Mezuak etiketatuta ‘ Errenteria-Orereta ’

Bigarren eskuko azoka, bihar

2011/10/15
Nork

Bihar bigarren eskuko azoka izango da herrian. Xabier Olaskoaga plazan jarriko dituzte postuak, 10:00etatik 14:00etara.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Aisia, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Hiri eta landa guneak bat

2011/10/15
Nork
Hiri eta landa guneak bat

Zazpigarren Landalur azokan sartuta daude bete-betean herrian. Zumardian denetariko postuak daude: janaria,animaliak… Aurten, gainera, hiru berritasun nagusi daude: Basasoro baserriko esnearekin egindako txokolate jatea, haurrentzako herri kirolak, eta bisita bat izango dute: Irrien Lagunena. Hango pertsonaiak lagun dituztela, ingurumen heziketarekin lotutako ekintzak egingo dituzte: marrazketa, tailerrak… Azokara hurbiltzen direnek lau gune ikusiko dituzte: baserriko produktuen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Patxi Larrea omenduko dute gaur, Beteranoen Dantza Sueltoko III. Topaketan

2011/09/24
Nork

Beteranoen Dantza Sueltoko III. Topaketa ospatzen ari dira gaur herrian. 50. hamarkadan Gipuzkoako Txapelketetan parte hartu zuten bikoteak berriro elkartu dira gaur, eta haien artean da Patxi Larrea, gaur arratsaldean dantza soltearen alde egindako lanagatik omenduko duten dantzaria, hain zuzen. Parte hartzaileak 11:00etan iritsi dira herrira. Udaletxean izan dira lehenik, Bizkaian dantza solteak izan duen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Euskararen kale erabilera neurtuko du Errenterian Soziolinguistika Klusterrak

2011/09/21
Nork
Euskararen kale erabilera neurtuko du Errenterian Soziolinguistika Klusterrak

Laster jakingo da euskara zenbat erabiltzen den Errenteria-Oreretan. Errenteriako Udalak parte hartuko du Soziolinguistika Klusterrak egingo duen ikerketa batean. Udazkenean sartzearekin batera, datozen egunetan kale neurketa egiten ibiliko dira, eta horren emaitzak datorren urteko udaberrian ematea espero dute. Gaur eguerdian eman dituzte azterketaren gaineko xehetasunak Irune Balentziaga Euskara zinegotziak eta Jaime Altuna Soziolinguistika Klusterreko presidenteak. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea | Iruzkin bat »

Auzitegi Nazionalaren erabakia salatzeko elkarretaratzea

2011/09/17
Nork
Auzitegi Nazionalaren erabakia salatzeko elkarretaratzea

Bateragune auziko epaia salatzeko, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Errenteria-Oreretako Niessen merkatalgunearen atarian. Hamarnaka herritar hurbildu da bertara. Auzi horren barruan Sonia Jacinto oreretarrari zortzi urteko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta, Rafa Diez eta Arkaitz Rodriguezi ere zortzi eta hamar urte arteko zigorrak ezarri dizkiete. Epaiaren harira, manifestazioa deitu dute hainbat taldek, alderdi politikok [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Bihar, etzi eta etzidamu ziklomotorren IAT zerbitzua herrian

2011/09/12
Nork

Bihar, etzi eta etzidamu ez da ez Irun ez Urnietara joan beharko ziklomotorrari IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa) egitera. Izan ere, hiru egunetan zerbitzu hori Errenteria-Oreretan bertan emango du TÜV Rheiland enpresak. Lehentasuna emango zaie ziklomotorrei, baina motorrek ere aukera izango dute tokiaren arabera. Goizetan egongo da zabalik 08:30etik 13:30era Masti Loidi poligonoan. Aurretik hitzordua eskatu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Koadrilak dira gaur madalenetako protagonista

2011/07/23
Nork
Koadrilak dira gaur madalenetako protagonista

Primerako giroa dago gaur Agirre Lehendakariaren plazan. Eguerditik dira han bilduta Oreretako koadrilak, lehenbizi bazkaria prestatzen eta ondoren mahairen bueltan bilduta. Elastiko berdeak soinean, 500 lagun inguru bildu dira Koadrilen Eguneko bazkarian. Arratsaldeak aurrera egin ahala plaza utzi eta kalez kale ariko dira elkarrekin festan,herrian espero diren ehunka lagunei festa giroan harrera eginez.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Mendoza: “Herriak behar zuen kolore aldaketa lortu dugu”

2011/06/11
Nork
Mendoza: “Herriak behar zuen kolore aldaketa lortu dugu”

Herritarrek txalo artean hartu dute aldaketa. 28 urteren ostean alkatetza kendu dio Bilduk PSE-EEri, eta Julen Mendozak hartu du aginte makila. Bederatzina boto lortu dituzte Bilduko hautagai Mendozak eta PSE-EEko hautagai Juan Carlos Merinok. Horrenbestez, hauteskundeetan boto gehien lortutako alderdiak, Bilduk, lortu du alkatetza. Kargua hartu bezain pronto “herriak behar zuen kolore aldaketa” lortu dutela [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Hauteskundeak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Aldaketa etorri da Errenterian Bildurekin

2011/06/11
Nork

Jakinmina argitu da: Bilduk hartu du Errenteria-Oreretan aginte makila, eta Julen Mendoza izango da alkate berria. EAJk bere hautagaitza aurkeztu du baina txuri bozkatu du. PSE-EEk ere ez du nahikoa izan PPren botoekin. Bilduk, berriz, EBren botoekin lortu du gehiengoa alkatetza lortzeko. PSE-EErena izan da alkatetza azken 28 urteetan, eta Bildurekin etorri da aldaketa.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Hauteskundeak, Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Haurrak eta gurasoak, EATren pistan

2011/06/04
Nork
Haurrak eta gurasoak, EATren pistan

Ekimen berezia egin zuten atzo Errenteriako Atletismo Taldeko (EAT) kideek. Bertako kirolari gazteenek, euren gurasoekin neurtu zituzten indarrak. 60 pertsonak parte hartu zuten ekimenean. Atletismo taldetik jakinarazi dute atzoko jardunaldia elkartearen jardunean mugarri izango dela, lehen urtea izanik “oso ondo” atera zelako. Hala, datozen ikasturteen bukaeran errepikatzeko asmoa azaldu dute. Eguna beroketekin hasi zuten atleta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Zaldiak jatetxea
20,00 €

deskontua

%50

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)