Mezuak etiketatuta ‘ erraldoi ’

Bihar, Plazara ekimena, erraldoi eta buruhandiekin

2012/12/21
Nork

Beti Prest Dantza Elkarteak Plazara ekimena antolatu du biharko (larunbata). Herriko dantzak eta kantak uztartuz egingo dute ekimena, Herriko Enparantzan, eta herriko erraldoi Xanti eta Maialenek bertan parte hartuko dute. Bi taldetan banatuko dira dantzariak eta erraldoi eta buruhandiak, eta denek bat egingo dute 19:00etan Herriko Enparantzan. Dantzariak 18:00etan abiatuko dira Musika plazatik, 18:30ean Kutxaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Madalenetako txupinazoa ikusteko pantaila erraldoia jarriko dute Zumardian

2012/05/28
Nork
Madalenetako txupinazoa ikusteko pantaila erraldoia jarriko dute Zumardian

Madalenetako Jai Batzordeak azken bilera izan zuzen ostiralean, eta bertan hainbat erabaki hartu zituzten festetarako. Horien artean, txupinazoa zuzenean ematea etxe guztietarako, eta Zumardian pantaila erraldoia jartzea hura jarraitzeko. Egun horretan herri bazkaria prestatu nahi dute Kabia Espazio Kreaktiboan, eta ondoren, herriko talde guztiak elkarrekin joatea txupinazora. Duela hiru urte kendu zuten soka muturra ere [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Jaiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Erraldoi eta buruhandi erakusketa

2012/05/16
Nork
Erraldoi eta buruhandi erakusketa

Erraldoi eta buruhandien erakusketa hartu dute herriko 40 saltokik, ekainaren 17ra arte. Jose Luis Insaustiren ekimenez, Errenkoalde merkaritza elkarteak antolatu du erakusketa, eta bertan, 130 erraldoi eta buruhandiren miniaturak eta 225 argazki ikus daitezke. Miniaturak Insaustik berak 90. hamarkadatik hona bildutakoak dira, hainbat herritan, eta azaldu duenez, “Errenkoalde eta nire familiaren laguntzari esker, betidanik izan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Artista txikiak, handian

2012/04/24
Nork
Artista txikiak, handian

Artista txikiak bildu ziren herenegun Merkatuzarren, eta txikiak izan arren, lan erraldoia egin zuten: ia bi metroko sei artista liburu, hain zuzen. Margoak, aldizkariak, artaziak, oihalak eta beste hainbat material hartu eta euren sormena noraino heltzen den erakutsi zuten. Antolatzaileen arabera, ia 200 haur pasatu ziren Merkatuzarretik goiz osoan zehar. Ekimena Lumar koadernaketak eta Txokolarte [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Liburu erraldoia osatuko dute haurrek

2012/04/20
Nork
Liburu erraldoia osatuko dute haurrek

Astelehenean Libururen Eguna den aitzakiarekin igandean artista liburua erraldoia osatuko dute Zumardian, eta eguraldi txarra eginez gero, berriz, Merkatuzarren. Liburua osatzeko protagonistak haurrak izango dira. Liburuak, zehazki, 1,90 metroko luzera eta 1,25eko zabalera izango du. Ikastetxeak gonbidatu dituzte hori betetzeko, eta hiruk egin dute bat ekimenarekin: Langaitz, Cristobal Gamon eta Koldo Mitxelena. Hiruren artean bost [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Esperientzia polita Cereten

2011/09/27
Nork
Esperientzia polita Cereten

Udal txistulari taldea erraldoi eta buruhandien laguntzarekin, Cereteko (Ipar Katalunia) Festa del Joglarren izan da asteburuan. Ostiralean, Maureillaseko elizan eman zuten kontzertua, eta hurrengo egunean kale ikuskizuna egin zuten herrian zehar. Larunbatean eguraldi triste samarra izan zuten arren, esperientzia “polita” eta “arrakastatsua” izan dela jakinarazi dute. Jende aditua izan zen publikoan eta kritika onak egin [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

AHTa gelditu nahian

2011/06/09
Nork
AHTa gelditu nahian

AHTaren kontrako taldeak Lezo-Errenteriako trenbidean elkarretaratzea egin du AHT gelditzeko eskatzeko. Halaber, bertara bildutakoek AHT Gelditu Elkarlanak deituta, etzi Arrasaten AHT gelditzera goaz  lemapean egingo duten manifestazio nazionalean parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Arrasatera joateko autobusa antolatu dute eta 16:00etan irtengo da Iztietatik. Interesdunek Arkaitza eta Landare tabernetan eman dezakete izena.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tertangako etxea
245,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)