzak: Pala motza nagusiak. 2. maila. Txost 1 40-Landare 1 (Iñaki Elorza-Imanol [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako txapelketa partidak bihar eta etzi Fanderian

2011/10/27
Nork

Gipuzkoako txapelketaren barruko pala motza, gomazko paleta eta eskuz binakako lau partida jokatuko dituzte bihar eta etzi Fanderian. Pala motzean, nagusien bigarren mailan, Landare 2 (Richard Benoit-Ruben Pichel) Atxurbide taldearen kontra ariko da, bihar, 21:15ean. Etzi, berriz, bi lehia izango dira. Gomazko paletan, nagusien bigarren mailan, Batzokikok (Agosti Elizazu eta Ignacio Martinez) Altzatarra 1en kontra [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Kirola, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Sanagustin kulturgunea
8,00 €

deskontua

%33

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)